Bikingoak, iruzurrak, istorio oso pertsonalak, maitasun-istorio gehiago... bai eta denboran zehar egindako bidaiak ere. Ez huts egin Netflixeko martxoko nobedade nagusiak.
'Vikingos Valhalla'
Ezagutzen duzu 'Vikingos Valhalla'? XI. mendearen hasieran girotua, historiako bikingo ospetsuenen abentura heroikoak kontatzen ditu: Leif Eriksson esploratzaile mitikoa, nortasun handiko Freydis Eriksdotter haren arreba grinatsua eta Harald Sigurdsson printze eskandinaviarra. Ikusi Netflixen nola lortu zuten arrakasta mito bihurtutako bikingoak.
'Nor da Anna?'
Enpresaburu ausarta edo iruzurgilea? Kazetari batek ikertuko du nola sinetsarazi zien Anna Delveyk New Yorkeko eliteko kideei Alemaniako jabegai aberats bat zela. '¿Quién es Anna?' filma istorio erreal eta guztiz egiazkoan oinarritua dago... zati asmatuak kenduta, noski. Ikusgai daukazu Netflixen.
'Madres paralelas'
Dagoeneko ikusgai dago Netflixen Pedro Almodóvarren azken film ospetsua. Bi ama ezkongai dira protagonistak; ospitaleko gelan ezagutuko dute elkar, eta egun berean erdituko dira. Eta bien arteko harremanak bien bizitza aldatuko du.
'Los Bridgerton' 2D
Nobela arrakastatsuetan oinarrituta, harreman estuko zortzi anaiaren bizitza kontatzen du serie honek. Bridgerton familia ahaltsuko kideak dira denak, eta maitasuna bilatzen saiatuko dira. Ez huts egin 'Los Bridgerton' nazioarteko fenomenoaren emanaldi berria, martxoaren 25etik aurrera (ostirala), Netflixen.
'El proyecto Adam'
Imajinatu une batez zure etorkizunak iraganera egiten duela jauzi. 2022an istripu bat izan ondoren, Adam Reed denboran bidaiatzen duen ehiza-hegazkin bateko pilotuak bat egingo du 12 urte zituenean zen mutikoarekin, etorkizuna salbatzeko mandatu baterako. Ryan Reynolds, Zoe Saldaña, Mark Ruffalo eta Jennifer Garner dira Shawn Levyk zuzenduriko zientzia-fikzioko abentura honen protagonistak. Martxoaren 11n estreinatuko da Netflixen.
Eseri, hartu urrutiko agintea, eta gozatu edukirik onenez Netflixekin. Gogoan izan zuzenean sar zaitezkeela 4K deskodetzailearekin.