Athletic Club – Real Sociedad
Athletic eta Reala urriaren 16an lehiatu ziren norgehiagoka erakargarri batean: ez zen falta izan ez golik ez azken orduko beldurrik. Azkenik, bilbotarrak nagusitu ziren markagailuan, eta garaipena ospatu ahal izan zuten San Mamesen.
Han izan ziren Euskaltelen sarreren 4 irabazleak, futbol-arratsalde bat gozatzen. Jose María eta Garazi aita-alabak, athleticzale amorratuak, jo eta ke aritu ziren beren taldeari animoak ematen, eta primeran pasatu zuten. Oscar eta Ana senar-emazteak “ez dira oso futbolzaleak”, baina esan ziguten haiek ere zuri-gorrien alde zeudela eta asko gustatu zitzaiela palkoko giroa eta partidaren emaitza. Juan Ignaciok eta haren biloba Unaik ere ederki pasatu zuten, eta “ilusio” handiarekin bizi izan zuten partida. Aitona ziur dago biloba harro-harro azalduko ziela bere lagunei San Mameseko zonarik VIPenean ikusi zuela partida.
Reala animatzen aritu ziren Mikel eta Charo senar-emazteak, eta eguna ilobekin Bilbon pasatzeko aprobetxatu zuten, hain giro berezia izanda: “Ez genuen irabazi, baina zelaia gainezka zegoen eta giroa ezin hobea izan zen.” Donostiatik etorri ziren, halaber, Pedro eta Eva aita-alabak. Goiza Bilbon eman zuten, paseatzen; gero, palkotik ikusi zuten partida. Haientzat, “emaitza izan zen okerrena”, baina errepikatuko lukete esperientzia, zalantzarik gabe.
Eibar – Osasuna
Mikel eta Eva senar-emazteek gustura asko ikusi zuten Ipuruan Eibarren eta Osasunaren arteko norgehiagoka. Urriaren 17a zen, eta euria goian behean ari zuen, baina Mikel eta Eva armaginen zale fidelak dira, eta amaitu arte aritu ziren animoak ematen. Onartzen dute “ez zutela zorterik izan” eta “Osasunak joko hobea egin zuela”, baina gustura gelditu ziren Eibarren zegoen giro ezin hobea ikusita: “Zelaia gainezka zegoen, nahiz eta astelehena izan, jende asko etorri baitzen Iruñetik; eta, gainera, ezagun asko ikusi genituen”.
Real Sociedad – Alaves
Donostian, Nauzetek eta haren aitak, Franciscok, pozik asko ikusi zuten nola irabazi zion Realak Alavesi urriaren 22an. Bi jarraitzaile txuri-urdinok poz-pozik atera ziren Anoetatik, beren taldearen garaipenagatik. Eta, partidaren ondoren, jokalariekin argazkiak egiteko aprobetxatu zuten!
3-0 emaitza ez zitzaien gustatu, ordea, Alberto eta Diego aita-semeei, Alavesen jarraitzaile zintzoak baitira: "Esperientzia zoragarria izan zen. Dena gustatu zitzaigun, partidaren emaitza izan ezik”. Hala eta guztiz ere, Albertok aitortu digu Diego pozez zoratzen egon zela partida VIP palkotik ikusten eta giroa oso ona izan zela.
Athletic Club - Osasuna
Juan José San Mamesera joan zen Iñigo 8 urteko semearekin; semea “zoratuta” egon zen. Partida bana amaitu zen, baina palkotik dagoen ikuspegia ikusgarria iruditu zitzaien: “paregabea”. Gainera, kontatu digu primeran pasatu zutela pintxo batzuk jaten eta Bilbon zegoen giro ederraz gozatzen.
Gure irabazleek kontatu digutenak futbol-gosea piztu badizu, badakizu zer egin behar duzun: jarraitu guri Twitterren eta Facebooken, eta arretaz irakurri hilero bidaltzen dizugun newsletterra. Irabazteko lehen urratsa parte hartzea da beti!