Eguzkitakoa, hozkailua, koltxoneta puzgarria... autoan noiz kargatuko dituzun pentsatzen ari zara jada? Egin tarte bat oporretako plan perfektuari —koinatuarekin hamaikagarren karta-partida jokatu nahi ez baduzu—: Lenovo Smart Tab M10 HD Plus tableta bat Alexarekin, eta lehenengo 3 hilabeteetan Netflix Fan opari. Atsegin bikoitza izango duzu Euskaltelekin, hilean 7 € bakarrik ordainduta.
Zure tableta pantaila adimendun bilakatzen da Alexarekin
Lenovo Smart Tab M10 HD Plus tableta smart dock batekin dator, tableta haren gainean jar dezazun. Hala, Alexa duen pantaila adimenduna bilakatzen da automatikoki.
Hondartzara eraman nahi duzunean, oinarritik kendu eta kito. Poltsan duzunik ere ez duzu igarriko: 10,1” ditu, oso pisu gutxi, 480 g, eta oso fina da, 7,4 mm baino ez.
Udako abestia Spotifyen jartzeko eska diezaiokezu Alexari, gertuen dagoen txosna aurkitzeko, edo zer eguraldi egingo duen esateko, jertsetxo bat behar bada ere, badakigu zer gertatzen den hemen eta?.
Eta, hori guztia, eskuak erabili ere egin gabe; nahikoa da “Alexa, haz esto” esatea. Adibidez: “Alexa, abre Netflix”.
Netflix Fan opari 3 hilabetez, udarako
Aldatu tutea “Lupin”ekin. Euskaltelek Netflix Fanen lehenengo 3 hilabeteak oparituko dizkizu Lenovo Smart Tab M10 HD Plus tableta bat erosten baduzu, oporretan, kartetan jokatu ordez, zure telesail eta film gogokoenez goza dezazun.
Dakizunez, Netflix Fanen sartzen dira Netflixerako harpidetza bat eta 10 GB gehigarri hilero hautatzen duzun Euskaltelen mugikor-linearako, zauden tokian wifirik ez badago ere.
Eta, orain, gozatu Netflixez eta Alexaz zure Lenovo tabletan. Erabili ahots-komando hauek:
- Netflix irekitzeko. Esan“Alexa, inicia Netflix” edo “Alexa, abre Netflix”.
- Bilatzeko edo esploratzeko. Komeni da “en Netflix” gehitzea telesail edo film bat bilatu, esploratu edo jarri nahi duzunean. Adibidez: “Alexa, muéstrame películas de Tom Cruise en Netflix” edo “Alexa, busca ‘Stranger Things’ en Netflix”.
- Telesail edo film bat erreproduzitzeko. Esan ikusi nahi duzun edukiaren izena. Adibidez: “Alexa, reproduce ‘El Irlandés’ en Netflix”.
- Erreprodukzioa kontrolatzeko. Esan “pausar”, “reproducir”, “avanzar rápidamente” edo “retroceder”.
Bi xehetasun garrantzitsu: gogorarazi aitonari Alexa dela, ez Alexia; eta ez da beharrezkoa oihuka aritzea, Alexak ongi entzuten du?.