Zure oroipenak antolatzeko modurik errazena erakutsiko dizugu; bestalde, ideia berriak ere zureganatuko dituzu, eta irudimena landuko. Euskaltelen blogak doako lau aplikazio hauek hautatu ditu, zure mugikorraren pixelei zuku guztia atera diezaiezun.
Hoffman, antolakuntza eta opariak
Ez da gutxiagotarako. Egungo smartphoneekin —LG G6arekin, adibidez—, sekulako argazkiak egin daitezke oporretan. Orain ez dago reflex kamerarik eduki beharrik kalitateko argazkiak egiteko, ez eta albumik erosi beharrik ere argazki-dendan. Hoffman arduratzen da horretaz. Aplikazio hori erabilita, argazki-liburu ederrak antola ditzakezu, zure lagunekin edo senideekin partekatzeko.
Irudiei oinarrizko "ukituak" emateaz gain, hau guztia egin dezakezu: karpetaka, dataka eta gaika antolatu; zeure hautaketa egin; efektuak aukeratu, bai eta albumari azalak ipini ere... Di-da batean egingo duzu, Androidoerako eta iOserako bertsioak ditu.
QuickPic Gallery, xumea eta eraginkorra
Erabilerraza eta oso praktikoa da; ondo asko dakite hori Quickpicen erabiltzaileek (hamar milioitik gora). Izan ere, mamiari heltzen dio aplikazio horrek: ingurune atsegin bat sortzen du, ahalik eta argazki gehiena ikus ditzazun aspertu gabe. Beste hitz batzuekin esanda, ez duzu denbora-pilo bat galduko iazko argazki baten bila.
Argazkien oinarrizko edizioa egiteaz gain, hodeian parteka ditzakezu zure albumak, eta dataren arabera egin bilaketak, baita bereizmen-motaren arabera ere. Onena, ordea, hau da: zure telefonoaren memorian leku gutxiena hartzen duen aplikazioa da, bi aldiz ahalmen handiagoa eta funtzionalitate gehiago eskaintzen dituen arren. Androiderako dago erabilgarri.
MyPics, iPhonerako onena
Ez ditugu ahaztu, jakina, Applerako erabilgarri dauden aukera esklusiboak ere. Zure iPhone 7aren argazki-kalitatea gogoko baduzu, bada beste guztien gainetik nabarmentzen den aplikazio bat.
MyPics erabiliz, 45 diseinu dituzu aukeran zure albumetarako, baina beste abantaila hau gustatu zaigu gehiena: egun, aste, hilabete edo urte jakin bateko argazkiak berreskuratzen ditu. App Storen eskura dezakezu.
MyRoll: dena partekatu zure smartphonetik
Azkarrenentzat! Zure Samsung Galaxy S8arekin argazki-sorta bat atera badiozu ilunabarrean familia osoari, ez itxaron une bat ere. Ireki MyRoll eta partekatu automatikoki egin dituzun argazki guztiak…, edo irribarre gehien ageri dutenak.
My Roll aplikazioak irudirik onenak bereizten ditu, eta hauek nabarmentzen: argi onena, kolorerik deigarrienak edo aurpegi irribarretsuenak dituztenak. Gainera, argazki-multzoak bidal daitezke Whatsapp, Facebook eta posta elektroniko bidez, besteak beste. Oso erraz partekatuko dituzu zure oroitzapenak, bai Android bai iOs baliatuz (aplikazioaren bertsio hobetu bat ari dira prestatzen iOs-erako).
Gogoan izan, betiere, edozein delarik ere zure smartphonearen sistema eragilea, berez dakartzala, argazki-galeria batean, aipatu berri dizkizugun funtzioetako asko. Zure mahaigaina aplikazioz betetzea ez bazaizu gustatzen, atera ahalik eta etekinik handiena lehendik dauzkazun horiei. Erraz antolatu, partekatu eta hobetuko dituzu zure argazkiak eta, batez ere, mugarik gabe biltegiratuko dituzu hodeian.
Ikusten duzunez, aplikazio ugari dago, denen premiak asetzeko adina. Deskargatu gehiena gustatu zaizuna, eta hasi hurrengo argazkia egiteko atzerako zenbaketa!