Batasunak indarra dakar. Eta horixe egin dute Arabako ikastolek ekainaren 19an aurtengo Araba Euskaraz antolatzeko. Iazkoa pandemiari egokitutako jaia izan zen. Aurten, ordea, aurreko edizioetakoa bezalakoa espero da jaia. Euskararen aldeko ospakizun honekin bat egin du, urtero bezala, Euskaltelek, Gasteizko Olarizuko zelaietan familia guztiarentzako jarduerak antolatuta.

Etorriko zara?

Erakutsi zein trebea zaren bizikletarekin, Euskaltelen gunean

Ibilaldian, zoratzen ibili ginen, eta, orain, Gasteizera joango gara, ikastolen aldeko jaien giroarekin gozatu dezazun.

Euskaltelen gunea 11:00etatik 19:00etara egongo da irekita. Olarizuko zelaietan egongo gara, Ametza Gunearen ondoan. Han, bizikletarekin zein trebeak diren erakusteko aukera izango dute umeek zirkuitu batean. Ikusi nahi duzu zer egin zuten Ibilaldian? Begira, begira...

Ikastolekiko konpromisoa

Aurten, ikastolen aldeko jaiak lehengo moduan ospatzeko aukera iritsi zaigun honetan, emozio pixka batekin begiratu dugu atzera.

Izan ere, ia 25 urte daramatzagu Ikastolen Elkartearekin lankidetzan euskara eta euskal kultura bultzatzen.

Eta, hain zuzen, euskara eta euskal kultura bultzatze horrek eramaten gaitu euskararen aldeko ekimen guztiak babestera.

Eta hemen gaude gaur, Araba Euskaraz normaltasunera itzuli dela ospatzen.

Araba Euskaraz: jatorrira bueltan, ‘Zortzi alaba dantzari’ oihu eginez

Arabako ikastolen aldeko lehen jaia 1981ean egin zen, Olarizuko zelaietan. Eta, aurten, 41 urte bete dituen honetan, parke horretan bertan ospatuko dute, ‘Zortzi alaba dantzarilelopean.

Lelo horrekin, Arabako ikastolek Trebiñuko zortzigarren alabarekin duten lotura erakutsi nahi dute. Hain zuzen ere, egun horretako irabazi guztiak Argantzungo ikastolarentzat izango dira.

Araba Euskaraz berezi honetarako, jarduera ugari prestatu dituzte hiru gunetan: dantza, arte eszenikoak, magia-ikuskizunak, bertsolariak, musika eta askoz gehiago.

Sartu Araba Euskaraz-en webgunean, eta ikusi nobedade guztiak.

Programación de Araba Euskaraz

Eta, ahaztu gabe, etorri gu ikustera: Ametza Gunearen ondoan egongo da Euskaltelen gunea. Primeran pasatuko duzu.

APROBETXATU!!