Hemen da! Urteko egunik zirraragarrienetako bat: Black Friday. Ikaragarri gustatzen zaigu! Gustu guztietarako eskaintzak daude... Eta Euskaltelek ez dizu hutsik egingo! Adi egon datozen egunetan, eta erreparatu sare sozialei, eskaintza bakar batek ere ez ihes egiteko.

DATU GEHIAGO

Lehenik eta behin, datuak. Denetarako behar dituzu: nabigatzeko, txateatzeko, jokatzeko, argazkiak eta bideoak igotzeko sarera... Gigak man nahi dizkizugu, ihesalditxo bat egin eta WiFi Kalean zerbitzura konektatzeko aukerarik ez duzunean nahi adina nabiga dezazun, sare publikoen mende egon gabe. Baina ez hori bakarrik. Gainera, badakigu zure mugikor zaharra berritzeko beharra duzula, eta, beraz, lagundu egin nahi dizugu. Bi eskaera horiekin bat egin, eta eskaintza mundialen artean mundialena egin nahi dizugu: smartphone bat kontratatzen baduzu Euskaltelekin, 20 GB oparituko dizkizugu datuetarako. Emozio-zurrunbilo bikoitza Black Friday egunaz behar bezala gozatzeko! Bikoitza!

DESKONTUAK SMARTPHONEETAN

Gainera, epeka ordaintzeko prezio sinestezinean izango dituzu gure smartphonerik onenak! Euskaltelen bezero izateagatik aukera duzu gure katalogoko mugikor guztiak epeka ordaintzeko; hala, errazago eta batere estutasunik gabe erosiko duzu. Bada, orain, Black Friday dela-eta, baldintza are hobeak eskainiko dizkizugu: egon adi, eta aukeratu jada gure dendan zure beharretara ongien egokitzen den smartphonea.

SMARTPHONERIK ONENA. TOP!

Eta pasteleko ginga, bukaerarako! Ezagutzen duzu Huawei Mate 20 Pro smartphonea? Sekulako makinatzarra da, hiru kamera eta prestazio izugarriak dituena. Blogeko post oso-oso bat beharko genuke haren ezaugarri guztien berri mateko... Bada, eskuratu nahi baduzu, sekulako deskontua eskaintzen dizugu hil honetako 21ean, 22an eta 23an: 72 €-ko deskontua katalogoko prezioan! Baina adi; ez bilatu sustapena dendetan, ez dago-eta. Gure webgunean eta denbora-tarte batez bakarrik egingo dugu eskaintza; argi ibili, beraz.

Egun bakarrean eskaintza hauek guztiak baliatzeko gai baldin bazara, prest zaude gure Black Friday zirraragarria bizitzeko!  Bide batez: Q12 Trivian jokatzekoa baldin bazara egunotan, komeni zaizu Black Friday egunari buruzko datu batzuk jakitea; esate baterako, Estatu Batuetako tradizio bat dela, Esker Emate Egunaren biharamunean egiten dena (azaroko azken ostegunean izaten da beti Esker Emate Eguna). Batzuek diotenez, Filadelfiako Polizia Sailak jarri zion izen hori 1966an, Esker Emate Egunaren ondoriozko joan-etorriek errepideetan eragin zituen trafiko-arazo latzak izendatzeko. Beste batzuen ustez, berriz, Gabonetako erosketa-kanpainaren hasierarekin dago lotua izen hori: merkatariek urte osoko zenbaki gorriak (diru-galera) utzi eta zenbaki beltzak (irabaziak) “eskuratzen" dituztelako. Logikoa dirudi, ezta?

2010 inguruan iritsi zen tradizio hori gurera, Apple eta Amazonen eskutik batik bat, eskaintza ezin erakargarriagoak egiten hasi zirenean. Eta harrezkeroztik, egun garrantzitsu eta seinalatua bihurtu zaigu, ezin gozagarriagoa!. Badakizu zenbat diru gastatu genuen iaz Black Friday egunean? Bada, 240 euro inguru bakoitzak. Oraindik ez dago hain zabaldua gure artean Cyber Monday deituriko beste egun bat, AEBn hurrengo astelehenean ospatzen dena. Baina lasai, iritsiko da hori ere... :-)

Black Fridayko eskaintzarik onenen berri izan nahi baduzu bakar batek ere ez ihes egiteko..., egin gure jarraitzaile!