Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez.

Bilboko Aste Nagusiaren jatorria

1973ko abuztuan hasi zen guztia, saltoki handi batzuek “Euskal Herri Kirolaren I. Astea” antolatu zutenean Bilbon, eta doako erakustaldiak egin, une hartan herri kirolean ari ziren kirolaririk onenekin. Jendeari izugarri gustatu zitzaion, eta askok pentsatu zuten ideia ona izango litzatekeela jaiak jendeari hurbiltzen saiatzea; hala ere, ideia ez zen orduan ezer zehatzetan gauzatu.

fiesta_aste_nagusia_bilbao

Urte batzuk geroago, 1977an, Zorion Egileor kazetari eta irrati-esatariak, bere programatik, jai herrikoi eta partizipatiboen ideia plazaratu zuen, eta bai bilbotarrek erantzun ere! 5.000 pertsona inguru atera ziren kalera, ondo pasatzeko gogoz, lehen kalejira jendetsua izango zen hartan.

Bilboko jaiak

Bilboko Udalak aintzat hartu zuen hori, eta, urte horretan bertan, ideia-lehiaketa bat proposatu zuen: “Egin ditzagun Bilboko jaiak herrikoi”. Helburua argi gelditzen da hitzaurretik bertatik hasita: “Bilbotarrok, guk geuk, egin behar ditugu ekarpenak, ideiak iradoki, jaiak batez ere herrikoiak izan daitezen, gure auzoetako jendearen pozgarri, Bilboko bizilagun guztien asegarri, guztien artean Bilbo hobe bat egiteko asmo zintzo baten arabera”.

fiesta_aste_nagusia_bilbao

Bide batez, sormenak saria zuen, garai hartako ekimen irabazleak 100.000 pezeta jasoko baitzituen. 37 parte-hartzaile izan ziren, eta azkenean berdinketa, polemika eta guzti, baina Txomin Barullok irabazi zuen lehen saria.

Konpartsak Aste Nagusian

1978an, beraz, lehen Aste Nagusia egin zen, sortu berri ziren konpartsetako kideek egindako antolaketa-lan itzelari esker; konpartsak auzoz auzoko batzordeetatik sortuak ziren, bakoitzak bere fanfarrea zuen, eta berdin jantzitako 50 kide.

Erraldoiak eta Gargantua Bilbon

Bere lehen ekintzetako bat tradizio zaharrenetako bi berreskuratzea izan zen: Erraldoiak, XVI. mendekoak, eta Gargantua ezaguna.

Ez bat ez bestea ez zeudenez ondo kontserbaturik, Udalak berak erraldoi batzuk utzi zituen. 1980ko Inauterietara arte ez ziren aurkeztu tradizioko12 Erraldoiak: Don Terencio eta Doña Tomasa; Baserritarrak; Ingelesa eta Bilbotar neskatila; Meatzaria eta Zigarrogilea; Zamaketaria eta Marinela; eta Zumalakarregi eta Isabel II.a.

Ez zegoen egoera onean Gargantua ere, 1854az geroztik Bilboko haurrak irensten aritua. Baina jada 1979ko Aste Nagusirako prest izan zen Gargantua berreraiki bat, Cómicos de la Legua - Kilikilariek egina.

Esan beharra dago: gaur egun ez da hain “irenslea”, barruan txirrista bat baitago eta horrek aukera ematen baitie haurrei atzeko aldetik irteteko.

fiesta_aste_nagusia_bilbao

Marijaia baino ez zen falta ;)

Nor da Marijaia?

Jai guztiek ikur bat behar dute. Pertsonaia maitatu eta batzuetan gorrotatu hori, festarekin identifikatzen duguna. Beraz, Aste Nagusiak ere berea behar zuen.

Jaia hasi baino bost egun lehenago, Mari Puri Herrero margolariak enkargua jaso zuen panpina bat egiteko, nortasun-ezaugarri gisa balioko zuena. Oinarria Anbotoko Mari izango zen.

fiesta_aste_nagusia_bilbao

Eta horrela jaio zen Marijaia, lau metroko altuerako emakumea, jantzi koloretsuz eta irribarre iraunkorrez jantzia, besoak jasota dauzkana jai-giroan eta ama-jarreran. Eskuak jasota zergatik dituen galdetzen badiozu zure buruari, erantzuna da baikortasun-seinale bat dela, eta dantzan ari delako irudikapena, jaietan ezinbesteko den bezala.

Hura gabe ez dago festarik; beraz, haren erreketa Aste Nagusiaren azken puntua izaten da urtero.

Aste Nagusia finkatzea eta gaurko egoera

Ez dago atzera bueltarik. Behin hasita, jaia sendotu eta urtero berrasmatu da 1978ko abuztuaren 19ko arratsaldeko lehen txupinazo hartatik hona.

Aurten, adibidez, kontzertuen agendan honako hauek izango ditugu, besteak beste: Orkestra Sinfonikoa, Victor Manuel, El Drogas, Viva Suecia, La Oreja de Van Gogh, Bulego, Dani Fernández, Pasión Vega eta Ana Mena.

Txosnak

Bestalde, jaietan Bilboko kaleak jaietan txosnaz betetzen dira (musika, janaria eta edaria eskaintzen duten etxolak). Musikak, dantzak eta konpartsek txoko guztiak girotzen dituzte; zezenketak eta bigantxak izaten dira. eta su artifizialen lehiaketak.

fiesta_aste_nagusia_bilbao

Kirolak ere badu bere lekua, herri-kiroletako erakustaldi eta txapelketak izaten baitira, hala nola aizkolariak, harri-jasotzaileak eta giza probak.

Beraz, hauxe esatea besterik ez zaigu geratzen. Gora Marijaia!