Euskadira etortzekoa al zara Aste Santuko oporretan, eta WiFirik gabe geratzeak kezkatzen zaitu? Euskadin bizi zara eta bertan egin nahi duzu turismo pixka bat? Noranahi zoazela ere konektatuta egon behar duten horietakoa bazara, berri on bat dakarkizugu: doan eta mugarik gabe erabil dezakezu gure WiFia! Kalean, autobusean, hondartzan... Zure ondoan, beti.

Euskadira bisitari bazatoz, harrera egokia egin nahi dizugu. Bost egunez, doan izango duzu gure WiFia. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean sortu dugun "Free WiFi for Visitors" programari esker, doan izango duzu WiFia Euskadiko kaleetan eta, gure bezeroek egunero egiten duten antzera, giga- eta denbora-mugarik gabe konektatuko zara. Zeure etxean bezala senti zaitezen nahi dugu ;)

Nahi adina nabiga dezakezu, eta lagunei bidali egiten oporretan egiten dituzun argazki guztiak. Nahi izanez gero, storyak egin ditzakezu Instagramen, edo, zuzenean, Periscope erabiliz, edo Facebooken. Zuk nahi duzuna. Zure esku dago, soil-soilik, oporretan konektatuta ibiltzeko aukera. Oraingoan, zeuk erabakitzen duzu.

Adibide bat: Bilboko Guggenheimen zaude, eta lagunei erakutsi nahi diezu. Edo Donostiako Kontxako hondartzan zabiltza. Edo Gasteizko Santa Maria katedral ikusgarrian  zaude, Ken Folleten Los Pilares de la Tierra liburuaren inspirazio-iturri izan zen elizan alegia. Zure argazki eta bideorik onenak partekatzeko aukera izango duzu, 180.000 konexio-gune baititu Euskaltel WiFik gure kaleetan. Ingurune komertzial eta turistikoetan daude, gainera, gune horietako asko.

Autobusean zoazela ere erabilgarri izango duzu gure WiFia. Donostiabuseko autobusak gure konexio-sistemaz hornituta daude. Edonork erabil dezake konexioa.

Nola konekta naiteke Free WiFi for Visitors-era?

Konektatzeko, aski duzu esteka honetan klik egitea, gure aplikazioa doan deskargatzea (iOS eta Androiderako erabilgarri) eta zure zenbakia idaztea. Listo! konektatuta zaude! Ongi etorri! Ongi etorri!