Film eta telesail onak ikusteko irrikaz? AMC da, orduan, zure kanala, eta martxoan, kanal gonbidatu gisa, bezero guztientzat irekita dago. Ez huts egin, Oscar lurrina baitakar, gainera.

AMC entretenimendu-kanal bat da, eta kalitatea eta barietatea ditu ezaugarri nagusi. Jatorrizko telesail arrakastatsuenek (horietako asko originalak) eta kritikak eta ikus-entzuleek txalotutako filmek osatzen dute programazioa.

Kanaleko telesail arrakastatsuenetako batzuk lehendik ezagutuko dituzu, seguru; esate baterako, 'Fear the Walking Dead'eko zonbi ezagunak, 'Wisting' thrillerra,'Ransom’ ekintza-filma, eta 'Nadia', emazte maitekor eta ama egunez, eta hiltzaile bihozgabea gauez; martxoan amaitu zen, hain zuzen, haren 1. denboraldia.

Zinemarik onena 'AMC Hits'ekin

AMCn sekula ez dira falta film onak. Ostiral iluntzea da filmik onenak ikusteko hitzordu nagusia: 'AMC Hits'.

Martxoan, adrenalinaz beteriko abenturarik onenak ikusteko aukera izango da ostiraletan, 22:10ean. Motor-hotsa, izerdia, bolbora, kale-korrikalariak eta lasterketa-irabazle aberatsez beteriko produkzio benetan ikusgarriak.

Film hauek guztiak ikusteko aukera izango duzu martxoan:

  • 'The Shanghai Job' (2017)
  • 'Need for speed' (2014)
  • 'Más veloz que la muerte' (2018)
  • 'Mad Max: Furia en la Carretera' (2015)

Aurten, gainera, hitzordu nahitaezko bat dute filmzaleek martxoan: Oscar sariak.

Eukaltel, Oscar sarietarako prest

Martxoaren 27an (igandea) helduko da Hollywoodeko bihotzeko urteroko hitzordua, Dolby antzoki ospetsukoa, jakina; 94. edizioa da aurtengoa.

Gogotik ospatuko dugu AMCn eta Euskaltelen, 'Los Óscar en AMC' saio berezia eskainiko baitugu. Gainera, ikusgai izango duzu Replaytekan hilaren bukaerara arte. Film bikainak dira denak, sari preziatua jasotzeko izendatu dituztenak eta irabazle gertatu direnak.

Literaturaren historiako legenda handiak, pertsonaia historikoak, izaki mitologikoak, pertsona handiak eta gaizkile itzelak... Gustu-mota guztietarako eta, batez ere, zinemazaleentzako hamabi film handi eskainiko ditugu.

60ko eta 70eko hamarkadetako bi filmekin hasiko gara: 'El graduado' eta 'King Kong'. Lehenengoak Akademiako zazpi izendapen jaso zituen, eta bigarrenak, berriz, Efektu Berezi Hoberenen saria irabazi zuen.

90eko hamarkadara igaroko gara gero: 'Cyrano de Bergerac’ filmak Oscar sarietarako bost izendapen izan zituen; 'Retrato de una dama'k hiru sari irabazi zituen, eta 'Las normas de la casa de la sidra’ ezagunak, ostera, zazpi.

2000ko hamarkadan, interpretazio onenaren saria irabazi zuen Helen Mirrenek 'The Queen'en filmean egindako lan gogoangarriagatik.

Frantziako zinemak ere sari ugari jaso zituen 'Para todos los gustos' eta 'The Artist filmei esker.

Azkenik, Quentin Tarantinoren 'Los odiosos ocho', 'Ex - Machina’ —Oscar sari baterako izendapena lortu zuen Alex Garland zuzendari britainiarraren lehen filma—, Profesor Lazhar' eta 'Steve Jobs’ izango dira gure film-bilduma osatzen duten azken hiru filmak.

Beraz, badakizu, telesail handiak eta filmik onenak izango dituzu martxoan AMCn. Eta, apiriletik aurrera, AMC kanalaz gozatzen jarrai dezakezu Guztia TB aukerarekin.

k ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica, S.L.U. IFZa B-86588639. Helbidea: C. Casanova 209, principal 1ª - 08021, Bartzelona). https://www.agile-tv.es