Pentsatzen dugu entzun duzula dagoeneko zerbait hari buruz, baina aurkeztu egin nahi dizugu, Euskaltelen WiFi Mesh. Ez dio axola zenbat zukutzen duzun wifia, ez dio axola zenbat lagun konektatzen diren batera, ez dio axola zure etxebizitza zenbatekoa den. WiFi Meshek betiko konponduko ditu etxean wifiarekin dituzun arazoak. Aritz Adurizek eta Imanol Agirretxek probatu dute dagoeneko. Orain zuri dagokizu auzoan zure wifiaz harro agertzea.
Lau aldiz estaldura handiagoa eta lau aldiz wifi-seinale azkarragoa etxean
Orain, zure etxea zure bulegoa ere bada, eta zure joko-aretoa, zure gimnasioa, zure zinema... zurea eta zure familiarena. Eta wifiaren mende zaude honelako egoerak saihesteko:
- bilera betean zaude, hitz egitea tokatzen zaizu, eta konexioa eten egiten da.
- robot bat ematen duzu bideo-deietan, konexioa ahula delako.
- Replaytekan ikusten ari zaren telesaila geratu egiten da konexio-eten txiki batengatik.
- FIFAko partidatik kanpo zaude wifiaren seinalea joan delako.
Akabo hori guztia Euskaltelen WiFi Mesh-ekin:
- 4 aldiz estaldura handiagoa eskaintzen du, % 100 izan dezazun zure etxeko gela guztietan, bideratzailetik urrun daudela ere.
- abiadura handiagoa wifi-konexioan, PLCak, errepikagailuak edo beste gailu batzuk erabilita baino.
- egonkortasun handiagoa smartphoneetan, tabletetan, kontsoletan, domotika-aparatuetan edo haiei konektatutako alarmetan, une oro konexiorik onena eskaintzen baitu.
Eta onena da nork berea instala dezakeela, oso erraza baita ?.
Nola funtzionatzen du WiFi Mesh-ek?
WiFi Mesh teknologiak zure bideratzailea anplifikadore adimendun batzuekin konektatzen du. Anplifikadore horiek kutxa oso diskretu batzuk dira, eta elkarrekin komunikatzen dira wifi-sare bakarra eratzeko. Ez dugu teknizismoetan sartu nahi, baina hauxe esango dizugu: haren algoritmoek aukera ematen dute zure etxeko gailu bakoitza estaldurarik onena ematen dizun Mesh kutxara konektatzeko.
Euskaltelen soluzioak anplifikadore adimendun bat du, baina, zure etxeak 200 m2 edo gehiago baditu, 2 edo 3 Mesh kaxa instalatzea komeni da.
Kudeatu zure WiFi Mesh zuzenean mugikorretik, Euskaltelen aplikazioaren bidez
Euskaltelen bezeroaren aplikaziotik kudea daiteke wifi-sarea. Hauek egiteko aukera ematen du, besteak beste: wifi-sarearen izena kontsultatu eta aldatu, pasahitza berrezarri, konektatuta dauden gailuak kontsultatu, gailuen nabigazioa baimendu edo blokeatu, eta sarearen diagnostiko automatiko bat egin, arazoak detektatu eta berehala konpontzeko.
Oraindik aplikazioa deskargatu ez baduzu, baduzu garaia: Android edo iOS mugikorretarako.
“A ze wifi puska”
Gogoratzen zara Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe Athleticeko eta Realeko futbolari ohiek WiFi Mesh probatua zutela? Honela erreakzionatu zuten:
Egin haiek bezala, aldatu Euskaltelen WiFi Mesh-era, eta hobetu wifi-estaldura etxe osoan.