Gozatu
Erriberriko gaztelua: sarrerak, prezioak, ordutegia eta abar
Erriberri Nafarroako herri bat da, 3 000 biztanle besterik ez dituena, eta, han bertan, ipuinetatik aterea dirudien gaztelu bat dago, errege-erreginen bizitoki izandakoa, eta Erdi Arora garamatzana, luxu betera, dorre garaien, ondo zainduriko lorategien eta gela handientsuen artera. Hementxe kontatuko dizugu nola bisitatu Erriberriko gaztelua, zer sarrera-mota dauden, zer prezio duten, bisiten ordutegia zein den eta barruan zer ikusten ahal duzun.