Opor apartak egiteko behar den guztia duzu: maleta, egunero-egunero gozatzeko planning-a eta... ziur zure smartphonea ere giltzarria izango dela zure bidaiari zuku guztia ateratzeko. Bada, aurten berri onak ditugu: atzerrian bidaiatzen ari zarenean hitz egitea eta nabigatzea askoz merkeagoa da Euskaltelen roaming-tarifa berriekin.

Orain arte, atzerrira bidaiatzean egiten zenuen lehenengoa zera zen, mundu ezagunari agur egitea, mugikorraren datuak deskonektatzea eta isolamendu-aldi ia nahitaezko bat hastea: familiari egindako deiak ahal zen gehiena murrizten zenituen, lagunei noizean behin mezutxo bat bidaltzen zenien eta ahalik eta gutxiena deskargatzen saiatzen zinen.

Hartu dei guztiak doan

Baina bukatu da hori. Uda honetan, Euskaltelekoa bazara, zentimo bat gehiago ere ordaindu gabe jasoko dituzu dei guztiak, atzerrian bazaude ere. Euskaltelen aplikazioa deskargatu eta zure roaming-zerbitzua aktibatu besterik ez duzu.

Zoazen tokira zoazela, etxean egotea bezala izango da. Berdin dio Australiako koral-hesi handian gozatzen ari bazara, Argentinan Perito Moreno ikusten ari bazara edo GKE bati laguntzera Kenyara joan bazara ere. Orain, lasai esan ahal izango diezu guztiei beti bezain hurbil eta eskuragarri egongo zarela.

Merkatze orokorra zure dei guztietan

Baina ez dira horiek berri on bakarrak; deiak doan jasotzeaz gainera, inoiz baino merkeago deitu eta nabigatu ahal izango duzu. Kontsultatu gure hiru prezio-zonetako zein dagokion zure helburuko herrialdeari, eta zoaz lasai bidaian zenbat gastatzen ari zaren etengabe pentsatzen jardun gabe.

Roaming Tarifak

Gainera, Eurozonan gelditu bazara, tarifa berezi bat izango duzu. Egindako deien kostua minutuko 6 zentimo besterik ez da izango, mezuena 7 eta datuen kostua 6 zentimo izango da erabilitako MB bakoitzeko. Facebookeko zure egoera eguneratzea, Twitterreko azken berriei buruzko iruzkinak egitea, hainbeste zaintzen duzun Instagrameko kontu hori argazkirik onenez elikatzea … Orain, zure lagun guztien inbidiagarria izango zara zauden tokian zaudela, fakturan pentsatu gabe.

Beraz, badakizu, opor hauetan ez izan beldurrik  zure smartphoneari zukua ateratzeko. Euskaltelekoa bazara, orain beste arrazoi bat duzu inoiz ez deskonektatzeko. Ahaztu tarifa zaharrak, eta ekin gozatzeari. Bidaia on!