Aldageletako tunelean jokalariei bostekoa eman, haien ondoan zelaira atera eta aulkian elkarrekin eseri. Hori guztia egin ahal izan zuten umeek azken Euskaltel Esperientzian. Betiko geratuko zaie gogoan egun hori;
izan ere, ez dugu egunero izaten aukera gure talde kuttuneko jokalariak ezagutzeko. Beraz, imajina dezakezu zenbat nerbio eta emozio sumatzen zen Reale Arenan. Realeko eta Alaveseko emakumeen taldeen arteko partida jokatu zen maiatzaren 15ean, igandean, eta hasi aurretik oso une berezia izan zen.
Haurren aurpegiak ikusi besterik ez dago.
Irribarre zabal-zabal batekin jaso zuten Euskaltelen ekipazio bikaina, eta taldea animatzen aritu ziren partida osoan.
Horixe ikus daiteke Euskaltel Esperientziaren argazki hauetan; baietz markoa jarri eta horman eseki!