Gabonetan ohikoak izaten ditugu turroiak, familiako bazkari eta afariak, oporrak, eta, nola ez, baita opariak ere. Eta aukeratu behar dugu zerbait praktikoa, jasotzen duenari gustatuko zaiona eta harrituta utziko duena. Zer iruditzen teknologia aukeratzen badugu? Aukera ugari dituzu: droneak, aire-frijigailuak, haririk gabeko entzungailuak edo smartwatchak, besteak beste. Gehiago jakin nahi?

USB karga-estazioa

A ze kable-nahaspila sortzen den gailu elektroniko bat baino gehiago kargatu behar ditugunean!

Gailu anitzetarako kargatze-estazio batekin, zure gailu guztiak (mugikorrak, tabletak, liburu elektronikoak...) leku berean kargatu ahal izango dituzu.

Apple eta Android gailuetarako konektore egokiak dituzte, eta pantaila digitalak, gailu bakoitzaren kargatze-prozesua nola doan denbora errealean ikusteko. Garrantzitsua da, halaber, mikroUSBekin eta C motako USBekin bateragarriak diren atakak izatea.

regalos-tecnologicos

Smartwatcha edo erloju adimenduna

Smartwatcha opari irrikatuenetako bat bihurtu da. Zergatik, ordea, halako arrakasta?

Diseinu erakargarria dute, poltsiko guztietarako moduko prezioak eta funtzionalitate ugari: agenda, termometroa, iparrorratza, kamera, GPSa.... Haien bidez, arteria-presioa egiazta dezakezu, lo-zikloak ikusi, zein norabidetan joan behar duzun jakin edo zure mugikorrean jasotzen duzun guztia (deiak, mezuak, whatsappak...) eroso ikusi.

Gainera, etengabe berritzen ari dira. Apple Watchen 8. serieak tenperatura-sentsoreak eta erorketak edo istripuak detektatzekoak ere baditu. ZTE eta Xiaomi marketakoek, berriz, loa monitorizatzeko gailuak eta odoleko oxigeno-asetasuna neurtzekoak dituzte.

Objektu-arakatzailea

Non daude nire giltzak? Tile-ren arakatzailea bluetooth bidez konektatzen da, etagaldutako objektuak aurkitzeko aukera ematen du; merkatuko gadget erabilgarrienetako bat da.

Funtzionamendu oso erraza du: aplikazioa zure Android edo Apple mugikorrean instalatu, eta arakatzaileak, galdutakoa aurkitutakoan, soinu bat egingo du. Nahi izanez gero, kokapenen historia ere erakusten dizu, bere jarduera-eremutik kanpo dagoenerako.

Gainera, bere komunitatea ere sortu du,Tile-k, eta denek laguntzen dute han. Hau da, zuk galdutakoa beste erabiltzaile batek aurkitzen badu, abisatu egingo dizu.

Haririk gabeko entzungailuak

Erosotasuna, soinu-kalitatea eta autonomia. Oso erosoak dira, eta kirola egiten ari zarela, paseoan zabiltzala nahiz autobusean zoazela jantzita eraman ditzakezu.

Batzuk belarri inguruan jartzen dira (ohikoenak dira, eta potentzia handia dute), beste batzuk belarri gainean, eta beste batzuk barruan (autonomia txikiagoa dute, baina oso arinak dira).

Apple-ren AirPodarrakastatsuez gain, gustu, estilo eta prezio guztietarako aukerak daude merkatuan.

Patinete elektrikoa

Seguru inoiz ikusi dituzula kalean A Serieko Bongo, Cecotecena,Mi Electric Scooter 3, Xiaomirena, eta Hiboy.

Patinete elektrikoaren marka eta modelo ezagunenetako batzuk dira; hain zuzen, mugitzeko modurik eraginkorrena eta azkarrena dira patinete elektrikoak.

Bertsio estandarrean, pertsona bakarrak erabiltzekoak dira, orduko 30 kilometroko abiadura hartzen dute, eta 20 bat minutuko autonomia dute.

Erosoagoa izateko, gehienak tolesgarriak dira; beraz, alde batetik bestera eramateko zinta batekin osa dezakezu oparia; edo lapurreten aurkako alarmadun giltzarrapo batekin —osagarri ezin hobea hori ere—.

Haririk gabeko bluetooth soinu-bozgorailua

Edozein gailu mugikorretatik, tabletetatik edo ordenagailutatik musika entzuteko zerbait nahi baduzu, haririk gabeko bluetooth soinu-bozgorailuak dituzu.

Kablerik erabiltzen ez dutenez, edozein tokitara eraman ditzakezu; modelo txikiek dute arrakasta handiena. Erraz konfiguratzen dira, eta karga-bateria bat dute, ordu luzez autonomia osoa izateko.

JBL marka liderretako bat da. Soinu-kalitate handiko bozgorailuak ditu, urari aurre egiten diote eta urrunetik kontrola daitezke.

regalos-tecnologicos

GoPro bideo-kamera digitala

Ekintzaz eta abenturaz betetako bideoak sare sozialetara igotzea gustatzen zaienentzako oparirik onena. GoPro bideo-kamera digitalak aukera asko eskaintzen ditu.

Botoi bakar bat erabiliz 4K kalitateko bideoak grabatzeko gai dira; txikiak izan arren, potentzia handia dute. Urpean ere grabatzen dute.

Garbiketa-robota

Etxea ahalik eta gutxien eginda garbi edukitzeko, garbiketa-robot bat behar duzu.Xiaomi Vacuum-Mop 2S robota, adibidez.

Bere eskuilei, erorketen eta talken kontrako sistemei, norabide anitzeko sentsoreei eta funtzio aurreratuei esker —hala nola garbitzeko eremuak murriztea eta mapatze bidezko nabigazioa—, gai da zakarrak biltzeko, xurgatzeko eta lurra garbitzeko.

Oso errazak dira erabiltzen, modelo guztiek aplikazio bisual eta intuitiboak dituzte eta. Gainera, askok ahots bidezko morroiei konektatzeko aukera ematen dute.

Aire-frijigailua

Gauza ederra da etxera iritsi eta janaria prest izatea. Aire-frijigailuen programazio adimendunak (Mi Smart Air Fryer 3.5Lrena, adibidez) erabat aldatu du sukaldearen mundua.

Aire-frijigailuek ez dute oliorik erabiltzen elikagaiak prestatzeko, aire beroa baizik. Azkar eta osasuntsuago kozinatzen dute, eta koipe gutxiagorekin.

Frijitu, egosi, erre edo txigortu egin dezakete, erraz garbitzen dira, eta tamaina, potentzia eta edukiera desberdinetakoak daude (1 eta 6 litro bitartekoak dira gehienak).

Dronea

Haurrek nahiz helduek gozatzeko moduko opari teknologikoa.

Helduentzat, 3D akrobaziak dituen droneren bat, 4K kalitateko kamera duena eta errealitate birtualeko betaurrekoekin bateragarria dena. Eman begiratu bat Syma eta DJI marketako modeloei.

Sinpleagoak eta merkeagoak ere badauzkazu, GPSa eta hegaldiaren oinarrizko funtzionalitateak dituztenak. Kameraren kalitatea, autonomia eta droneak hartzen duen altuera dira ezaugarri garrantzitsuenak.

Umeentzat oso aukera onak daude, eta, gainera, ez duzu lizentziarik eta erabiltzeko baimenik eskatu behar. Bi aukera hauek kontuan hartzekoak dira: ATOYX AT-66D (erabiltzen erraza da eta mini bertsio bat ere badu); eta Potensic P7 (20metroko altuera har dezake, eta 50metro mugitzeko gai da).

regalos-tecnologicos

Ikusten duzunez, opari teknologiko asko dago aukeratzeko. Asmatzeko, pentsatu norentzat den, zer gustatzen zaion eta zer adin duen, eta, horrela, aukera asko izango dituzu opari ezin hobea egiteko Eguberri hauetan.