Estreinaldiz eta adin guztietako ikusleentzako edukiz betea dator otsaila Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Somos da hileko gure kanal gonbidatua, eta Goya sariei buruzko programazio berezi bat izango dugu han.

Telesailzaleentzat, berriz, bi plan eder: Dexter Pecado Original SkyShowtimen eta Parish AMCn.

Familiarekin ikusteko, zinema-emanaldi ikusgarri bat SkyShowtimen, Gru 4: mi villano favorito, eta superheroien film bat Nickelodeonen, Henry Danger: La película.

Guztia TB baduzu, ez utzi ikusi gabe La ciencia contra el cáncer dokumentala, Odisean.

Futbolzalea zara? Bizi Eibarren partidak LaLiga Hypermotionen.

Eta zure plataforma gogokoenetan ere baditugu nobedadeak. Netflixek Día cero estreinatuko du, Maxek The White Lotus-en hirugarren denboraldia, eta Prime Videok Reacher T3-ren atal berriak.

Gru 4: mi villano favorito SkyShowtimen, dialeko 10ean

Zazpi urte pasatu dira, eta Gru La Liga Anti Villanoseko agentea da orain; Maxime Le Mal-i eta Valentina neska-lagun gaiztoari aurre egin beharko die. Gainera, familiak kide berri bat du orain, Gru Junior, eta aitak bezainbesteko gerra emateko itxura du. Gru 4: mi villano favorito, Minions-en sortzaileetako batek zuzendua, otsailaren 10ean estreinatuko da SkyShowtimen.

  • Estreinaldia: otsailaren 10ean, astelehena, SkyShowtimen, dialeko 10ean

  • Eskaripean: Videocluben, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Dexter Pecado Original, SkyShowtimen, dialeko 10ean

estrenos television febrero 2025 euskaltel dexter pecado original skyshowtime

Dexter Morgan gazteak bere desiorik ilunenei bide egiten ikasi behar du, eta ikasle izatetik serieko hiltzaile izatera igaroko da. Horretarako, Harry bere aitaren (Christian Slater) laguntza izango du. Dexterren jarraitzailea bazara, ez galdu Dexter Pecado Original telesail arrakastatsuaren aurrekaria, zeinak 1991ra eramaten baikaitu. Astero atal berri bat izango duzu ikusgai SkyShowtimen.

  • Atal berri bat ostegunero.

  • Eskaripean: dagoeneko eskura dituzu lehen kapituluak Replaytekan, 4K deskodetzailea baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Parish AMCn, dialeko 13an

estrenos television febrero 2025 euskaltel parish amc

Otsailaren 17an, astelehenean, Parish telesaila iritsiko da AMCra, The Driver arrakastatsuaren egokitzapen bat. Galera tragiko baten ondorioz, Gracian "Gray" Parish, New Orleansen luxuzko auto-zerbitzu baten jabea eta familiaburua, gidari gisa aritzen zeneko lagun batekin elkartuko da, eta sindikatu kriminal bortitz bati egin beharko dio aurre.

  • Estreinaldia: otsailaren 17an, astelehena, 22:10ean, AMCn, dialeko 13an

  • Emanaldia: astelehenero, 22:10ean

  • Eskaripean: Replaytekan

Goya sariei buruzko saio berezia Somos-en, irekian, dialeko 9an

estrenos television febrero 2025 euskaltel especial premios goya somos

Zinema-hilabetea da otsaila, eta Somos izango da gure kanal gonbidatua.

Espainiako zinemaren sari nagusia ematen da otsailean, eta handikiro ospatuko du Somosek. Hain zuzen, programa berezi bat prestatu du okasiorako: El mes de los Goya. 28 egunez, dozenaka estatuatxo irabazi dituzten edo beste hainbeste izendapen jaso dituzten 28 film eskainiko ditu. Besteak beste film hauek izango dira ikusgai, gauero, 21:00etan : 800 balas, El perro del hortelano, La niña de tus ojos, El método, La camarera del Titanic eta beste hainbat.

  • Estreinaldia: otsailaren 1ean, larunbata; 21:00etan, Somos irekian, dialeko 9an

  • Emanaldia: egunero, 21:00ean

  • Eskaripean: Replaytekan

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:

La ciencia contra el cáncer, Odisea, dialeko 74an

estrenos television febrero 2025 euskaltel ciencia contra cancer odisea

Minbizian espezializatutako kirurgialari batek, Richard Babor doktoreak, gaixotasun suntsitzaile hori zientziaren ikuspuntutik nola prebenitu erakutsiko digu La ciencia contra el cáncer lau kapituluko dokumentalean. Odisean emitituko da otsailaren 4tik 18ra.

  • Estreinaldia: otsailaren 4an, asteartea, 23:00etan, Odisean, dialeko 74an

  • Emanaldia: asteartero, 23:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Eibarren partidak LaLiga Hypermotionen, dialeko 115ean

estrenos television febrero 2025 euskaltel laliga hypermotion

Bizi Eibarren partidak LaLiga Hypermotionen. Hilabete zaila izango da otsaila Eibar taldearentzat; talde garrantzitsuak izango ditu aurrez aurre, sailkapenaren erdialde horretan aurkari zuzenak dituenak. Hauek izango dira partidak:

  • Gijongo Sporting - Eibar: Otsailak 8, 18:30ean

  • Castelló - Eibar: otsailak 15, 14:00etan

  • Eibar – R. Racing Club: otsailak 22, 16:15ean

Henry Danger: La película Nickelodeonen, dialeko 91n

estrenos television febrero 2025 euskaltel henry danger pelicula nickelodeon

Missy Martin agertuko da Dystopia hiriko Henry Hart superheroiaren bizitzan. Krimenaren aurka borrokatzeko irrikan dago, Kid Dangerrekin batera. Gainera, beste errealitate batzuk irekitzeko gai den gailu bat dakar berekin. Nickelodeonen estreinatuko da Henry Danger: La película, telesail ospetsuan oinarritutako filma.

  • Estreinaldia: otsailaren 22a, larunbata; 12:00etan, Nickelodeonen, dialeko 91n

  • Eskaripean: Replaytekan

Netflix, Prime Video eta Maxeko nabarmenenak

Día cero, Netflixen

Aurkitu ahal izango du erretiratutako Estatu Batuetako presidente ohi batek zibereraso hilgarri baten jatorria? Ez zaio erraza egingo; are gutxiago gezur- eta konspirazio-sare handi batekin topo egiten badu. Robert De Niro protagonista duen ekintza-film hau Netflixen dago. Día cero du izenburua.

  • Estreinaldia: otsailaren 20a, osteguna, Netflixen.

Reacher T3, Prime Videon

Reacher enpresa kriminal arriskutsu baten erraietan barneratu da, DEAko ezkutuko informatzaile bat erreskatatzeko. Sekretuei, indarkeriari eta bere iraganari egin beharko die aurre. Reacher telesailaren hirugarren atala; Alan Ritchson da protagonista, eta El inductor eleberrian oinarrituta dago.

  • Estreinaldia: urriaren 20a, osteguna, Prime Videon.

The White Lotus T3, Maxen

The White Lotus telesailaren hirugarren denboraldiak Thailandiako luxuzko resort batera garamatza. Han ditugu zain Maxen ikus dezakezun satira sozial arrakastatsu honetako bezero eta langileen abentura eta gorabehera berriak.

  • Estreinaldia: otsailaren 18a, astelehena, Maxen.

Gozatu 2025eko otsaileko estreinaldi horiekin guztiekin Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.