Aurten ere, Momo jainkosaren etorrerarekin hasiko dira Donostiako inauteriak, hiriko giltzak ematen zaizkionean, eta otsailaren 27tik (osteguna) martxoaren 4ra arte (asteartea) ospatuko dira. Hemen duzu 2025eko Donostiako inauterietako egitaraua, jakin dezazun noiz egingo den desfilea, noiz aterako diren txarangak eta konpartsak, eta gainerako informazio guztia.
Nafarroako Lantz herri txikian inauteriak modu berezian ospatzen dituzte: landa-eremuko inauterien erakusle nagusienetakoa da. Kaleak bete-beteak egoten dira kolorez, tradizioz eta musikaz. Miel Otxin eta beste pertsonaia batzuek desfilatzen dute astelehen eta asteartean, zortzikoa dantzatzen da eta beste ekitaldi mordoa izaten da. Martxoaren 2tik 4ra Lantzeko 2025eko Inauterietan egingo dena kontatuko dizugu.
Gure azokak ez dira merkataritza-ekitaldi hutsak. Haien bidez, gure tradizioei eta tokiko produktuei balioa ematen diegu. Ba al zenekien urtero ia 400 azoka egiten ditugula Euskadin? Hemen duzu 2025ean Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan egingo diren azoka guztiak biltzen dituen egutegi bat.
Otsailaren 27tik martxoaren 4ra, presta zaitez Euskadiko jai jendetsu eta herrikoienetako batez gozatzeko, 2025eko Tolosako Inauteriez, alegia. Tolosako inauterietako egunen eta egitarauaren berri emango dizugu, txilaba eta mozorroak prestatzen has zaitezen.
Farolnen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dira 2025eko Bilboko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko kalejira, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz ospatuko dira Bilbon 2025eko inauteriak? Otsailaren 27tik martxoaren 4ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.
Metal-hotsak eta musika-doinuak, inauterien bezperan. Donostiako Kaldereroak Euskadiko ospakizunik zaharrenetako bat dira, eta otsaileko lehen larunbatean edo Kandelario egunaren hurrengo larunbatean ospatzen dira. 2025eko Donostiako Kaldereroak otsailaren 8an izango dira aurten. Kontsultatu hemen konpartsen desfilearen ibilbidea eta abestiak. Horretaz gainera, kaldereroak nor ziren kontatuko dizugu, eta nondik datorren tradizio hori.
Urtero, otsailaren 3an, euskaldun askok jartzen du lepoan San Blas lokarria. Nondik dator tradizioa? Ospakizunaren jatorria eta historia kontatuko dizugu, eta esango dizugu noiz erretzen den San Blasen lokarria, nola jartzen den, nola ospatzen den Bilbon eta Euskadiko beste leku batzuetan, eta, jakina, non eros daitezkeen lokarriok.
Urtero, urtarrilaren 20an, San Sebastian zaindariaren egunean, danborrada egiten da Donostian. 24 orduz, 20.000 parte-hartzaile baino gehiago eta helduz nahiz haurrez osaturiko 167 danborradatik gora hiriko kaleetara ateratzen dira soldadu napoleonikoz, sukaldariz edo urketariz jantzita eta, jakina, danborra joz. Donostiako 2025ko danborradaren programa osoaren berri emango dizugu, eta, gainera, azalduko dizugu zein den danborradaren jatorria eta historia eta nola ospatzen den gaur egun.