Bizikletaz ibiltzen ikasi zenuenean gurasoek transmititu zizuten grinak inoiz baino biziago dirau, baina orain arau berriak ditu. Txirrindularientzako aliaturik onena bihurtu da mugikorra. Oso aplikazio errazen bidez, beren ibilbideak partekatzen dituzte, erronkak jartzen dizkiote beren buruari edo beren lasterketa monitorizatzen dute.

Indarguneak

  • Taldea egiten duzu
  • Zeure bilakaeraren berri duzu
  • Beste erabiltzaile batzuen ibilbideak ezagutzen dituzu
  • Zeure emaitzak monitorizatzen dituzu: kaloriak, abiadura, etab.
  • Beti zaude lokalizatuta

5 aplikazio onenak

  • Strava: Aktibatu aplikazioa bizikleta hartu aurretik, eta ibilbidea egiten ari zaren bitartean eta ondoren jakin ahal izango duzu nola joan zaizun: distantzia, erritmoa, abiadura, altuera, ibilbidearen mapa interaktiboa, etab. Parte hartu hileko erronketan, jarraitu beste erabiltzaile batzuei, sartu klubetan, partekatu zure ibilbide eta argazkiak baita zure sare sozialetan ere, lehiatu ibilbide bateko onena izateko, eta askoz gehiago. Probatu ezazu Android o iOS mugikor bat baduzu.

  • Wikiloc: kirol askotarako balio du, baina tira handia du txirrindularien artean. Zergatik? Batez ere, ibilbide asko aurkitu eta deskargatu ditzakezulako, bai eta Interneteko konexiorik gabe ere. Zeure interesen arabera iragazi: kilometroak, desnibelak, eremu geografikoak..., zeure ibilbideak maparen gainean graba ditzakezu, argazkiak egin eta puntu interesgarriak markatu. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

  • Komoot: Nahikoa baliagarria da zure bizikleta-irteerak planifikatzeko; ahotsez gidatuko zaitu, paisaiaz goza dezazun, eta zure ibilbideak eta argazkiak sinkronizatzen ditu zure gailu guztietan. Probatu ezazu zeure mugikorrean, Androiden edo iOSen.

  • MapMyRide: Sortu zeure ibilbidea, jaso entrenamendu-aholkuak —oso ondo etorriko zaizkizu amateurra bazara—, eta aurre egin erronkei. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

  • Relive: aplikazio honekin, zeure bizikleta-irteerak 3D bideo bihur ditzakezu, gero zure lagunen aurrean harro agertzeko. Erregistratu zeure ibilbidea, begiratu zeure estatistikei eta zure kokapenari denbora errealean, eta, batez ere, primeran pasatu. Probatu ezazu zeure mugikorrean, Androiden edo iOSen.

Ikusten duzunez, aplikazio asko daude. Gure aholkua da zeure Euskaltel mugikorrean deskargatzea eta probatuz joatea, gehien gustatzen zaizuna aukeratu arte.

Eta ezagutzen bazenituen, esan guri zer moduz doakizun haiekin.