Non bizi dira Olentzero eta Mari Domingi? Bada, Bilbotik oso hurbil, Mungian, Izenaduba Basoa izeneko baserrian, eta haurrek beren gutunak aurrez aurre entregatu diezazkieten prestatzen da. Olentzeroren etxea 2024ko azaroan eta abenduan bisitatu daiteke, asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporraldietan. Dagoeneko eros ditzakezu Olentzeroren etxea ikusteko 2024rako sarrerak eta bisitaldi gidatuaz gozatu azaroaren 16tik abenduaren 24ra. Jakin beharreko guztia azalduko dizugu: ordutegiak, prezioak, sarrerak erosteko modua eta beste gauza asko, inoiz ahaztuko ez duten txango magiko bat antola dezazun.
Olentzeroren Mungiako etxea
Izan lehena zure gutuna Olentzeroren Mungiako etxera eramaten. Han bizi da Mari Domingirekin eta euskal mitologiako beste izaki batzuekin. Bizkaiko baserririk zaharrena da, eta 6.000 metro koadroko azalera du.
Izan ere, Gabonetan haurrei opariak banatzen dizkieten gure pertsonaiarik kutunenez gain, Izenaduba Basoa baserrian Basajaun, Anbotoko Mari, Lamiak eta beste pertsonaia mitologiko asko ere bizi dira.
Aurrez aurre ezagutu ahal izango dituzu, hezur-haragitan, ordu eta erdiko antzerki-formako bisita baten bidez, euskara hutsean (beste hizkuntza batean ere entzun dezakezu mugikorrean, QR kode bat baliatuta ).
Euskal mitologiako mitoak eta kondairak ezagutzeaz gain, Sorginen Baratzean sartu ahal izango zara, Olentzeroren astoa— Napo— agurtu, eta, nola ez, zure gutuna eman.
Izenaduba Basoa euskal mitologiaren Euskal Herriko parke tematikorik handiena da, eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago bisita.
Olentzeroren Mungiako etxea: noiz irekitzen duen eta ordutegiak
Noiz irekitzen du Olentzeroren Mungiako etxeak? Azaroan eta abenduan izaten dira bisitak, asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporraldietan. Gainerako egunetan ikastetxeei, elkarteei eta taldeei zuzenduta dago.
Olentzeroren etxea egun hauetan egongo da guztientzat zabalik 2024an:
- 2024ko azaroa: azaroak 16 eta 17, 23 eta 24, azaroak 30 eta abenduak 1.
- 2024ko abendua: abenduak 6, 7 eta 8, 14 eta 15, 21 eta 22, 23 eta 24.
Olentzeroren Mungiako etxearen ordutegia:
- 09:00etatik 20:00etara, hautatutako daten arabera.
Olentzeroren etxerako sarrerak: nola erosi eta prezioa
Kutxabanken edozein kutxazainetan edo Kutxabanken sarreren salmentarako webgunean eros ditzakezu Olentzeroren etxerako sarrerak.
Hemen kontsultatu ditzakezu Olentzeroren Mungiako etxerako sarreren prezioak:
- Helduak: 9,80 €
- 3 eta 12 urte bitarteko haurrak: 8 €
- 0 eta 2 urte bitarteko haurrak: doan
- Familia ugaria: 8 €
Nola iritsi Olentzeroren Mungiako etxera
Ikusi duzunez, Olentzeroren eta Mari Domingiren etxea Izenaduba Basoan dago, Mungian, Bilbotik oso hurbil.
Autobusez joan zaitezke Bilbotik, edo autoz egin ditzakezu Bilbotik Mungiara dauden 20 kilometroak, eta Izenaduba Basoa baserriaren sarreran aparkatu.
Hona hemen kokapena, Olentzeroren etxera galdu gabe irits zaitezen:
Goiburuko irudiaren iturria: Izenaduba Basoa