Euskaltelen zuntz optikoa Euskadiko kostaldeko mendebaldeko muturrera iristen da. Gorlizko bizilagunek eskura dituzte dagoeneko Zuntza MAXen abantailak. Jakin nahi duzu zein diren?
Kontsultatu Gorlizko zuntz-estaldura
Euskaltelen zuntz optikoko eskaintza Gorlizerako.
Zuzenean etxeraino iristen den zuntza (FTTH) eskaintzen dizugu; eta ADSLak eta beste sare batzuek baino askoz abiadura handiagoa ematen du, gainera. Tentagarria, ezta? Bada, askoz gehiago daukagu. Jarraitu irakurtzen.
- 10Gb-erainoko abiadura simetrikoa. Oraingoz, gure bezero partikularrek 1Gb-eko konexioa dute, baina sarea prest dago 10Gb-eraino iristeko. Hain zuzen ere, gure zuntza merkatuko azkarrena da, eta, gainera, igotzeko eta jaisteko abiadura bera du.
- WiFi 6 unibertsala. Une bakoitzean kalitate oneneko banda aukeratzen du modu adimentsuan, eta lau aldiz estaldura handiagoa du, nahiz eta bideratzailetik apur bat urrundu.
- Ez atzerapenik, ez lagik. Gamingeko zerbitzari eta plataforma onenetara konektatu gara, hala atzerapena gutxitzeko streamer gogokoenak ikustean edo online jokatzean.
- 4K deskodetzailea barne. Netflixeko, Prime Videoko eta antzeko plataformetako telesail eta film gogokoenak 4K kalitatean ikusteko. Eta, Android TV sistema eragilea duenez, aplikaziorik onenak deskargatzeko aukera ematen dizu.
Gehitu mugikorra Euskaltelen zuntzari
Zergatik zuntza bakarrik?
Mugikorrerako datu mugagabeen tarifarik onena ere eskaintzen dizugu, 5G estaldura duena. Teknologia hori erabat hedatu dugun eremuetan, abiadura handiagoa eta prozesatzeko ahalmen handiagoa izango duzu.
Gainera, zuntza eta mugikorra kontratatzen badituzu, bi kontsumoak faktura bakarrean jasoko dituzu. Erosoagoa izango zaizu, eta hilero pixka bat aurreztuko duzu.
Ikusi Gorlizko zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Kontratatu Euskaltelen zuntza eta mugikorra Gorlizen
Oraindik ez zara bezero? Begiratu gure webgunean, edo, zalantzarik baduzu, deitu.
Gure bezeroa zara dagoeneko? Hala bada, guk geuk deituko dizugu Zuntza MAX zure inguruan erabilgarri dagoenean. Zure etxera joango gara, eta bideratzaile berria instalatuko dizugu.. Azkar, eta zuk apartekorik ordaindu beharrik gabe.
Gorliz Euskaltelen zuntz optikozko sarera konektatuta
Gorlizko ia 3.000 etxebizitza eta negozio daude dagoeneko gure zuntz-sarera konektatuta.
Zure herrian estaldura onena duen operadorea izan nahi dugu, eta lanean jarraitzen dugu Euskadiko txoko guztietara iristeko.
Berrikuntzan inbertitzea eta merkatuko sarerik onena gure bezeroen eskura jartzea da gure helburua.
Gorliz, itsaslabar arteko kostaldeko paradisua
Uribe Kosta eskualdean dago Gorliz, eta, mikroklima berezia izanik, Bizkaiko herri eguzkitsuena da.
Turismo-leku ezaguna da. Bisitari asko hareatzek erakarrita datoz, hala nola Gorlizko hondartza, maskor-itxurako badia batek babestua.
Itsasargia, itsaslabar ikaragarri batzuen gainean 1990ean eraikia, Gorlizen ikurretako bat da.
Horretaz gainera, badira gotorlekuak —adibidez Askorriaga gotorlekua— bai eta 6.000 urtetik gorako antzinatasuna duten duna harriztatuak ere.
Ikuspegirik ederrenak, jauregien eta ermiten artean
Hirigunean, txoko ederrenetako bat Elexalde auzoa da. Iturritxu eta Axeo jauregiak nabarmentzen dira han, XIX. mendekoak biak ere.
Halaber, merezi du Agirreko Andre Mariaren ermita eta haren ingurua ezagutzea; toki ezin hobea da badia eta Butroe ibaiaren itsasadarra ikusteko.
Gorlizek jauzi handia egin du modernizazio teknologikoan, Euskalteli eta haren zuntz-sareari esker (merkatuko modernoena da).
Irudia: Gorlizko turismoa.