Benidorm, Landak, Salou, Cádiz... Zer erlazio dago leku horien artean? Bai, euskaldunon opor-leku ohikoak dira denak. Izan ere, hemen da uda, eta bada oporretan pentsatzeko garaia. Oporrak planifikatu egin behar dira. Nola egin bidaia? Non lo egin? Zer plan egin? Den-dena aurrez hitzartua ez duzuenontzat, hona hemen gomendio batzuk bidaia bat erraz-erraz antolatzeko, etxetik atera gabe.

Bideoklubekin jazotako gauza bera gertatu da ohiko bidaia-agentziekin. Olatu digitalak azpian hartu ditu asko eta asko. Eta horrek, beti bezala, alde onak eta txarrak ditu. Batetik, sektoreko adituekiko harreman pertsonala eta haien gomendioak galdu ditugu. Bestetik, ordea, Internet bidez erreserbatuz gero, ez dugu ilararik egin behar eta askoz eskaintza zabalagoa daukagu eskura. Baina, hori bai, komeni da jakitea non bilatu behar dugun, ez badugu "erotu" nahi.

Prezio-konparatzaileak

Interneteko eskaintza oso zabala da. Hori dela eta, azken urteetan prezio- bilatzaile eta -konparatzaile ugari sortu dira (hegaldiak, hotelak, autoak... konparatzeko), aukera errazteko erabiltzaileoi. Saltzaile eta bezero izan daitezkeenen arteko bitartekari-lana egiten dute. Hauek dira oporrak antolatzen lagunduko dizuten prezio-bilatzaile eta -konparatzaileetako batzuk (mugikorrerako aplikazioa ere badute gehienek):

  • Skyscanner: hegaldien prezioa konparatzeko bilatzaile ezagunenetako bat. Oso eraginkorra da, eta bilaketa-aukera asko ematen ditu. Gehien interesatzen zaizun hegaldia hautatu ondoren, hegaldia aurkitu duen web-orrira bideratzen zaitu. Autoa eta hotela erreserbatzeko ere balio du.
  • Trivagoerreferentzia ezaguna hotel-konparatzaileen artean. Iragazki ugari ditu, zure beharretara ongien egokitzen den hotela aurkitzen laguntzeko. Eta bezeroen iritziak ere plazaratzen ditu.
  • Tripadvisor: sektoreko erraldoietako bat. Bidaiari errealen iritziak plazaratzeko zerbitzua jarri zuen martxan, webgunearen bidez erreserbak egin nahi dituztenentzako balio erantsi gisa. Aurreko webgunean bezala, hemen ere iritziak kontsultatu daitezke, bai eta prezioak konparatu eta erreserbak egin ere. Hotel eta jatetxeen artean, oso ezagun eta preziatuak dira Tripadvisorrek banatzen dituen "kalitate-ziurtagiriak".

Jakina, beste aukera asko eta asko ere badaude. Esate baterako, BookingKayakLiligo eta Pepecar.

Onlineko bidaia-agentziak

Lehengo bidaia-agentzien ondorengoak dira. Baina Interneten bakarrik aritzen dira. Hauek dira ezagunenetako batzuk:

Webgune egoki-egokiak dira azken orduko mauken bila dabiltzanentzat, bai eta hegazkina-hotela-autoa paketeak erreserbatzea gustatzen zaienentzat ere. Buletin elektronikoak prestatzen dituzte, eskaintzen berri emateko, besteak beste.

Offline-ko munduan bezala, turoperadoreen zerbitzuak agentzien antzekoak dira. Beste hauek ere eskaintzen dituzte bidaiak sarean:  Halcón ViajesViajes El Corte Inglés eta Barceló Viajes.

Kontsumo partizipatiboa

Interneti esker, partikularren arteko truke-plataformak sortu dira. Eremu guztietan ari dira sortzen. Besteak beste, bidaia-sektorean. Esate baterako, beste batzuen etxean har dezakezu ostatu, edo beste batzuen autoan bidaiatu.

Autoa partekatzeko webgune liderra, Espainian eta Europa osoan, BlaBlaCar da, zalantzarik gabe, helmugaren arabera auto-gidariak eta bidaiariak harremanetan jartzen dituen plataforma bat. Hemen ere, rol garrantzitsua betetzen dute beste erabiltzaile batzuen iritziek. Izan ere, fidagarritasuna ezinbestekoa da kontsumo partizipatiboaren sektorean.

Etxe partikularrak alokatzeko, berriz, hauek dira webgune ezagunenak:  AirbnbWimdu eta 9flatsOstatu-mota oro aurkitu daiteke webgune horietan, eta mundu osoan, gainera. Anfitrioa bertan dela edo hura gabe aloka daitezke etxeak. Modalitate horren aldaera bat  coachsurfing izenekoa da. Leku jakin bateko etxeetan doan lo egiteko aukera ematen du (agentzia-zerbitzua bainoago, sare sozial baten antzekoa da; beraz, ulertzen da zerbitzua jasotzeaz gain zerbait eskaini behar dela).

Opor-etxeak

Baina hotelaren ordezko bakarra ez da etxe bat partekatzea. Badira, noski, webgune "klasikoagoagoak", nolabait esatearren. Landetxeak edo oporretarako apartamentuak alokatzea oso interesgarria da lagun-taldeentzat eta familientzat, zenbat eta jende gehiago joan prezio merkeagoak eskaintzen baitituzte. Niumba eta Homelidays dira sektoreko aukerarik sendoenetako bi.

Guztiontzako planak

Azkenik, garraio- eta ostatu-beharrak ase ondoren, planen bat prestatu nahiko duzu beharbada. Ez bazaizu gustatzen oporrak hamakan etzanda ematea eta ipurterre samarra bazara, hauek dira gure gomendioetako batzuk zer egin bilatzeko. Kupoien sistema darabilte askok:

  • Grouponfitness-a, shopping-a, edergintza eta beste gauza asko.
  • Groupalia: aurrekoaren oso antzekoa da.
  • Yumping: abentura-kirolak kontratatzeko oso gida egokia (rafting-a, arroila-jaitsiera, eskalada...)
  • Wonderbox: bestelako kontzeptu bat. Oparietarako pentsatua, batez ere. Esperientziak eskaintzen ditu, mota askotakoak: gastronomia, ongizatea, kirola eta abentura...

Garbi dago, beraz, saguaren klik baten bidez antola daitezkeela oporrak. Aukera batzuk baino ez dizkizugu eman hemen. Baina askoz gehiago daude, noski. Eta hurrengo pausoa da ondo mereziak dituzun askatasun-egun horietaz gozatzea!