Ia mundu guztiak du zer esana ardoa dela-eta, batez ere Gabonak hurbiltzen ari diren honetan. Horregatik, gustukoak baldin badituzu garnatxa, taninoak, zur- eta banilla-usainak... eta den-dena jakin nahi baduzu zure upategi eta ardo gogokoenei buruz, zuri laguntzera gatoz: zure aliatu bihurtuko dugu Euskaltelen mugikorra, edozein bileratan sommelier gisa jardun zaitezen, ardoen gaineko aplikazio hauei esker. Eta gogoan izan gozatzeko dela ardoa, eta kontsumo arduratsuaren aldekoak garela, beti.

Zure ardo-liburutegia

  • Vivino: Ardo-eskanerra. Atera argazki bat ardo baten etiketari, eta ikusi ardo horren prezioa eta 10 milioi lagunen baino gehiagoren balorazioak, iruzkinak eta uztartze-gomendioak. Gainera, hau guztia ere egin dezakezu: eskaintzarik onenak aurkitu, online erosi, etxetik gertu zer ardandegi dituzun jakin, eta zeure gogokoenen zerrenda egin, puntuatu eta partekatu. Ia-ia denetik, alegia. Doakoa da, baina badu Premium bertsio bat ere, funtzio osagarriak dituena; besteak beste, adituen iritziak eta prezio eguneratuak, mundu osoko 50.000 saltokitik baino gehiagotatik jasoak. Doakoa da aplikazioa, eta Androiderako zein iOSerako dago erabilgarri.
  • Wine-Searcher. Horra ardo-bilatzaile onenetako bat. Aski duzu ardoaren izena sartzea edo etiketa eskaneatzea hau jakiteko: zer mahats-barietatez dagoen egina, zeinek egina den, zer prezio duen eta zer kritika jaso dituen. Doakoa da oinarrizko aplikazioa, eta aukera ematen dizu zure ardorik gogokoenak gordetzeko, haiei buruzko iruzkinak idazteko; bestalde, dendarik hurbilenak non dituzun esaten dizu, prezioen berri ematen... Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Hautatzeko lagungarriak

  • Bodegas de España – Vinos. Euskaraz ere badago aplikazio hori, eta 350 upategi baino gehiagoren datuak jasotzen ditu: ordutegiak, jatetxeak, prezioak... Ardo ugariren berri ere ematen du, eta haien gaineko informazio zabala (deitura, alkohol-graduazioa, barietateak eta ontzea). Aukera ematen du norberak bere dastatze-notak jartzeko, eta bilaketak irizpide hauen arabera egiteko: jatorri-deitura, barietatea, ardo-mota eta udalerria. Eta doakoa da. Androiderako dago erabilgarri.

  • Sommelier Gourmet. Ez badakizu zer ardo doakion ondoena haragi erreari, irakurri Sommelier-en aholkuak. Bete-betean asmatuko duzu. Hautatu zerrendako plater bat, eta aplikazioak esango dizu zer mahats-mota doakion ondoena eta zein den harekin edateko ardorik egokiena. Aho zabalik utziko dituzu mahaikideak. Aplikazioaren doako bertsioak 800ardo eta 250 bat upategi ditu; Premiumak, berriz, 600 marka gehiago eta beste 150 upategi. Androiderako dago erabilgarri.
  • ViWine. Nola aukeratu ardoa jatetxeetan eta dendetan. Hautatu nahi al duzu ardo on bat mahaikidearen, janaren eta aurrekontuaren arabera. Bada aplikazio hau lagungarri izango duzu jatetxe batean zer ardo eskatu ez dakizunean. Gainera, zure gustuekin bat datozen ardoak aurkituko dituzu aplikazioan haien definizioa sartu orduko, eta Bartzelonako 2.000 jatetxe baino gehiagotako ardo-kartak ditu. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.
  • Guía Vinos Gourmets 2018 Lite. Ardoaren arloko eskulibururik osoena, Gourmets Taldeak argitaratua Ezin egokiagoa da ardo bat hautatzeko, upategi bat bisitatzeko edo ardo-festen berri izateko. Azken argitalpenean, 4.300 ardo dastatu dituzte 23 profesional aktibok, dastatze itsua eginez. Ordaindu egin behar da informazio hori eskuratzeko. Doako bertsioak 1.000 upategi baino gehiagoren datuak ditu, eta aukera eskaintzen du 84-100 eta 87-100 bitarteko puntuazioa duten ardoak eta haien prezio-tarteak ezagutzeko.  Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.

Gai al zara jada ñabardurak bereizteko? Oraindik ez? Bada jaitsi gustukoena duzun aplikazioa, eta dastatu ardorik onenak.