Barakaldoko 15.000 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Bizkaiko herri horretako bizilagunek 10 giga arteko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa, WiFi 6 teknologiari esker, eta Android4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.
Kontsultatu Barakaldoko zuntz-estalduraKaixo, Barakaldo
Bizkaiko Ezkerraldeko hiriburua Bilbotik 8 kilometrora bakarrik dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean.
Industria-hiri gisa izandako iraganaz harro, euskal ondare industrialtzat jotzen diren zenbait eraikin ikoniko eta erlikia gordetzen ditu, baina, aldi berean, aurrez aurre begiratzen dio etorkizunari, zerbitzu-sektoreko erreferentzia eta nazioarteko negozio-zentro bihurtu baita. Izan ere, Barakaldon dago BEC, Bilbao Exhibition Centre, Bizkaiko hiriburuko nazioarteko azokaren eraikina.
Barakaldoko paisaiaren eta naturaren aniztasunak ere harritu egiten ditu bisitariak; ibilbide eta pasealeku ugari ditu herriak, bai eta lorategiz hornituriko plaza eta eremu asko ere; esate baterako, Regato auzoa eta hango urtegia, eserlekuz eta iturriz hornitutako bidegorri batek inguratua.
Aipagarria da orobat Ramon Rubial lorategi botanikoa, 60.000m2-koa, eta hirigunean bertan kokatua. Landaretza arte bihurtzen den museo bizi horretan, munduko hainbat lekutako landareak ikus daitezke.
Orain, Barakaldok, komunikazio-eremu estrategikoa izateaz gainera, merkatuko zuntz-sare modernoena du, Euskaltelek hedatua.
Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?
Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.
Ikusi zuntza + mugikorra eskaintzak Barakaldon- XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
- WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.
Ekipamendua doan aldatuko dizugu
Euskaltelen Barakaldoko bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.
FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan
Barakaldoko udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.
Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.
Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.
Irudia: Barakaldoko Udala.