Zer plan duzu hilaren 30erako? Euskaltelen eskutik, Delaporteren kontzertura joango gara gu, jo eta ke dantzan aritzera. Pop elektronikoko bikoteak hankaz gora jarriko du Bilboko Azkena Aretoa bere azken LPko kantekin (Como Anoche, 2019). Badakigu ez duzula aukera hau galdu nahi; beraz, egun hauetan, jarraitu adi gure sare sozialei.

BBK Live eta Mad Cool jaialdietan izandako arrakastaren ondoren, berriz ere Bilbora dator Delaporte, bere estilo berezia eskaintzeko. Como Anoche beren azken LPko abestiak joko ditu taldeak; edozein larunbat-gauri buruzko kontakizuna da, 8 abestiren bidez emana. Neska-mutil batzuek elkar ezagutu dutenekoarekin hasi (hori kontatzen dute Vamos a la cama eta Algo baila en mí abestiek), eta harremana amaitu artekoa kontatzen du (Azul marino eta Ni un beso abestien bidez). Apartekoa da!

Entzun “Azul marino”, A Solaseko bakarkakoan, Sol Músican:

Hain zuzen, Sol Músicak, Espainiako musika modernoenean espezializatutako telebista-kanalak, ekarriko digu Sandra Delaportek eta Sergio Salvik osatutako taldea Bilboko Azkena aretora, azaroaren 30ean. Gero, abenduaren 13an, Coruñako Sala Pelícanon ikusi ahal izango dugu, eta abenduaren 14an, Gijongo Sala Acapulcon.

Independent Music Awards sarietan dantza-musikaren eta musika elektronikoaren LP onenaren saria irabazi berri du Delaportek, Uno diskoari esker (2018). Disko horretakoa da Un jardín abesti itsaskorra ere, eta horixe aukeratu du Fama, a bailar telebista-programak bere sintonia gisa, berriz telebistara itzultzeko. Berehala egin zen birala kanta, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen.

Une honetako talde onenetako bat zuzenean ikusi nahi? Jarraitu adi gure sare sozialei, ezustekoak izango dira eta.