Zu hobeto ezagututa, unean-unean sortzen zaizkizun beharrei erantzun diezaiekegu. Horregatik, azterketa bat egin dugu, jakiteko zer joera dagoen Euskaltelen zerbitzuez egiten duzun erabileran. Eta argi gelditu da mugikorra bizi-iturri izan duzula azken hilabeteetan. Hainbeste bideo-dei eta etxetik lanean, ez da harritzekoa datuen kontsumoa bikoiztu izana. Baina telebista ere gogotik erabili duzu. Jakin nahi duzu nola aldatu diren ohiturak Euskadin?

Zorioneko wifia

Konfinamendu-garaian, etxeko kutuna izan da wifia. Lanerako behar izan duzu, ikasteko, aisiarako, familiarekin bideo-deiak egiteko; baita sasoian jarri eta kilo gehiago ez hartzeko ere.

Interneten erabilerak ere gora egin du puntako orduetan, astegunetan 21:00etatik 23:00etara eta asteburuetan, 19:00etatik aurrera. Etxean gehiago egonda, wifiak gora egiten du, eta mugikorretako datuek behera. Udan, ordea, aurkakoa gertatu da: sumatu da denbora gehiago pasatu duzula kanpoan.

Mugikorrari itsatsita

Ikusi dugu, halaber, mugikor-linea bakoitzak hilabetean 3,7 giga datu kontsumitu dituela azken urte eta erdian. Abuztuan, horren aldean 5,5 gigara igo da kontsumoa. Alegia, ia bikoitza kontsumitu da.

Oporretan, batek baino gehiagok agortu du datu-tarifa, eta horrek azkar mugitzera bultzatu gaitu, kontsumo-aldaketa horiei erantzun ahal izateko Horregatik, eskaera horri erantzuteko, Euskaltelek giga mugagabeen eskaintza egitea erabaki genuen, zenbat datu gelditzen zaizkizun ez dadin izan kezka-iturri.

Cambio de hábitos en el consumo de internet, móvil y televisión

Telebista-kanal gehiago, mesedez

Konfinamendu-garaian zenbat telebista ikusi duzun kontuan hartuta, eskas gelditu dira kanalak. Horregatik, azken hilabeteetan, % 5 egin dute gora Euskaltelen telebistaren kontratazioek. Gehiena hazi den zerbitzua da, zalantzarik gabe. Izan ere, gero eta gehiagok egiten duzue bat 4K kalitateko edukien eskaintzarik onenarekin.

Gainera, gure DNAn dagoenez gure lurrari errotuta egotea, tokiko telebista-kateen eskaintza osatuena duen operadorea gara. Hauek ikus ditzakezu euskaraz: ETB1, ETB3, HAMAIKA TB, OIZMENDI TB, GOIERRI TB, 28 KANALA, ERLO TB eta GOIENA TB. Eta hauek gaztelaniaz: TELEVITORIA, UROLA TB, TELEDONOSTIA, BIZKAIA TV, TELE 7, TELEBILBAO, GLOBAL 7 eta DOTB DURANGALDEA.

Azken hilabeteotan, ikusle gehienak 15:00etatik 16:00etara eta 21:00etatik 23:00etara izan dira.

Telekomunikazio-zerbitzuen kontsumo-joeran izandako aldaketa honetan ikusten duzu zeure burua?