Ana Pizarro. Nire lehenengo blog profesionalari The Duchess jarri nion, eta, handik pixka batera, Smoda aldizkariak bloga bertan integratzea proposatu zidan. Eta, ezin nuenez erabili izen bera, aurretik “Big” eranstea erabaki genuen, eta, egia esan, ez da batere gaizki gelditzen...
E.B. Beldurra ematen dizu kamera aurrean jartzea eta zeu izatea modeloa?A.P. Ezta batere: asko gustatzen zait modelo izatea; pozarren nago.
E.B. Esaguzu nola bururatu zitzaizun blog hau sortzea.A.P. Bloga sortzea pentsatu nuen iruditu zitzaidalako ni bezalako oso emakume gutxi azaltzen zirela komunikabideetan, eta Espainian are gutxiago. Beraz, erabaki nuen espazio bat sortzea emakume curvyak modan ere egon daitezkeela aldarrikatzeko eta neurri handiko arropak erabiltzen ditugun emakumeak nahi dugun bezala jantz gaitezkeela frogatzeko.
E.B. Beldurra zenion blogak izan zezakeen harrerari?A.P. Ez, banekien zer erreakzio egongo ziren. Irudikatu nuen batzuei asko gustatuko zitzaiela eta beste batzuek gorrotatu egingo zutela, baina, tira, gauza guztiekin gertatzen da hori, ezta?
E.B. Esaguzu nolakoa den blogaren eta kameraren atzean dagoen Ana Pizarro.
A.P. Ba neska eklektiko bat, aldakorra eta konformagaitza. Oso gogoko dut moda, baina are gehiago zinema eta argazkigintza; izan ere, horretan aritu nahi nuke profesionalki aurrerantzean.
E.B. Zure ustez, alde handia dago ohiko modaren eta neurri handiko arropen modaren artean?A.P. Egia esan, nahi bezala jantz daiteke neurri handiko arropa erabiltzen duen emakume bat. Ez dut sinesten konbentzionalismoan: libre izan behar genuke denok nahi dugun arropa janzteko. Baina oso gutxi dira neurri handiko arropak diseinatzen dituzten markak. Hori da arazoa. Neuk ere makina bat arazo izaten dut maiz nire neurriko diseinu-arropa aurkitzeko.
E.B. Hemen zaudenez, zein da zuretzat estilismoaren oinarrizko kontzeptua?A.P. Zu zeu izan beti, eta nahi duzun bezala jantzi.
E.B. Ederki. Eta orain bakarrik gaudenez, esango diguzu zer joera nagusi datorren negurako?A.P. Suge-estanpatua eta koadroak. Horiek dira denboraldiko must ezinbestekoak.
E.B. Primeran. Hitz egin dezagun pixka bat teknologiaz orain: Reflex kamera bat erabiltzen duzu edo azken belaunaldiko smartphone bat optika izugarri sofistikatua daukana?A.P. Reflex kamera bat, beti.
E.B Beste blogariren baten lanari jarraitzen diozu?A.P. Orain, Fat Pandoraren lanari batez ere.
E.B. Oraintxe bertan erantsiko dugu gogokoen gure zerrendan! Eskerrik asko eskainitako denboragatik, Ana! Blogean izango duzu zure berri!