Mendira igo eta naturaz gozatzea gustatzen zaigu. DNAn daramagu, eta ez da harritzekoa: parke naturalez inguratuta gaude, eta batzuk bertatik bertara dauzkagu.

Bakarrik, kuadrillan, umeekin... EAEko parke naturalak planik onena dira asteburuetan deskonektatzeko, baso, gailur eta ibaiez gozatzeko, eta gure esentziarekin bat egiteko.

Izan ere, guri dagokigu haiek zaintzea eta babesteašŸ˜Š.

Bazenekien ofizialki 9 parke natural daudela Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan?

Zerrendan bakarren bat falta bazaizu, apuntatu eta etorri ezagutzera.

Parque Natural de Gorbeia

Gorbeiako Parke Naturala

Urtarrilaren 1ean edo abenduaren 31n Gorbeiara igotzea eta urte berriari topa eginez ongietorria ematea ohitura bihurtu da. Gurutzea eta pottokak joera horrekin bat egin duen jendetzaren lekuko izaten dira urtero.

Eta ez da harritzekoa; izan ere, euskaldunek asko maite dute leku hori, eta alde guztietatik etorritako mendizaleen topagune bihurtzen da.

1.482 metro ditu gailurrak, eta Bizkaia eta Arabaren mugan dago; Instagramen gehien erakusten diren parajeetako bat da.

Han inguruan zer ibilbide dauden ikusteko, jo parketxeetako batera. Han esango dizute zer zailtasun duen bakoitzak oinez edo bizikletaz joanez gero, eta zer hartu behar duzun kontuan. Mendi irisgarria da oso, baina hobe eguraldi onarekin joaten bazara.

Euskal Autonomia Erkidegoko parke naturalik handiena den honetan (20.016hektarea), ezinbestekoak dira Itxina mendigunea eta "Atxularren begia", bai eta Gujuliko ur-jauzia ere.

Umeekin bazoaz, piknika egin dezakezu Sarriako jolas-eremuan, edo parketxera joan edo haientzako moduko ibilbideak egin.

Parque Natural de Urkiola

Urkiolako Parke Naturala

Beste erromesaldi-leku bat; kasu honetan, benetakoa. Ia 6.000 hektarea ditu, eta, besteak beste, San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren santutegia dago bertan. Tradizioak dio bikotekidea aurkituko duzula santutegiaren sarreran dagoen harriari hiru buelta ematen badizkiozu. Probatu duzu? Eta garrantzitsuena, funtzionatu dizušŸ˜‰?

Horretaz gain, ordea, Urkiolako Parke Naturala (Bizkaia) Mari jainkosaren bizitokia ere bada, hots, euskal mitologiako pertsonaia garrantzitsuenetako batena. Tontor garaienaren ā€”Anbotoren (1.330 m) ā€” iparraldeko hegalean bizi da. Ibiltarientzat eta eskalatzaileentzat egokia da, ibilbide ugari baitaude: Saibigaingo mendatetik eta Urkiolagirretik abiatzen dira batzuk, eta Atxarte, Astitxi eta Alluitzetik beste batzuk.

Parque Natural de ArmaĆ±Ć³n

ArmaĆ±Ć³ngo Parke Naturala

Bizkaitik atera gabe, eta Kantabriarekin mugan, ArmaĆ±Ć³ngo Parke Naturala dago. Berrehun haitzulo baino gehiagoko parke honek aho-zabalik utziko zaitu.

Ez utzi ikusi gabe Pozalaguako haitzuloa. Forma berezi-bereziak dituzten estalaktitaz eta estalagmitaz betetako 125 metroko barrunbea da; seguru haurrek primeran pasatuko dutela.

Karrantza eta Turtzioz arteko mendigune harritsu honetan mendizaleen gustuko gailurrak daude, hala nola Ranero eta Jorrios.

Parque Natural Aiako Harria

Aiako Harria Parke Naturala

Gipuzkoan, Bidasoa eta Urumea ibaien artean, Aiako Harria Parke Naturala dago. Mendi malkartsuko paisaia, 800 metrotik gorako hiru gailur dituena: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroibide.

6.913 hektareako parkea da, eta benetako altxorrak ditu; besteak beste, Oiartzungo garai bateko meatzeetako jardueraren zenbait erakusgarri. Arditurriko parketxean, historia hori guztia ezagutu eta meatzeetako galerietan sar zaitezke, eta bisita ikusgarri bat egin dezakezu.

Parque Natural de Pagoeta

Pagoetako Parke Naturala

Gipuzkoatik atera gabe eta kostatik 5 bat kilometrora, Zarauztik gertu, Pagoetako Parke Naturala dago.

1.335 hektareako parke honetan, hainbat ibilbide egin ditzakezu, edo tontorrik altuenera igo, 700 metro baino gehiagora. Baina, zalantzarik gabe, merezi du Iturraran parketxetik eskaintzen dituzten jardueretan parte hartzea.

XVIII. mendeko baserri honetan, Pagoetari buruzko erakusketa etnografiko bat dago. Oso urbil dago Agorregiko burdinola; garai bateko burdinola eta errota hidraulikoak martxan ikus daitezke han.

Eta Iturrarango lorategi botanikoa ere bisitatu dezakezu.

Oso gomendagarria da umeekin joateko.

Parque Natural Aizkorri-Aratz

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

EAEko mendirik altuena da Aizkorri; 1.551 metro ditu. Anbotorekin (Urkiolako Parke Naturalean) eta Gorbeiarekin batera, lurraldeko hiru gailur handienak dira.

Araba eta Gipuzkoa artean dago Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala. 15.919 hektarea ditu, eta ibilbide pila bat eskaintzen ditu, zailtasun-maila desberdinetakoak.

Gipuzkoako partean ā€”menditsuagoaā€”, 19 ibilbide ditu, eta Arabakoan, 9.

Nahitaez ikusi beharrekoa da San Adriango tunela: bi probintziak banatzen ditu, eta ermita txiki bat du bertan.

Eta, zer esanik ez, Arantzazuko santutegia. Sakan batetik zintzilik dago, eta hantxe dago Arantzazuko parketxea ere. Beste bi interpretazio-zentro dituzu: Araian bat eta Zegaman bestea.

Parque Natural de Aralar

Aralarko Parke Naturala

Gipuzkoatik atera gabe, eta Nafarroarekin mugan, Aralarko Parke Naturaladago, 10.971 hektareakoa.

Mendizaleek asko estimatzen dute eremu menditsu hau, eta Txindoki eta Ausa-Gaztelu mendiak nabarmentzen dira batez ere.

Gainera, hantxe daude Akaizko pagadia, Aralarko triku-harriak eta Ataungo Barandiaran Museoa ere.

Lizarrustiko mendatearen gainean Lizarrusti parketxeadago; han azalduko dizute zer aukera dituzun parke natural zoragarri hau ezagutzeko.

Parque Natural de Izki

Izkiko Parke Naturala

Euskal Autonomia Erkidegoko laugarren parke handiena, 9.143 hektareakoa, Gasteiztik 30 kilometro eskasera dago.

Hegaztiak ikustea gustatzen bazaizu, Izkiko parke naturala da zure aukera. Baita basoan ibiltzea edo oinak Izki ibaian bustitzea gustatzen bazaizu ere. KorresErdi Aroko herriak, jendea bizi den parke barruko herri bakarrak, beste aldi batera eramango zaitu. Piknika egiteko eremu bat eta interpretazio-zentro bat dituzu han.

Parque Natural de Valderejo

Valderejoko Parke Naturala

Mundutik aparte joan nahi baduzu, berriz, Valderejoko Parke Naturala gomendatzen dizugu, Arabaren mendebaldeko muturrean, Burgosekin mugan.

3.496 hektarea ditu, eta, Puron ibaiaren bailara inguratuz, eremu malkartsu ugari, hala nola Recuenco, Vallegrull eta Santa Ana. Purongo haitzartea eta ur-jauzia ikusgarriak dira.

San Lorenzoko bideak izen bereko ermitaraino eramango zaitu, eta, handik, ikuspegi ezin hobea izango duzu.

Lalastrako parketxean azalduko dizute zer egin dezakezun parkean, baita beste hainbat jardueraren berri eman ere.

Valderejo zure hurrengo helmuga izan daiteke, baina, ikusten duzunez, EAEn parke natural pila bat dauzkazu aukeratzeko.

Gorbeiak, Urkiolak, ArmaƱonek, Aiako Harriak, Pagoetak, Aizkorri-Aratzek, Aralarrek eta Izkik osatzen dute gure lurraldeko natura-eskaintza.

Zein ez duzu ezagutzenšŸ˜‰? Esaguzu iruzkinetan.