Euskaltelek Euskadi Fundazioarekinindarrak batu ditu, marea laranjaren une handienak berriz bizitzeko asmoz. Ilusio berezia egiten digu etapa berri honek, eta zu gurekin izatea nahi dugu. Txirrindularitzaren emozioarekin eta talde honek emango dizkigun arrakastekin berriro hunki zaitezen nahi dugu. Aupa marea laranja! Elkarrekin historia egiten jarraituko dugu.

Odolean daramagu txirrindularitza, gure DNAren parte da, eta harro egoteko moduan gaude: munduko jarraitzaile onenetakoak gara.

Eta pasio horretan, bizimodu horretan eta txirrindularitza gure kulturan sustraitzean zerikusi handia du Euskaltel Fundazioak. Haiei zor diegu urte hauetan guztietan euskal txirrindularitza sustatu izana. Izan ere, haien helburua da jasotako laguntza guztia euskal gizarteari itzultzea. Beraz, hasi pankarta prestatzen eta eztarria berotzen igoera bakoitzean haiek animatzeko. Eraso epikoak, ihesaldi ikaragarriak, bihotzekoa emateko moduko esprintak eta jaitsiera beldurgarriak dituzu zain.

Txirrindulari oso gazteek baina ongi prestatuek osatzen dute taldea, Mikel Landa buru dutela. Ilusioz eta indarrez betetako belaunaldia da, goi-mailako lehiaketetara itzuli eta munduko txirrindularitza onenean berriz ere garaipen handiak lortzeko borroka egiteko prest dagoena. Ez dira bistatik galdu behar harrobiko Rubén Fernández eta Mikel Bizkarra; izugarrizko lana egiten ari dira.

Bizi dugun osasun-krisiaren ondorioz, aurreikusitako lasterketa asko atzeratu egin behar izan dira; besteak beste, gure Itzulia, lehen proba erabakigarria eta taldea aurkezteko aukera. Ea udazkenean lasterketaren batean maillot laranja janzten ikusten ditugun...

Une historikoak

Seguru aitak eta biok gogoan dituzuela marea laranjaren garai handietako oroitzapenak. Kontatuko dizkiguzu? Lasterketa bakoitzarekin topera gozatzen genuen garai hartako pasadizoak entzuteko irrikaz gaude.

Une epikoak, hala nola Iban Mayok Alpe d'Huezen irabazi zuenekoa 2003ko Frantziako Tourrean, Armstrong bera estu hartuta. Eta nola ahaztu Amets Txurrukaren podiuma 2007ko Tourrean. Maillot zuria zeraman jantzita, zeinak aitortzen baitzion lasterketako gazterik nabarmenena zela. Eta, etxera etorrita, Igor Antónek 2010ean ia irabazi zuen Espainiako Itzulia.

Eta ezin ahaztu Haimar Zubeldia handia. Harekin ere hitz egin dugu, egindako ibilbideari buruz, “laranjaz margotutako Pirinioetako portuei buruz” eta orduko pasadizoei buruz. Ez huts egin!

Bueltan da marea laranja, eta zu ere gurekin egotea espero dugu. Elkarrekin indartsuagoak gara!

Kirol gehiago zure Euskaltel telebistan

Orain, Euskaltelen telebistan, txirrindularitzari buruzko erreportajerik onenak ikus ditzakezu, baina baita futbol-, saskibaloi-, pilota-, tenis-, eta eskubaloi-partida mitikoak eta askoz gehiago ere. Kirolzalea bazara, piztu telebista eta hautatu "Kirolak" zerrenda Replaytekan. Teledeporte, Gol Televisión, Eurosport 1, Eurosport 2 eta ETB4 kanaletako eduki onenak aurkituko dituzu.

#NiEtxeanGelditukoNaiz egun hauetarako, hona hemen gure gomendioa: “Basket gara” dokumentala ikustea, Euskadiko Saskibaloi Federazioak ekoitzia.