Abuztuko Bilboko Aste Nagusiaz gain, ospakizun ugari daude urte osoan zehar. Bilboko 2026ko jai guztien berri emango dizugu, Bilboko 2026ko Santo Tomas eguna eta Bilboko auzoetako 2026ko jaiak (Alde Zaharra, Santutxu, Indautxu eta Irala) goza ditzazun.
Foru-komunitateko patroiaren eguna, abenduaren 3a, osteguna da. Zubia egiteko ezin hobea. Ikusi hemen zeintzuk izango diren Nafarroako jaiegun guztiak 2026an, oporretan pentsatzen hasteko. Nafarroako 2026ko lan-egutegi honetan, azalduko dizugu zein diren Nafarroako 2026ko jaiegunak eta Nafarroako herri bakoitzeko 2026ko jaiak.
Kontsultatu Euskadiko 2026ko jaiegun guztiak. Planifikatu zure oporrak 2026ko lan-egutegi honekin, eta jakin ezazu noiz den jai 2026an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban eta noiz diren herri bakoitzeko jaiegunak.
Musika ona, kirol-txapelketak, tradizioak, erromeriak, azokak eta merkatuak... Arabako 2026ko jaietako urteko agendak jarduera ugari biltzen ditu eta jende guztiarentzako entretenimendua bermatzen du. Ezagutu nahi dituzu 2026an Araban izango ditugun jaiak? Hemen dituzu ezinbesteko datak.
Urtarriletik abendura bitartean, Gipuzkoak jai-egitarau oparoa du. “Non dago festa gaur Gipuzkoan?” eta “Non dago festa asteburu honetan Gipuzkoan?” galderen erantzuna beti eskura izateko, hemen duzu Gipuzkoako 2026ko jaien egutegia.
Bizkaiko jaietako agenda jardueraz josia dago urte osoan zehar. Herri eta hirietako zaindariaren jaiak, inauteriak, Gabonak eta Euskal Jaia ospatuko dira, besteak beste. 2026ko Bizkaiko jai nagusiak bildu ditugu zuretzat.
Urtero, urtarrilaren 20an, San Sebastian zaindariaren egunean, danborrada egiten da Donostian. 24 orduz, 20.000 parte-hartzaile baino gehiago eta helduz nahiz haurrez osaturiko 158 danborradatik gora hiriko kaleetara ateratzen dira soldadu napoleonikoz, sukaldariz edo urketariz jantzita eta, jakina, danborra joz. Donostiako 2026ko danborradaren programa osoaren berri emango dizugu, eta, gainera, azalduko dizugu zein den danborradaren jatorria eta historia eta nola ospatzen den gaur egun. Gainera, 2026koa edizio berezia izango da, ehun urte beteko baitira hiriko bandera lehen aldiz igo zutenetik.
Gure azokak ez dira merkataritza-ekitaldi hutsak. Haien bidez, gure tradizioei eta tokiko produktuei balioa ematen diegu. Ba al zenekien urtero ia 400 azoka egiten ditugula Euskadin? Hemen duzu 2026an Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan egingo diren azoka guztiak biltzen dituen egutegi bat.
Txikienek ilusio handiz itxaroten dute ekialdetik datozen errege magoen etorrera, haiek ikusi eta agurtzeko, eta, nola ez, opariak jasotzeko. Bilboko 2026ko Erregeen desfilea noiz den, zer ibilbide egingo duen eta zer ordutegi izango duen esango dizugu; Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Bilboko udaletxean harrera noiz egingo duten eta topaketa berezi hori txikienekin ikusteko txartelak nola lortu ere azalduko dizugu.