Eguneroko martxara itzultzeko garaia da, eta errezetarik onena daukagu itzulera eramangarriagoa izan dadin: Euskaltelek eskaintzen dizkizun iraileko estreinaldiez gozatzea. Denetik daukagu. Adibidez, El Pingüino, MAXen, eta The Walking Dead: Daryl Dixon, AMCn. Eta, horietaz gain, Will Trenten atal berriak Star Channelen eta Emily in Parisen laugarren denboraldiaren bigarren zatia, Netflixen. Futbolaz ahaztu gabe. Guztia TBrekin, Eibarren partida guztiak ikusi ahal izango dituzu LaLiga Hypermotionen; eta DAZN kontratatzen baduzu, berriz, LaLigaren jardunaldi bakoitzeko bost partida.

The Walking Dead: Daryl Dixon, AMCn, dialeko 48an

Jakin nahi duzu zer gertatu zen Daryl Dixonekin The walking dead amaitu eta gero? Pista bat emango dizugu: Frantziara joan zen. Gehiago jakin nahi baduzu, ez huts egin The Walking Dead: Daryl Dixonen lehen denboraldia. AMCn ikusi ahal izango duzu irailaren 9tik aurrera (estreinaldian bi atal emango dituzte, gainera). Eta aste gutxi batzuetan iritsiko da bigarren denboraldia ere.

  • Estreinaldia: irailaren 9an, astelehena, 22:10ean, AMCn (dialeko 48an).

  • Emanaldia: astelehenero, 22:10ean

  • Eskaripean: Replaytekan

EnFamilia irekian, Ruby y el pozo mágicoren estreinaldiarekin (dialeko 7an)

estrenos television septiembre 2024 euskaltel ruby pozo magico enfamilia

Irailean, EnFamilia ikusi ahal izango duzue irekian. Kanal horretako pertsonaia ezagunenetako bat Ruby da, desirak eskatzeko putzuaren zaindaria eta Ruby y el pozo mágicoko protagonista. “Familia osoarentzako moduko telesaila” izategatik aintzatetsi dute.

  • Estreinaldia: irailaren 4an, asteazkena, 18:10ean, EnFamilian, irekian (dialeko 7an).

  • Emanaldia: asteazkenero, 18:10ean

  • Eskaripean: Replaytekan

Will Trent - 2. denboraldia, Star Channelen (dialeko 20an)

estrenos television septiembre 2024 euskaltel will trent star channel

Trent agentea Star Channelera itzuliko da irailean. Telesailaren bigarren denboraldian, Will Trentek eta Betty txakurtxoak Georgiako Ikerketa Departamentuko kasurik zailenak argitzen jarraituko dute.

  • Estreinaldia: irailaren 18an, asteazkena, 22:00etan, Star Channelen (dialeko 20an).

  • Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

¿Se pudo haber detenido a Hitler?, Historian (dialeko 31n)

estrenos television septiembre 2024 euskaltel detenido hitler historia

Saihestu ote zitekeen Bigarren Mundu Gerra ekintza irmoago eta ausartagoekin? Gai horri buruzko eztabaidak biltzen dira bi ataleko telesail honetan, Historian.

  • Estreinaldia: irailaren 23an, astelehena, 22:00etan, Historian (dialeko 31n)

  • Eskaripean: Replaytekan

Julius invita en 22 minutos - 6. denboraldia, Canal Cocinan (dialeko 38an)

estrenos television septiembre 2024 euskaltel julius invita cocina

Irailean, Julius invita en 22 minutosen 6. denboraldiak erakutsiko digu nola prestatu melokotoi-gazpatxo horia zamburiñekin, chili crab, edo dilistak burrata eta albakarekin. Minutu gutxian egiteko errezeta ezin gozagarriagoak denak.

  • Estreinaldia: irailaren 2an, astelehena, 22:30ean, Canal Cocinan (dialeko 38an)

  • Emanaldia: astelehenetik ostiralera, 22:30ean.

  • Eskaripean: Replaytekan

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste hauek ere:

Eibarren partidak LaLiga Hypermotionen (dialeko 62an)

estrenos television septiembre 2024 euskaltel laliga hypermotion eibar

Guztia TB baduzu, Eibarren partida guztiak ikusi ahal izango dituzu LaLiga Hypermotion kanalean, dialeko 62an.

Joseba Etxeberriaren taldeak nobedade askorekin ekingo dio 2024-2025 denboraldiari. Besteak beste, jokalari hauek fitxatu ditu: Xeber Alkain, Álvaro Carrillo, Daniel Fuzato, Slavy, Jorge Pascual, Jon Mikel Magunagoitia eta Jon Guruzeta.

Netflix, Max eta DAZNeko nabarmenenak

Emily in Paris - 4. denboraldia, Netflixen

A buztuan ikusi ahal izan zenuen Emily in Parisen laugarren denboraldiaren 1. zatia, Netflixen, eta bigarrenaren txanda da orain. Baliteke Emilyren Parisko bizimodua drama bat izatea, baina ez dago prest hiriari eta bere ametsetako gizonari uko egiteko.

  • Estreinaldia: irailaren 12an, osteguna, Netflixen.

El Pingüino, MAXen

Denboraldiko estreinaldi arrakastatsuenetako bat da El Pingüino, DC Comicsen pertsonaian —Batmanen sagatik ateratakoan— oinarritutako telesaila. Irailaren 20tik aurrera, MAXen ikusi ahal izango duzu Oswald "Oz" Cobb, Colin Farrellek interpretatua, Gotham City kontrolatu nahian.

  • Estreinaldia: irailaren 20an, ostirala, MAXen.

LaLiga, DAZNen

Futbol-denboraldi berria hastera doa. Bizi LaLigaren emozio guztia, eta jarraitu Athletici, Realari, Alavesi eta Osasunari DAZNen. Nor izango ote da hurrengo denboraldiko txapelduna? Bost partida ikusi ahal izango dituzu denboraldi bakoitzeko, horietako bat beti Real Madrilena edo Barçarena. Eta, horretaz gain, Europako ligarik onenetako partidak eta 1 Formula®, zuzenean edo eskaripean.

Telesailak, kirola, zinema, dokumentalak… Gozatu iraileko estreinaldi guztiez Euskaltelen bidez eskaintzen dizugun telebistan.