Ez duzu abendura arte itxaron beharrik Araba Encounterez berriz gozatzeko. Izan ere, informatika eta bideo-jokoak maite dituztenen hitzordu teknologiko ezaguna maiatzean izango da. Zehatzago esateko, maiatzaren 14tik 16ra. Eta berriro online egingo da, parte-hartzaileei ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko.

340 plaza birtual eta asteburu oso bat lagunartean

Hitzordu honen zortzigarren edizioko jolas- eta prestakuntza-jardueretan parte hartzeko, Encounter familiaren komunitatea etxetik konektatuko da, eta antolatzaileek Arabako Parke Teknologikoko aginte-postutik koordinatuko dute dena.

340 ordenagailu izango dira sarean, eta asteburu bat aurretik, partekatzeko eta ikasteko, nork bere burua neurtzeko drone-lehiaketetan, arte digitalean edo bideo-jokoetan (Street Fighter V, adibidez), baina, batez ere, ondo pasatzeko.

La Araba Encounter Online pasa a celebrarse en mayo

Hitzaldiak eta tailerrak denentzat

Asteburu osoan, doan eta online parte har dezakezu Openguneko solasaldietan.

Oraingoan, ikusi ahal izango duzu bideo-joko bat sortzeko prozesua nolakoa den, nola aplikatu adimen artifiziala robotekiko prozesuetan, jakin ahal izango duzu zer mehatxu informatiko nagusi ditugun, eta ikasi ahal izango duzu aurpegia ezagutzeko zeure sistema antolatzen.

Eman begiratu bat hitzaldien egutegi osoari, ezerk ihes egin ez diezazun.

Jarraitu Araba Encounter Online Twitch-en

Lanpartyko albiste guztiak Twitch-eko www.twitch.tv/euskalencounter kanalean kontatuko dizkizugu. Baina, gainera, elkarrizketak, erreportajeak eta musika-emanaldiak ere ikusi ahal izango dituzu, denak ere erakargarriak.

Ikusi nahi duzu nola pasatu zuten aurreko Araba Encounterren?

Zain izango gaituzu!