Zapiak eskuan dituztela, lagun-taldeak eta peñak prest daude dagoeneko Tafallako 2023 jaietarako: milaka lagun elkartuko dira Nafarroako hiri horretan abuztuaren 14tik 20ra bitartean. Inork ez ditu galdu nahi erraldoiek animaturiko kale-giroa, musika-errondak, entzierroak edo, bereziki, hainbeste esperotako Salbeko igoera.

Hementxe enteratuko zara Jasokundeko Andre Mariaren eta San Sebastianen omenezko Tafallako 2023ko jaien egitarau oso-osoaz.

Tafallako jaien egutegia, ordea, lehentxeago hasten da; izan ere, jaien aurreko aste klasikoa antolatzen dute Tafallako zazpi eguneko festen aurretik.

Tafallako 2023ko jaien aurreko kontzertuak

Musika aire zabalean. Ez dago hori baino hoberik Tafallako 2023ko jaietako giroa berotzen hasteko. Hona hemen jaien aurreko astean Pulgas plazan antolaturiko doako kontzertuak:

  • Abuztuaren 23an, asteazkena, 21:30ean: Rambalaya
  • Abuztuaren 17an, osteguna, 21:30ean: Dani Nel-lo + Organ Trío
  • Abuztuaren 11n, ostirala, 22:00etan: Vosotras veréis

Tafallako 2023ko jaien egitaraua

Programa de las fiestas de Tafalla 2023
Irudia: Tafallako Udala

Badira bi momentu, tafallarrek eta bisitariek grina bereziz bizi dituztenak herriko jaietan. Batetik, ospakizunei ekiteko suziria udaletxeko balkoitik botatzen duten unea. Aurten Hermanas Flamarique jota-eskolak jaurtiko du, zentroaren 50. urteurrena ospatzeko, eta, beste behin ere, plaza bete jende espero dute. Eta bigarrena, berriz, Salbeko ohiko igoera, musika eta bals-doinuekin alaitua.

Biak abuztuaren 14an izaten dira, ospakizun-egun nagusian. Baina horiek baino askoz jarduera gehiago daude Tafallako 2023ko jai-egitarauan. Apuntatu:

Abuztuak 14, astelehena

  • 12:00 – Udaletxeko balkoia: jaiak abiarazteko suziria jaurtitzea Hermanas Flamarique jota-eskolarekin; ondoren, kalejira udalerrian zehar, Tafallako musika-bandarekin, peñekin, gaiteroekin eta txistulariekin.
  • 18:00 – Gizarte etxea: Jota-jaialdia, Rondalla Tafallesak lagunduta.
  • 20:00 – Nafarroa plazatik abiatuta: Salbeko igoera. La Tafallesa musika-banda eta mazolariak, klarinete-jotzaileak eta tinbalariak lagun dituztela, udal-segizioa Santa Maria elizaraino igotzen da, peñen atzetik, eta, han, Salbea abesten dute Jasokundeko Andre Mariaren omenez.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 23:30 – Nafarroa plaza: Equus orkestra.
  • 00:30 – El Aguazón peñaren erronda.
  • 01:30 – Entzierrilloa.

Abuztuak 15, asteartea

  • 08:15 – Musika-bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
  • 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
  • 10:30 – Nafarroako plazatik Santa Maria elizara igotzea udal-ordezkariekin, mazolariak, klarinete-jotzaileak eta tinbalariak, erraldoiak, kilikiak, zaldikoak, dantzariak, txistulariak, gaiteroak eta musika-banda lagun dituztela. Meza nagusia eta, bueltan, dantza-erakustaldia Nafarroa plazan.
  • 13:00 – El Empuje peñaren erronda.
  • 17:30 – Gizarte etxea: Sara eta Guillermoren kafe-kontzertua.
  • 17:30 – Segizioaren irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
  • 18:00 – Zezenketa.
  • 18:00 – Elektrotxarangaren erronda alde zaharretik.
  • 19:30 – Nafarroa plaza: musika-emanaldia.
  • 20:00 – El Aguazón peñaren erronda.
  • 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
  • 23:30 – Nafarroa plaza: Mariachi Mexikoren kontzertua.
  • 00:30 – El Cierzo peñaren erronda.
  • 01:30 – Entzierrilloa.

Abuztuak 16, asteazkena

  • 08:15 – Musika-bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
  • 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
  • 10:30 – Nafarroa plazatik Santa Maria elizara igotzea. San Sebastianen omenezko meza. Bueltan, dantza-erakustaldia Nafarroa plazan.
  • 13:00 – El Aguazón peñaren erronda.
  • 17:30 – Gizarte etxea: Carisma orkestraren kafe-kontzertua.
  • 17:30 – Segizioaren irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
  • 18:00 – Zezenketa.
  • 18:00 – Txistulariaren pasadizoa – Kale Nagusia: Mogunbo Brass Band-en kontzertua.
  • 19:30 – Nafarroa plaza: musika-emanaldia.
  • 20:00 – El Cierzo peñaren erronda.
  • 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
  • 22:45 – Kondearen parkea: su-festa.
  • 23:30 – Nafarroa plaza: Arkansas orkestra.
  • 00:30 – El Empuje peñaren erronda.
  • 01:30 – Entzierrilloa.

Abuztuak 17, osteguna

  • 08:15 – Musika-bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
  • 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
  • 10:00 – Nafarroa plaza: txokolatada.
  • 11:30 – Dantzari, txistulari eta musika-bandaren kalejira, Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin batera.
  • 12:30 – Nafarroa plazatik abiatuta: jota-erronda.
  • 23:15 – Foruen plaza: Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua.
  • 13:00 – El Cierzo peñaren erronda.
  • 18:00 – Foruen plaza: Sr. Loboren kontzertua.
  • 18:00 – Peñen irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
  • 18:30 – Peñen Sari Nagusia.
  • 19:30 – Nafarroa plaza: musika-emanaldia.
  • 20:00 – Pilota-partidak.
  • 20:00 – El Empuje peñaren erronda.
  • 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
  • 23:30 – Nafarroa plaza: Goxua’n Salsaren kontzertua.
  • 00:30 – El Aguazón peñaren erronda.
  • 01:30 – Entzierrilloa.

Abuztuak 18, ostirala:

  • 08:15 – Musika-bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
  • 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
  • 10:45 – Nafarroa plaza: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
  • 13:00 – Aldamara gaiteroen erronda Baigorriko gaiteroekin.
  • 13:00 – El Empuje peñaren erronda.
  • 14:30 – Gizarte-etxea: adinekoen bazkaria.
  • 18:00 – Errekorte-lehiaketa “Ciudad de Tafalla” zezenekin.
  • 18:00 – Foruen plaza: La Vil Canallaren kontzertua.
  • 20:00 – El Aguazón peñaren erronda.
  • 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
  • 23:30 – Nafarroa plaza: Nueva Etapa orkestra.
  • 00:30 – El Cierzo peñaren erronda.
  • 01:30 – Entzierrilloa.

Abuztuak 19, larunbata:

  • 08:15 – Musika-bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
  • 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
  • 10:45 – Nafarroa plaza: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
  • 13:00 – El Aguazón peñaren erronda.
  • 13:00 – Foruen plaza: Tafallako gaiteroak Ezpelur gaiteroekin.
  • 17:30 – Segizioaren irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
  • 18:00 – Zezenketa.
  • 18:00 – Txistulariaren pasadizoa – Kale Nagusia: Dead Sequoiaren kontzertua.
  • 19:30 – Nafarroa plaza: musika-emanaldia
  • 20:00 – El Cierzo peñaren erronda.
  • 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
  • 23:30 – Nafarroa plaza: Lord Byron orkestra.
  • 00:30 – El Empuje peñaren erronda.
  • 01:30 – Entzierrilloa.

Abuztuak 20, igandea:

  • 08:15 – Musika-bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
  • 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
  • 10:45 – Nafarroa plaza: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
  • 12:00 – Tafalla Kantuz, Baigorri elkartea.
  • 13:00 – Foruen plaza: txistularien alarde handia.
  • 13:00 – El Cierzo peñaren erronda.
  • 13:30 – Nafarroa plaza: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren jai-amaiera.
  • 17:30 – Segizioaren irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
  • 18:00 – Zezenketa.
  • 19:30 – Nafarroa plaza: Patxi eta Konpaniaren kontzertua.
  • 20:00 – El Empuje peñaren erronda.
  • 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
  • 21:45 – Zezensuzkoa.
  • 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
  • 00:00 – Nafarroa plaza: jaien amaierako suzia.
  • 00:00 – Peñen erronda.

Tafallako jaiak: jarduera nabarmenenak

Ikusi duzu Tafallako jaien egutegia pil-pilean izango dela zazpi egunez, abuztuaren 14tik 20ra, primeran pasa dezazun. Hona hemen ezinbesteko ospakizunei buruzko xehetasun gehiago:

Abuztuaren 14a egun seinalatua da tafallarren artean. Jaietako egun handiko ospakizunak eguerdi-partean hasten dira, eta 20:00etan izaten da gehien esperotako unea: Salbeko igoera.

Salbeko igoera

Klarinete-jotzaileek eta tinbalariek iragartzen dute Salbeko igoeraren hasiera, hasi Nafarroa plazatik eta Santa Maria elizaraino. Tafallarrek dantzan eta kantuan egiten dute ibilbide hori, bide honetan ikus dezakezun doinuekin alaiturik:

Kale-animazioa peñekin eta erraldoi eta buruhandiekin

Tafallako peñak dira uda-partean ospatzen dituzten herriko jaietako protagonistak. Eta horiexek omentzen dira, hain zuzen ere, Tafallako 2023ko jaietako kartelean.

Zazpi eguneko ospakizunetan, peñek etengabe alaitzen dituzte herriko kaleak, dela musika-errondetan, dela tafallarrekin eta bisitariekin antolatutako afarietan.

Kaleak girotzeaz arduratzen dira, era berean, Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, musika-banda, dantzariak, txistulariak edo gaitariak ere.

Entzierroak eta zezenketak

Entzierroak klasiko bat dira Tafallako jaietan, eta abuztuaren 15etik 20ra egunero izaten dira herriko kaleetan 9:00etan hasita. Ondoren, bigantxak askatzen dituzte. Goizaldean, 01:30ean, entzierrilloak egiten dituzte.

2023ko zezenketak abuztuaren 13an hasiko dira (igandea), eta abuztuaren 20ra arte iraungo dute. Zezenketez eta burtziketez gainera, Peñen Sari Nagusia eta Errekorte Lehiaketa ezagunak ere izango dira.

Goiburuko irudi-iturria: Tafallako Udala