Metal-hotsak eta musika-doinuak, inauterien bezperan. Donostiako Kaldereroak dira, Euskadiko ospakizunik zaharrenetako bat, otsaileko lehen larunbatean edo Kandelario egunaren hurrengo larunbatean ospatzen dena. Donostiako 2026ko Kaldereroak otsailaren 7an ospatuko dira, larunbatarekin. Kontsultatu hemen konpartsen desfilearen ibilbidea eta abestiak. Horretaz gainera, kaldereroak nor ziren kontatuko dizugu, eta nondik datorren tradizio hori.
Donostiako Kaldereroak
Jai horrek kaldereroak Donostiara iritsi zirenekoa eta inauterien iragarpena sinbolizatzen ditu.
Otsaileko lehen larunbatean, Kaldereroen Konpartsa ikusgarri batek, musika-doinuekin alaiturik eta metalezko objektuak astinduz, Hungaria aldetik iritsitako metal-merkatari haien estiloa gogoratuko du Donostiako kaleetan.
Modu ikusgarria, inondik ere, Donostiako 2026ko inauteriak iragartzeko.
Donostiako kaldereroen konpartsa
Kaldereroen konpartsa tradizionalak makina bat jantzi original elkartzen du, zein baino zein ikusgarriagoak eta koloretsuagoak.
Guztira 19 tribu dira: Aitzarte, Akelarre, Antiguotarra, Ardatza, Arrano, Artesana, Artikutza, Bare-Bare, Esperanza, Euskal Billera, Gaztelubide, Herria, Kasilda, Kresala, Tenis errege-kluba, Suharri, UR, Urgull eta Zarauztarra.
Horietaz gainera, konpartsan izaten dira erregina, damak, zuzendariak eta haren laguntzaileak, hartza eta domatzailea.
Guztira, 400 lagun baino gehiago ibiltzen dira Donostiako kaleetan zartaginak, pertzak, galdarak, mailuak, eltzeak eta gainerako tresnak astintzen, Raimundo Sarriegiren doinuak dantzatzen eta abesten dituzten bitartean. Sarriegi musikari donostiarrarenak dira, era berean, Danborradako abestiak, bai eta San Sebastian martxa ere.
Noiz dira Donostiako 2026ko Kaldereroak?

Irudia: Donostiako Udala
Esan bezala, Donostiako 2026ko Kaldereroak otsailaren 7an, larunbatarekin, ospatuko dira, egun horretan egingo baitu desfilea konpartsa tradizionalak Parte Zaharreko kaleetan zehar. Baina urtarrilaren 31tik, larunbata, 2026ko Kaldereroen konpartsak Donostiako auzoetan barrena ibiliko dira.
Hemen behean ikus ditzakezu Donostiako 2026ko Kaldereroen egitarauko xehetasunak, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala Alde Zaharrean noiz eta nondik ibiliko den jakin dezazun.
Urtarrilak 31, larunbata
- 16:30. Lanberri konpartsa Txominenean, Arteleku plazatik abiatuta.
- 18:00. Loretope konpartsa Antiguan, Elizatik abiatuta.
- 18:00. Loiolatarra Kaldereroak Kirol Kluba Loiolan, Loiolatarra elkartetik abiatuta.
Otsailak 6, ostirala
- 14:45. Aldapeta Maria ikastetxea konpartsa Amaran, Aldapeta Maria HHko eraikinetik abiatuta (San Bartolome gaina, 26).XXX
- 15:00. Zurriola Ikastola konpartsa Grosen, Zurriola ikastolatik abiatuta.
- 17:30. Aieteko kaldereroak Aieten, Hiru Damatxotik abiatuta.
Otsailak 7, larunbata
- 17:00. Parte Zaharrean, Trinitate plazatik: Kai Harripe Alde Zaharreko Euskara Batzordea konpartsa.
- 17:30. Amaran, Armeria plazatik: Amarakalldek konpartsa.
- 17:30. Egian, Plaza Haunditik: Arrano Elkartea konpartsa.
- 18:00. Grosen, Jose Maria Barandiaranetik (irteera): Hungariako Kaldereroen konpartsa - Gros.
- 18:00. Herreran, Herrerako San Luis plazatik: Herrera Kirol Elkartea konpartsa.
- 18:00. Amaran, Donosti Berri Osasun kaletik: Amarako Kaldereroak Mamur-Donosti Berri konpartsa.
- 21:45. Parte Zaharrean, Trinitate plazatik: Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboak 1884.kultur elkartea.
Otsailak 8, igandea
- 17:00. Altzan, San Martzial plazako 9.etik: Altzako Kaldereroak konpartsa (Otsoaren Ulua).
Otsailak 13, ostirala
- 15:00. Antigua auzoan, Jakintza ikastolatik Erregezainen kalera: Jakintza Kaldereroak konpartsa.XXX
- 20:30. Antigua auzoan, auzoko kiroldegitik: Antiguako Kaldereroak konpartsa.
Donostiako 2026ko Kaldereroak: konpartsa tradizionalaren ibilbidea

2026ko otsailaren 7a, larunbata. Konpartsa tradizionaleko Kaldereroek Donostiako kale ugari zeharkatuko dituzte haien soinu eta kantuekin.
Donostiako Alde Zaharretik abiatuko dira, 21:30 aldera.
Handik gutxira, 22:00etan, Konstituzio Plazan elkartuko dira.
Oso une berezia izaten da bi arrazoirengatik: Konpartsaren erreginak eta damek ohiko agurra egiten diete donostiarrei, eta konpartsak oso-osorik interpretatzen du kantu- eta musika-errepertorioa. Haiekin batera izaten dira tokiko musikariak eta bandak, bai eta dantzariak ere.
22:45. Kanpamentuaren ostean, konpartsak kalez kaleko ibilbideari jarraituko dio goizaldeko 01:40 arte, eta datorren urtera arte agurtuko dira.
Hona hemen zer ibilbide egingo duen Donostiako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak 2026an:
Otsailak 7, larunbata: Donostiako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren 2026ko ibilbidea
- 21:30. Kaldereroen kontzentrazioa Fermin Calbeton kalean, Lasala plazaren parean.
- 21:45. Fermin Calbeton kalea (Ardatza).
- 21:50. Fermin Kalbeton kalea (geldialdia Bartolo Tabernan).
- 21:55. Fermin Kalbeton kalea, San Jeronimo kalea, Konstituzio plaza.
- 22:00: Konstituzio plaza: Kanpamentua.
- 22:05. Konstituzio plaza: Kresalako dantzariak.
- 22:10. Konstituzio plaza: Erreginaren hitzak
- 22:15. Konstituzio plaza: Abestiak
- 22:45: Arrandegi eta Narrika kaleak, Sarriegi plaza
- 23:00: Sarriegi plaza, San Juan kalea, Bretxa, Aldamar eta Euskal Herria kaleak
- 23:15: Euskal Herria (Artesana – Kresala).
- 23:30: Aldamar, Iñigo eta Narrika kaleak
- 23:40: Abuztuak 31 - Plaka oroigarria.
- 23:50: Kanoietan.
- 00:00: Amaikak Bat
- 00:15: Gaztelupe
- 00:25: Santa Maria, Kale Nagusia, Fermin Calbeton kalea, Mari kalea
- 00:40: Euskal Billera
- 01:00: Gaztelubide
- 01:40: Amaiera
2026ko Inudeak eta Artzainak

Irudia: Donostiako Udala
Hilaren 8a, igandea, Inude eta Artzainen konpartsaren eguna da. Egun horretan, Kresala Elkartearen konpartsaren desfilea egingo da Parte Zaharreko kaleetan zehar, eguerdian, elkartearen Euskal Herria kaleko egoitzatik abiatuta.
Baina Inude eta Artzainen konpartsen 2026ko desfileak otsailaren 1ean hasten dira Donostiako auzo batzuetan.
Kontsultatu hemen Inude eta Artzainen 2026ko programa osoa konpartsen desfileen datak eta ordutegiak jakiteko:
Otsailak 1, igandea
- 11:30. Grosen, Txofre kaletik: Groseko Inude eta Artzainen "Artainu"konpartsa.
- 11:30. Amaran, Erriberetako Ikasbide Ikastolatik: Ikasbide Ikastolako Iñude eta Artzainen Konpartsa.
Otsailak 8, igandea
- 12:00. Parte Zaharrean, Euskal Herria kaletik abiatuta: Kresala Elkarteko konpartsaren desfilea. Ibilbidea:
- Euskal Herria
- Aldamar
- Bulebarra
- Kale Nagusia
- Santa Maria eliza
- Abuztuaren 31
- Narrika
- Iñigo
- 14:01: Konstituzio plaza: emanaldia
- Arrandegia
- San Juan
- Bretxa
- Aldamar
- Euskal Herria
Otsailak 13, ostirala
- 11:30. Antigua, Alfonso XIII.aren plazatik: Antiguako Iñude eta Artzainen Konpartsa.
Donostiako Kaldereroen abestiak
Abesti-errepertorioa da Donostiako Kaldereroen ezaugarri nagusietako bat.
Oso ezaguna da, berezia, eta urtero errepikatzen da.
Besteak beste, hauek dira:
-
Coros de Caldereros Húngaros.
-
Comparsa de Caldereros.
-
Recorrimos.
-
Caldereros Húngaros en el trabajo: Mazurca.
-
Canto Húngaro.
-
Famaren hotsak.
Pixka bat praktikatu dezazun, Caldereros Húngaros en el trabajo. Mazurca abestiaren parte bat duzu jarraian:
Queridos compañeros,
vamos a trabajar.
Componemos, bien y pronto,
peroles, chocolateras,
los braseros y calderas
barato y con perfección.
Y trabajamos de balde,
aunque el maestro nos riña,
si nos miran esas niñas
que están en ese balcón.
Donostiarras, hechiceras,
¿quién nos llama? que nos vamos.
¡Grato recuerdo llevamos
al separarnos de aquí!
Eta bideo honetan, berriz, konpartsako kideak kantuan.
Donostiako Kaldereroen tradizioa
Donostia pasabide eta lanerako leku tradizionala izan da metalgintzan jarduten duten artisau, konpontzaile eta saltzaileentzat.
XIX. mende hasierako kronikek diotenez, Inauterietako astelehen batean, Turkiako eta Italiako galdaragileen segizio berezi bat ibili zen hiriko kaleetan, eskuetan zeramatzaten tresna metalikoak astinduz: donostiarrei atentzioa ematea zen haien helburua, eta, bide batez, beren produktuak saltzea.
Horixe da egungo Kaldereroen Konpartsaren aurrekaria. 1884an irten ziren lehenbizikoz, eta, gaur egun, otsaileko lehen larunbatean ateratzen dira desfilean kalera.
Lehen edizio hura Kandelario egunez egin zen, eta inauterietako ospakizunen parte zen.
Lehenbiziko desfile hartan ere Raimundo Sarriegiren musika jo zuten, Adolfo Combaren letrekin. Begi urdin bat ospetsua, berriz, urte pare bat geroago iritsi zen.
1912an desfilea desagertu egin zen, eta 1924an berreskuratu zuten Gaztelupe elkartearen ahaleginari esker. 1940ko hamarkadatik aurrera, Gaztelubidek antolatu zuen.
Ospakizuna 1960ko hamarkadatik aurrera finkatu zen erabat, eta orduan ugaritu ziren kideak eta parte-hartzaileak.
Hasiera batean, gizonek bakarrik osatzen zuten Kaldereroen Konpartsa. Urteen poderioz, baina, aldatzen joan zen: gaur egun, emakumeak dira kideen % 60.
Alabaina, bada aldatu gabe jarraitzen duen zerbait: donostiarren berotasuna Kaldereroei ongi-etorria egiteko. Kaldereroetako kantuak, dantzak, pertz-hotsak eta alaitasun kutsakorra baitira inauteriak iragartzeko modurik onena.
Goiburuko irudiaren iturria: Donostia Turismoa.
