Telefono mugikorra aldatzean edo ordenagailu eramangarri berria erostean, wifiaren pasahitza sartu behar izaten da... Baina zein ote da? Bideratzailean idatzia zegoena? Paperean apuntatu zenuen baina gogoan ez duzun hura? Euskaltelek lagundu egin nahi dizu, eta gida hau egin dugu, bideratzailearen wifi-pasahitza eta wifi-sareen izenak aldatzen urratsez urrats erakusteko. Ordenagailua edo mugikorra besterik ez duzu behar Euskaltelen Bezeroaren Gunera sartzeko.

Sartu zure wifi-sareetara Bezeroaren Gunetik

Ez daukazu zure lagun informatikariari deitu beharrik bideratzailearen wifia kudeatzekošŸ˜‰.

Pasahitza edo wifi-sareen izena di-da batean aldatzeko behar duzun guztia daukazu Euskaltelen Bezeroaren Gunean. Sartu zure ordenagailutik mi.euskaltel.com/eu helbidean, edo mugikorretik Androiderako edo iOSerako dauzkagun aplikazioetan.

Konturik ez badaukazu, hemen erakutsiko dizugu Bezeroaren Gunean erregistratzen.

Hor, wifiaren pasahitza alda dezakezu; izan ere, gerta daiteke bideratzailearen azpikoa dagoeneko aldatua izatea.

Aldatu bideratzailearen wifi-pasahitza urratsez urrats

Wifiaren pasahitza nola aldatu erakutsi aurretik, jakin behar duzu Euskaltelek instalatzen dizun bideratzailea banda bikoitzekoa dela.

Horregatik, bi wifi-sare ikusiko dituzu: batek 2,4Ghz-eko maiztasun-banda du, eta besteak 5Ghz-eko banda; bigarren horrek, izen bera izanik, _5G luzapena dauka bukaeran. Pasahitza aldatzean, bi wifi-sare horiek ikusiko dituzu, eta zuk aukeratu ahal izango duzu bietarako gako bera jartzea edo pasahitz desberdinak erabiltzea.

Lehen puntua argitu dugu. Zer egin behar dugu orain pasahitzak aldatzeko?

  • Sartu Euskaltelen Bezeroaren Gunera.

  • Sartu ā€œWifiaā€ atalean.

  • Sakatu ā€œAldatu nire wifiaren pasahitzaā€ botoia.

Zure bi wifi-sareetarako pasahitz bera nahi baduzu:

Sare bakoitzerako pasahitz desberdinak nahi badituzu:

  • Hautatu ā€œNahiago dut wifi-sare bakoitzak bere pasahitza izateaā€.
  • Sortu pasahitza (goiko aldean ikusiko duzu zein sareren pasahitza ari zaren aldatzen).
  • Amaitzeko, sakatu ā€œAldatu pasahitzaā€.

Wifi-sarearen izena aldatzea

Bideratzaileko zure wifi-sareen izena aldatzeko, sartu Bezeroaren Gunean, eta egin hau:

  • Sartu ā€œWifiaā€ menuan.

  • Sakatu ā€œAdituentzako konfigurazioaā€.

  • Hautatu ā€œAldatu nire sareen izenakā€.

  • Aukeratu aldatuko duzun wifia: zure_euskaltel_wifia edo zure_euskaltel_5G_wifia.

  • Idatzi izena Aholku bat: amaieran _5G luzapena jarri, beste saretik bereizteko.

  • Prozesua amaitzeko, sakatu ā€œGordeā€.

Zure Euskaltel bideratzailea konfiguratzeko aukera gehiago

Bideratzailearen pasahitza edo wifi-sarearen izena aldatzeaz gain zure wifiaren erabateko kontrola izan nahi baduzu, hauek guztiak egin ditzakezu, ā€œWifiaā€ ataleko ā€œAdituentzako konfigurazioaā€ menuan.

  • Wifia itzali eta piztu.
  • Wifiaren pasahitza aldatu.
  • Wifi-sarearen izena aldatu.
  • Wifi-kanala aldatu, zure seinalea hobetzeko: automatikoki aldatzeko edo eskuz hautatzeko konfigura dezakezu.
  • Zein modelotako bideratzailea den, zein IP duen, zenbat denbora egon den online... jakin dezakezu, ā€œSareko informazioaā€ menuan.

ā€œNor dago konektatutaā€ menutik, wifiari konektatuta zein gailu dauden ikusi ahal izango duzu.

Ikusten duzunez, Euskaltelen Bezeroaren Gunetik erraz konfigura ditzakezu zure wifi-sareak, eman dizkizugun jarraibideei jarraituz.

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gurekin eta lagunduko dizugu.