Itzulipurdiak, airezkoak, dibertsio-garaia... eta bidean izandako erorketaren bat; horiek guztiek hartu dute egun hauetan Getxo, Euskadiko Skatearen sehaska ukaezina. Aurten ere lehen mailako profesional ugari etorri da Skatearen astean, Euskaltelek bere hondar-aletxoa jarri duen ekitaldi honetan.

Zazpi egun patinetan; merezi izan du. Gainera, egun horiek balio izan dute beste bultzada bat emateko Arrigunagako Kanterako skateparkean, epizentroan, berriz ere urrezkoa aroa bizitzen ari den jarduera horri. Hondartzaren ondoan dagoen gune mitikoa egunero bete da estatutik eta nazioartetik etorritako skaterrez.

Bezperan Basque Pool Skateren hirugarren eta azken proba egin zen. Hasiera bikain honetan banatu zituzten, hilaren 3an, asteburuko txapelketa handirako azken txartelak. Gaztetxoenek ere parte hartu ahal izan zuten (5 urtetik aurrerakoek), baina, kalitate handikoak direla garbi erakutsi arren, ezin izan zuten saioan aurrera egin.

Hala ere, bi egun geroago, skater txikiek agintea hartu zuten Euskaltelek Romoko Santa Eugenia plazan jarri zuen SkateJam-ean. Han zebiltzan trebeenek beren jauzi onenekin distira egin zuten pista laranjan, eta beste batzuek taularen gainean lehenengo saioak egiteko baliatu zuten aukera.

skate-3       Niños y jóvenes tuvieron un protagonismo destacado, sobre todo durante la celebración del SkateJam.

Eta astebururako motorrak berotzeko, The Tournament baino ezer hoberik ez dago. Ez zen askoren beharrik izan asteazkenean Areetako pista bete zuen publikoa pizteko. Guztira 64 rider pasatu ziren handik: iluntzera arte luzatu zen ikuskizun bikaina; baina lauk bakarrik jaso zuten saria. David Sánchez madrildarra izan zen irabazlea, eta haren atzetik geratu ziren Danny León, Ian Campbell eta Jaime Ruiz de Gopegi. Astebeteko skate-ikuskizuna geratzen zen oraindik, eta maila goren-gorenean zegoen.

Ikuskizun bikaina: gogoan edukitzeko moduko giroa

Las piruetas que se pudieron ver a lo largo del fin del fin de semana evidenciaron que el nivel de la prueba bizkaina aumenta cada año.Horixe izan zen atarikorik onena larunbatean, hilak 10, izan zen txapelketa handirako: Kantera Pro Pool Contest. Asteak aurrera egin ahala, gero eta ikusmin handiagoa sortu zuen hitzorduak. 40.000 €-ko sariaz gain, aparteko pizgarriak ere bazeuden.

Astean zehar banatutako Wildcardsei esker (beste hitzordu batzuetan egindako emanaldi txalogarrien arabera ematen diren gonbidapenak) bertako eta kanpoko zenbait skater amateurrek aukera eduki zuten lehian parte artzeko, eta horrek biziagotu egin zuen txapelketa.

Egunean bertan, Arrigunagako ‘pool’eko giroa paregabea izan zen: eguzki betea, skate-taulak nonahi, eta skater ezagunak bata bestearen atzetik, pista urdinean. Etorri ziren zaleek Fan Zone-an gozatzeko aukera eduki zuten: tatuajeen karpa, art corner-a eta chill out-a. Bitartean, unerik gogoangarrienak jasotzeko smartphone-ak prestatu zituzten.

Horixe egin zuten profesionalenek, azken hatsa ere pistan eman. Azkenean, iragarpenak bete egin ziren, eta munduko txapeldun bikain berriak, Alex Sorgentek (duela aste gutxi lortu zuen Suedian espezialitateko munduko txapeldun izatea), epaimahaiko kideak konbentzitu zituen. Benetako artista.