Telebistaz betetako udazken ezin interesgarriagoa eskaintzen dizugu Euskaltelen telebistan. Gehiago jakin nahi? Hartu gogoan: Syfy-k Evil telesaila estreinatuko du, eta Cosmo-k, berriz, Mismatch telesailaren hirugarren denboraldia. La semana del espacio ikusi ahal izango dugu Discovery-n, eta tuperrak itzultzeko eskatuko digu Canal Cocina kateak. Eta, gainera, familian zinemaz gozatzeko, Los Croods botako dute Warner TV katean. Gainera, zenbait hitzordu izango ditugu zure plataforma gogokoenetan: El Hoyo 2 filmarekin Netflixen, Rivalesekin Prime Videon eta La Franquiciarekin Maxen. Eta ezin ahaztu urriko estreinaldi nagusia: Marea Laranja dokumentala.

Urrian, honako estreinaldi hauetaz gozatu ahal izango duzu telebistan Euskaltelen bidez.

Euskaltelen Marea Laranja dokumentala, ETB2n: dialeko 2an

Ez huts egin Marea Laranja dokumentala, Euskaltelek ekoitzia, Euskaltel-Euskadi taldearen eta haren zaleen istorioaren kontakizun zirraragarria, protagonistek berek kontatua. Marea Laranja dokumentalak talde baten, kolore baten eta munduan parekorik ez duten zaleen istorioa kontatzen du.

Irudi paregabeak ikusi ahal izango dituzu, baita txirrindulari epikoen –besteak beste, Iban Mayo eta Igor Antón–, prestatzaileen, kazetarien eta abarren oroitzapenak eta zaleen istorioak ere, lasterketetan bizitzen den giroari, lagun-taldeei eta gehiagori buruzkoak.

Euskaltelen Marea Laranja dokumentala igandean, urriaren 6an, estreinatuko da, 19:40an, ETB2n. Gainera, PRIMERAN euskarazko streaming-plataforman eta ETBren aplikazioan ere ikusgai egongo da —Euskaltelen telebista-deskodetzailearen bidez atzi dezakezu zuzenean—.

  • Estreinaldia: igandea, urriaren 6a; 19:40an, ETB2n (dialeko 2an)

  • Eskaripean: ETBren PRIMERAN aplikazioan.

Evil - T4, Syfy-n: dialeko 28an

Kirsten Bouchard psikologo eszeptiko bat da, lau alabaren ama, eta Eliza Katolikoaren artxiboari lotutako ebatzi gabeko kasuak ikertzen ditu. Zientzian eta teknologian aditu den seminarista bat dauka laguntzaile. Badaukate azalpen zientifikorik edo naturaz gaindiko fenomenoak dira egiaz? Aurkitu erantzuna Evil telesailaren denboraldi berrian. Ostegun-gauero, Syfyn.

  • Estreinaldia: osteguna, urriaren 3a; 22:00etan, Syfy-n (dialeko 28an)

  • Emanaldia: ostegunero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Mismatch - T3, COSMOn: dialeko 25ean

Justine eta Vanessa ahizpak detektibea eta epailea dira, hurrenez hurren. Denboraldi honetan, argitu beharreko erronka berriak izango dituzte. Eta, hori gutxi balitz, arazo emozionalei eta ilusio berriei ere aurre egin beharko diete. Gozatu Mismatchen denboraldi berriaz Cosmon.

  • Estreinaldia: igandea, urriaren 6a; 22:00etan, COSMOn (dialeko 25ean)

  • Emanaldia: igandero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

La semana del espacio, Discoveryn: dialeko 34an

estrenos television octubre 2024 euskaltel semana espacio discovery

Aurten ere, Espazioaren Nazioarteko Astea dela eta, programazio berezia prestatu du Discoveryk: La Semana del Espacio, espazioaren astea. Saio horretan, ikertzaile, fisiko eta astronomo onenek gure unibertsoaren misteriorik handienak ikertuko dituzte: konspirazio-teoriak, zulo beltzak, lurraz kanpoko bizitza, berehalako hondamendiak...

  • Estreinaldia: urriaren 4tik (ostirala) 10era (osteguna), Discovery-n (dialeko 34an)

  • Eskaripean: Replaytekan

Devuélveme los tápers, Canal Cocinan (dialeko 38an)

estrenos television octubre 2024 euskaltel devuelveme taper canal cocina

Zurekin eramateko zaporeak, istorioak eta emozioak. Canal Cocinak etxeko otorduak bizirik mantentzen eta maite dituztenekin partekatzen dituztenak omenduko ditu Devuélveme los tápersen.

  • Estreinaldia: asteartea, urriaren 1a; 22:30ean, Canal Cocinan (dialeko 38an)

  • Emanaldia: asteartero, 22:30ean

  • Eskaripean: Replaytekan

Especial Los Croods, Warner TV-n: dialeko 16an

estrenos television octubre 2024 euskaltel especial croods warner tv

Historiaurreko arratsalde bat pasatzeko gonbita egiten dizugu Warner TV -rekin eta Crood familia bereziarekin. Los Croods: Una aventura prehistórica filmean, kanpoko munduarekin eta bertan bizi diren izakiekin lehen aldiz harremanetan nola jartzen diren ikusi ahal izango duzu. Los Croods: Una nueva era filmean, berriz, haien ondoan sufrituko duzu ezusteko erronkei aurre egin eta munduaren ikuskera aldatuko dien familia bat ezagutzen duten bitartean.

  • Estreinaldia: igandea, urriaren 13a; 15:45ean, Warner TV-n (dialeko 16an)

  • Eskaripean: Replaytekan

Netflix, Max eta Prime Videoko nabarmenenak

Rivales, Prime Videon

estrenos television octubre 2024 euskaltel rivales prime video

Rivales telesaila profesional-mailako tenisean giroturik dago, eta Zendaya du protagonista. Telesailak "Challenger" txapelketara eramango gaitu, zeinak aurrez aurre jarriko baititu entrenatzaile gisa dabilen jokalari ohi bat, haren senarra eta mutil-lagun ohia.

  • Estreinaldia: urritik Prime Videon

El Hoyo 2, Netflixen

Galder Gaztelu-Urrutiaren film ezagunaren bigarrena Netflixera heldu da. El Hoyo 2 filmak Milena Smit eta Hovik Keuchkerian ditu protagonista, eta iritsi berria den pertsona baten istorioa kontatzen du, zeina ziega bertikalen barruti ikaragarrian bere legea ezartzen duen lider misteriotsuari aurre egitera ausartzen baita.

  • Estreinaldia: ostirala, urriaren 4a; Netflixen.

La franquicia, Max-en

Sam Mendes ekoizle (eta kapitulu pilotuaren zuzendari) gisa aritu da superheroien filmei buruzko satira honetan. Bere frankizia filmatu nahi duen zinemagile-talde bat da protagonista. Arrakasta handiko hurrengo filma izango ote da? Edo, aitzitik, porrot ikaragarria?

  • Estreinaldia: astelehena, urriaren 7a; Maxen.

Ikus dezakezun moduan, askotariko edukia eskaintzen dizu Euskaltelen bidezko telebistak udazken honetan. Goza itzazu merezi duten bezala.