Festa hauek ohi baino zailagoak izango dira. Horregatik,aurtengo Gabonetan, Internet, finkoa eta mugikorra kontratatuak badituzu, giga mugagabeak oparituko dizkizugu Euskalteleko mugikor-linea guztietan. Horrela, familia osoa mahaian biltzen ez bada ere, hurbilago sentituko zara mugikorreko bideo-deien bidez, eta datuez arduratu beharrik gabe.
Nola aktibatu giga mugagabeak
Opari honetaz baliatzeko, aktibatu egin behar dituzu gigak. Webgunean egin dezakezu, edo Euskaltelen bezeroentzako aplikazioan (Android eta iOS), urtarrilaren 7a baino lehen.
Opari emango dizkizugun datuak kontratatuak dituzun gigak baino lehen kontsumituko dira, eta, gainera, roaminga sartua dago.
Eta ez daukazu bonua noiz amaituko den zaintzen ibili beharrik, automatikoki emango baitzaio baja, ezertaz arduratu beharrik ez izateko egun hauetan.
Zer egin dezakezu Eguberrietan giga mugagabeekin?
Euskaltelen, ideia asko bururatu zaizkigu, giga horiek guztiek Eguberri honi buelta bat ematen lagundu diezazuten. Zureak entzuteko irrikaz gaude; hala, guztion artean, jai hauek gogoangarri bihurtuko ditugu ?.
- Loteria online erosi .
- Prestatu bideo bat zure etxekoei eta lagunei zorionak emanez bidaltzeko. Elfo dantzariekin aspertu samar bazaude, aplikazio hauetako bat erabil dezakezu mugikorrarekin bideo bat prestatzeko. Barre, behintzat, egingo duzu; eta akaso biral bihurtu ere bai.
- Eman zure babesa Eguberrietan topa egiteko eta bermuta hartzeko geratzen zinen tabernei, sare sozialen bidez. Eskertuko dute entzutea zenbat ematen dituzun faltan.
- Zure jatetxe gustukoenak presta dezala afaria zure ordez; lan egiteko beharra dute, inoiz baino gehiago. Enkargatu menu on bat —barraskiloak, bisigua eta intxaur-saltsa, adibidez— beren webgunearen, sare sozialen, edo whatsappen bidez.
- Ez egin kasurik “mahaian mugikorrik ez” dioen esaerari, eta, bazkari-afarietan, sentitu etxekoak ondoan, Whatsappetik, Skypetik eta halakoetatik bideo-deiak eginez.
- Egin dantza etxean Eguberrietako galekin, aurten egin ez dituzun guztien partez. Eta egin ezazu guztia familia eta lagunak ondoan dituzula, amaigabeko bideo-deiekin. Izan ere, nahi adina giga dituzu Eguberrietarako. Bide batez, galak ikusten dituen horietakoa zara? Ala nahiago duzu beste zerbait ikusi zure 4K deskodetzailean?
- Jokatu partida bat partxisean edo bingoan mugikorrean; betiko jokoak ez daitezela faltatu festa hauetan.
- Mugitu gorputza eta egin ariketa pixka bat kaloriak erretzeko. Ez ahaztu zure jarduera fisikoa monitorizatzea. Horretarako, aukera ezin hobea duzu Samsung Galaxy FEren Band Fit 2 eskumuturrekoa. Igo Gorbeara, Anbotora edo Aizkorrira etxekoekin. Hainbeste tripadakaren artean, non arnastu nahi duzu aire garbi pixka bat?
- Egin zure ekarpentxoa behar dutenei laguntzeko; Unicefen opari urdinarekin, adibidez. Zure auzoan bertan ere egon liteke jantoki sozial bat edo zaharren egoitza bat zure maitasuna eta babesa emateko.
- Eta ideia gehiago nahi badituzu, hemen plan batzuk, Instagramerako egoki-egokiak:
- Apaindu musukoak etxeko txikiekin, Eguberrietako irudiak erabilita.
- Apaindu leihoa edo balkoia, inoiz baino gehiago nabaritu dadin Eguberriak direla; eta gogoratu apaingarriak herriko dendetan erostea.
- Galleta asko prestatu, konfinamendutik sobratu zitzaizun irinarekin.
Gozatu ahal duzun guztia, eta egon zure ingurukoekin konektatuta, Euskaltelen giga mugagabeei esker.
Eguberri on!