Prestaketa-lanak amaitu berritan, ongi etorri gure komunikazio-kanal berrira: Euskaltelen bloga. Zuentzat prestatu dugu egunkari birtual hau, guztiontzako elkargune bihurtu nahi duguna, Euskaltelen bezero guztiei dagozkigun gaiei buruzko informazioa trukatzeko.
Helburu jakin batekin sortu dugu bloga: Interneti, teknologia mugikorrari eta, oro har, kultura digitalari buruzko punta-puntako informazioa erraz eta didaktikoki helaraztea zuei.
Aukera hau baliatzen dugu, halaber, ibilbide berri honetan gure bidaia-lagun izan zaitezten animatzeko, zuek gabe bidaia honek ez bailuke inolako zentzurik. Hori lortzeko, sare sozialetako gure profilak ere erantsi ditugu blogean. Twitter, Facebook, YouTube, Google+, Instagram etaLinkedIn kanalak zabalik ditugu zuentzat, zuek guztiokin, gure bezeroekin, hitz egiteko.
Beraz, zuena duzue blog hau, beste bide bat eskaini nahi baitizuegu, berria eta originala, Euskaltelen unibertsora sartzeko. Teknologiako unibertso horretan, pertsonak zarete muina, zuek gabe ez baikenuke izango egunero hobetzeko eta berritzeko aukera.
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen arretagatik, eta espero dugu bloga zuen gustukoa izatea.