Gau Beltzarekin hasten den hilabetea ezin da gaizki joan. Eta, asmo horrekin, azarorako estreinaldi interesgarriak dakartza Euskaltelek eskaintzen duen telebistak. Hartu gogoan: Star Channelek Trackeren bigarren denboraldia estreinatuko du, Warner TVk FBI Internacionalen laugarren denboraldia, eta Sundance TVk La Peste. Umeek, berriz, Cumpleaños de Mickey y Minnie izango dute Disney Jr-en. Dokumentalei dagokienez, Lehen Mundu Gerraren amaiera hartuko dute gai Historian, eta Viajes alucinantes en trenen atal berriak estreinatuko ditu BuenViajek.
Gainera, TWD unibertsoaren zaleek hitzordu bikoitza dute AMCn (irekian hil honetan): TWD: The Ones Who Liveren amaiera eta TWD: Dead Cityren estreinaldia.
Plataformetan, ez utzi ikusi gabe Dune: La profeciaren estreinaldia, Maxen. Eta zinema-arratsalde baterako, bi aukera on, oso desberdinak: Hechizados Netflixen eta Apocalipsis Z Prime Videon.
Hona hemen Euskaltelen bidez ikusten duzun telebistan azaroan nabarmenduko diren saioei buruzko informazio gehiago.
TWD: Dead City, AMCn, irekian (dialeko 7an)
AMC kanala emango dugu irekian azaroan. Bere hamargarren urteurrenean, handikiro ospatzeko, bere telesail ezagunenetako batzuen pilotuak berreskuratu ditu AMCk: Mad Men, Breaking Bad eta Better Call Saul, besteak beste.
Baina ez ahazteko moduko hilabetea izango da, bereziki, TWDren unibertsoaren zaleentzat. Azaroaren 11n agur esango digu TWD: The Ones Who Livek. Ikusi nola amaitzen den maitasun-istorio epiko hau, eta prestatu sagako beste telesail liluragarri batean sartzeko, TWD: Dead City. Maggiek eta Neganek apokalipsi baten ostean kontinentetik bakartuta geratu den Manhattan batera eramango gaituzte. Azaroaren 18an izango da estreinaldia.
Beraz:
-
TWD: The Ones Who Liveren amaiera: azaroak 11, astelehena
-
TWD: Dead Cityren estreinaldia (bi kapitulu): azaroak 18, astelehena, 22:10ean.
-
AMCren telesail enblematikoen pilotuak: azaroak 19, asteartea, 12:10ean hasita.
-
Eskaripean: Replaytekan
Tracker - T2, Star Channelen (dialeko 20an)
Star Channeleko telesail arrakastatsuenetako bat, Tracker, bueltan da bigarren denboraldiarekin. Colter Shawk bere sena erabiltzen jarraitzen du desagertuak aurkitzeko eta sariak jasotzeko. Reenie Green abokatua, Velma Bruin negozio-arduraduna eta Bobby Exley teknologia-aditua ditu laguntzaile.
-
Estreinaldia: azaroaren 12a, asteartea, 22:00etan, Star Channelen (dialeko 20an)
-
Emanaldia: asteartero, 22:00etan.
-
Eskaripean: Replaytekan
FBI: Internacional - 4.denboraldia, Warner TVn (dialeko 16an)
FBI: Internacional taldeak taldeko liderra estreinatuko du bere laugarren denboraldian. Jesse Lee Soffer-ek Wesley "Wes" Mitchell agente bereziaren papera jokatzen du, gizon xarmant, azkar eta sen handikoa. Europako hainbat hiritako kasuak, estatubatuarrak estu eta larri dabiltzanekoak, ikusi ahal izango dituzu Warner TVn.
-
Estreinaldia: azaroaren 5a, asteartea; 22:00etan, Warner TVn (dialeko 16an)
-
Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Viajes alucinantes en tren - 3. denboraldia, BuenViajen (dialeko 32an)
Ez gara edozein trenetan sartuko; munduko tren-ibilbide ikusgarrienetako batzuk egingo ditugu. Bill Nighy aktore britainiarrak gidatzen du Viajes alucinantes en tren saioa, eta hirugarren denboraldia du BuenViajen.
-
Estreinaldia: azaroaren 6a, asteazkena, 21:30ean, BuenViajen (dialeko 32an)
-
Emanaldia: asteazkenero, 21:30ean
-
Eskaripean: Replaytekan
La Gran Guerra, Historian (dialeko 31n)
Lehen Mundu Gerraren amaiera ekarriko digu gogora Historiak, La Gran Guerra telesailaren estreinaldi esklusiboarekin. Dokumental honek azalduko digu nola bihurtu zuten borroka AEBek aliatuen garaipena ahalbidetu zuen makina-gerra, eta nola prestatu zen mundu-ordena berri baterako agertokia.
-
Estreinaldia: azaroaren 11, astelehena, 22:00etan, Historian (dialeko 31n)
-
Emanaldia: astelehenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste hauek ere:
UFC, Eurosport 2n (dialeko 61ean)
Azaroko asteburuetan, arte martzial mistoen (MMA) zaleek hitzordua dute UFCrekin. Eurosport 2k zuzeneko emanaldiak eta saio bereziak eskainiko ditu, hala nola Lo mejor de la UFC eta El club de la UFC. Saio horiei esker, munduko borrokalari onenei buruzko azken nobedadeen berri izango duzu, Ilia Topuria buru dutela.
Hain zuzen, emanaldi hauek egingo ditu Eurosport2k:
-
azaroak 7, osteguna, 23:00etan Brandon Moreno vs Amir Albazi.
-
azaroak 9, larunbata , 23:00etan Magny vs Prates.
-
azaroak 23, larunbata , 23:00etan Jones vs Miotic.
-
azaroak 28, osteguna, 23:00etan Petr Yan vs Deweson Fuigueiredo.
La Peste, Sundance TVn (dialeko 42an)
Albert Camusen jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, SundanceTVk La Peste minitelesaila estreinatuko du, izen bereko liburu ezagunean oinarritua. Istorioa 2029an kokatzen da. Frantziako Kosta Urdinean izurri berri bat hedatzen da; gobernuak konfinamendu zorrotz bat ezartzen du, eta gizakiaren benetako izaera proban jartzen da.
-
Estreinaldia: azaroaren 19a, asteartea, 22:30ean, Sundance TVn (dialeko 42an)
-
Emanaldia: asteartero, 22:30ean.
-
Eskaripean: Replaytekan
Cumpleaños de Mickey y Minnie, Disney Jr-en (dialeko 82an)
Sorpresaz betetako programazio berezia Disney Jr-eko bikote ezagunenetako baten urtebetetzea ospatzeko. Hauek hartzen ditu barne: Mickey Mouse Funhouse-en atal batzuk, La casa de Mickey Mouse-ko saio bereziak, Micky & yo-ko eta Campamento Minnie-ko laburrak. Zain izango gaituzue Cumpleaños de Mickey y Minnie-n.
-
Estreinaldia: azaroaren 16tik (larunbata) azaroaren 18ra (astelehena); Disney Jr-en (dialeko 82an)
-
Eskaripean: Replaytekan
Netflix, Prime Video eta Maxeko nabarmenenak
Hechizados, Netflixen
Besteak beste Toy Story-ren sortzaileak, Shrek-en zuzendarietako batek eta La Sirenita-ren konpositoreak sortu dute Hechizados. Luxuzko talde horrekin, ez dizu hutsik egingo Netflixeko animazio-film honek. Sorginkeria misteriotsu baten ondoren familia eta erresuma salbatu nahi dituen printzesa gazte baten istorioa kontatzen du.
-
Estreinaldia: azaroaren 22a, ostirala, Netflixen.
Apocalipsis Z, Prime Videon
Zer egingo zenuke mundua pertsona kutsatuz beteko balitz? Apocalipsis Z-k Galizia kutsatu batera eramango gaitu, zeinean borroka egin beharko baitute bizirik irauteko. Manel Loureirok idatzitako mundu mailako istorio arrakastatsua beldurrezko film ikaragarria bihurtu da. Sitgeseko Zinemaldian aurkeztu ondoren, Prime Videon ikus dezakezu.
-
Estreinaldia: urriaren 31, osteguna, Prime Videon.
Dune: La profecía, Maxen
Paul Atreidesen igoera baino 10.000 urte lehenago, HBOren Dune: La profecía jatorrizko telesailak Harkonnen ahizpa biren istorioa kontatzen du; borrokan dihardute gizateriaren etorkizuna mehatxatzen duten indarren eta Bene Gesserit sekta mitikoaren sorreraren aurka. Maxen estreinatuko da Dune sagaren atal berri hau.
Estreinaldia: azaroaren 18a, astelehena, Maxen.
Ekintza, historia, bidaiak, zonbiak eta ikara handia. Ikusten duzunez, azaroan ere ez zaizu aukerarik faltako Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.