Jakin nahi duzu zein den zure presio arteriala o zein duzun dietarik egokiena? Teknologia aliatu ona da, eta gure osasuna zaintzen laguntzen diguten aplikazio eta gadget pila daude eskura. Hemen dituzue guk aukeratutakoak.
Ada
Erabiltzaileek gehien estimatzen eta baloratzen duten aplikazioetako bat da, sintomak ebaluatzeko baliatzen dena. Doakoa da, eta medikuek sortu dute, adimen artifizialaren soluzioak eta ebidentzia klinikoak baliatuta.
Oso erraz erabiltzekoa da: egoera ebaluatzeko, zure osasunari buruzko galdera erraz batzuk egiten dizkizu, datu-base mediko handi batean aztertzen ditu, eta ebaluazio-txosten pertsonalizatu bat bidaltzen dizu gero.
iOS eta Android sistema eragileetarako dago eskuragarri.
RecStyle
Pisua kontrolatzeko aplikazio ezin hobea. Erraz-erraz erabiltzekoa; nahikoa duzu egunean behin zure datuak sartzea, eta ibilbide-orri bat gomendatuko dizu dieta gisa, zuretzat berariaz pentsatua. Grafikoen pantaila bat du, eta balioetan gertatzen diren aldaketak ikus ditzakezu hor.
iOS eta Android sistemetarako deskargatu dezakezu.
Zepp Life
Zepp Lifek zure jarduera erregistratzen du, loa aztertzen du eta zure entrenamenduak ebaluatzen ditu. Bideo tutorial ugari eskaintzen dizkizu, motibazioari eusteko eta eguneroko errutina osasuntsuago eta atseginago bat sortzen laguntzeko.
Oso aplikazio intuitiboa da, eta iOS edo Android gailuetan erabiltzeko prest dago.
MyDiary
Presio arteriala kontrolatzeko aukera ematen du aplikazio honek. Neurketa guztiak erregistratzen ditu, zure historiaren araberako jarraipena egiten du, eta kategoriaka definitzen ditu balio-tarte pertsonalizatuak.
iOS eta Android sistemetako gailuetan erabil dezakezu.
Meyo
Osasun psikologikoa da Meyo aplikazioaren xedea. Autoestimua hobetzeko, antsietatea kontrolatzeko eta, ongizate emozionalerako lehen urrats gisa, konfiantza areagotzeko pentsatuta dago. Ikus-entzunezko edukiak eta ohitura osasungarriak eta positiboak praktikatzeko ariketak ditu.
Deskarga ezazu iOS edo Androiderako.
Juka
Elikagaien kalitatea ebaluatzen duen aplikazio mugikorra da Yuka, eta, barra-kodeak eskaneatuz, gomendio osasungarriak eskaintzen dizkizu. Ez du publizitaterik, eta ez du marken ordainsaririk onartzen.
iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak ditu.
Jarduera neurtzeko eskumuturrekoak
Jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako datuak monitorizatzeko erabiltzen diren haririk gabeko gailuak dira. Zure urratsak, kalorien kontsumoa, azaleko tenperatura edo loaren kalitatea azkar eta berehala neurtzeko modua ematen du.
Gustu eta behar guztietarako aukerak daude, oinarrizkoenetatik hasi eta eskarmentu handiko erabiltzaile eta kirolari adituek erabiltzeko modukoetaraino.
Fitbit markakoak dira ezagunenak. Ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, Fitbit aplikazioa deskargatu dezakezu, eta, oinarrizko estatistikak eskuratzeaz gainera, motibazioari ere eutsiko diozu. iOS eta Android sistema eragileetarako dago eskuragarri.
Smartwatcha edo erloju adimenduna
Kamera, termometroa, iparrorratza, GPSa, ukipen-pantaila eta zure telefono mugikorreko aplikazio, mezu, dei edo whatsappen kontrola. Bluetooth bidez edo haririk gabeko beste sistemaren baten bidez lot dezakezu zure mugikorrarekin.
Apple aitzindari izan zen Apple Watch Series modeloarekin, eta, gaur egun, smartwatchak dira gadget teknologiko nagusia. Estilo handiko gailu praktikoak dira, funtzionalitate berriak eransten dizkiete etengabe, eta behar adinako autonomia dute gainera, gai baitira zenbait orduz edo egunez martxan egoteko kargatzeko beharrik gabe.
Baskula adimenduna
Jakin nahi duzu zein den zure gorputzaren gantz- edo ur-portzentajea? Zure hezur-masa edo zure proteina- eta hidratazio-maila jakiteko irrikaz? Bada, baskula adimendun bat behar duzu, gorputzaren azterketa azkar eta zehatza egingo duena eta dieta edo ariketa-saioa monitorizatzeko aukera emango dizuna.
Batzuk eskumuturreko adimendun batekin edo smartwatch batekin konekta daitezke, eguneroko jarduera erregistratzeko, edo baita beste osasun-gadget batzuekin ere; esate baterako, tentsio arteriala neurtzeko monitoreekin.
Soka adimenduna edo Smart Rope
Sokasaltoa ariketa osatu eta osasungarrienetako bat da. Zenbat salto egin dituzun, zein den saltoen batez besteko abiadura edo zenbat kaloria kontsumitu dituzun jakiteko, soka adimenduna duzu tresnarik egokiena.
Mugikorreko aplikazioekin konektatzen dira, denbora errealean igortzen dute informazioa gailu mugikorretara, eta salto-modu bat baino gehiago izaten dute aukeran, zuretzako egokiena hauta dezazun.
Lo-sistema adimenduna
Lo-patroiak, arnas zikloak eta bihotz-taupaden maiztasuna erregistratzen ditu, eta kutsadura akustikoa, tenperatura eta argi-maila kontrolatzen. Gailu honi esker, zure lo-zikloak ikusi eta konpara ditzakezu gauero.
Ezagunena Aura da, osasun aplikazioetan espezializatutako Withings etxeak diseinatua.
Zephyr
Project Hazel ospetsutik sortua da Zephyr, berriz erabil daitekeen maskara adimendun gardena, RGB argiak eta mikrofonoa dituena, eta aireko partikulen %90 baino gehiago iragazteko prestatua. Estutxe berezi bat du, argi ultramorez forratua, kargatzen den bitartean birusak eliminatzen dituena.
Hona hemen osasuna kontrolatzeko aplikazio eta gadget perfektuen gure aukera. Aukera ugari, zure burua erraz eta era pertsonalizatuan zaintzeko.