Ekainaren 17an, munduko skatearen gune nagusi bihurtuko da Getxo. Bai, ondo irakurri duzue: aurten, Euskaltel Kantera Pro nazioarteko lehiaketa aurreratu egingo da, irailetik ekainera. Hala, Europako zirkuituko lehenengoetako bat izango da, eta munduko skate-izar nagusiak izango dira gure artean.
Lehiaketa ekainaren 23an, ostiralarekin, hasiko den arren (Arrigunagako hondartzako San Joan gauak itxura ona du) eta asteburu osoan egingo den arren, errodamenduen maitaleentzat antolatutako jarduerak hilaren 17an hasiko dira, eta Getxoko hondartza ezagunean egiteaz gain, Areetan eta Romon ere egingo dira.
Data-aldaketa ez da, ordea, estatuko skate-lehiaketa ospetsuenaren nobedade bakarra: aurten, emakumeek kirol honetan dagokien protagonismoa izango dute, eta emakumeen lehenengo txapelketa profesionala egingo da Kanterako agertoki berean.
Lehiaketaren zuzkidura ekonomikoa da beste berrikuntza handietako bat. Sarien zenbatekoa 35.000euro izan zen iaz, eta aurten, berriz, 50.000euro izango da. Munduko skaterrik onenak erakartzea da helburua.
Hala azaldu digu Alain Goikoetxea Getxoko skater profesional eta lehiaketako kolaboratzaileak. Alainek Pro atalean parte hartuko du, eta ziur da lehiaketaren data aurreratzeak lagunduko duela pool txapelketa hau Europako zirkuituko garrantzitsuenen artean kokatzen, “fresko eta minik hartu gabe” iritsiko baitira Getxora nazioarteko izarrik ospetsuenak eta, hala, ikuskizun aparta eskaintzeko prest.
Dagoeneko esan dute gurean izango direla skater ezagunenetako batzuek, hala nola CJ Collins 14 urteko kaliforniarrak, zeina zaletu gazteenen idoloa baita, eta Grant Taylorrek; estatubatuarra hori ere, eta “estilorik oneneko” profesionaletako bat, Goikoetxearen iritziz. Horiez gain, Pedro Barros brasildarra ere etorriko da, eta, antolatzaileek esan digutenez, espero dute Lizzy Armantok datozen egunetan baiestea lehiaketaren emakumeen kategorian parte hartuko duela.
Alainek esan digu Getxo kirol honetako erreferentzia izan dela Espainian, 1987an Kanterako skateparkea egin zenetik. Zirkuitu honen diseinuaren ondorioz, zeinak pool modulu bat baitu Kaliforniako 70eko hamarkadako igerilekuen antzeko forma duena, beste era batera ibili behar dute skatean parte-hartzaileek, trantsizio gogorragoak eginez eta abiadura handiagoan ibiliz. Ezaugarri horrek “berezi eta ikusgarri” bihurtzen du txapelketa, eta profesionalik onenak erakartzen ditu bertara.
Baina ez pentsa, lehiaketa hau ez da skater profesionalentzat bakarrik. Ekainaren 19an, Euskaltel Skate Eskola jarriko da martxan Romoko Santa Eugenia plazan, eta hasiberrientzako ikastaro bat emango da 16:00etatik 17:30era. Ikastaroak Arrigunagako hondartzan jarraituko du, hilaren 22an, 17:00etatik 19:00etara, eta hor bertan amaituko da, larunbatean, ekainaren 24an, 10:00etatik 12:00etara, Euskaltelen standean. Adi egon larunbatean, skateko oholak zozketatuko baititugu lehiaketa bukatu ondoren. Zorte on!
Lehiaketak, ikastaroak, zozketak... Osagai bakarra falta zuen koktel erakargarri horrek: musika. Zaudete lasai, kontzertu-sorta paregabea izango baitugu aurten: ekainaren 23an, ostirala, Smile + DJ We Are Standar; ekainaren 24an, larunbata, Berta Bittersweet + DJ Colectivo, eta, azkenik, igandean, Volcom Party. Skate-ikuskizun onenarentzako osagarri ezin hobea, zale guztiak erakarriko dituena eta Getxo skatearen erreferentzia gisa sendotzen lagunduko duena.
Hilaren 17tik aurrera, zain izango gaituzu Euskaltelen Kantera Pro txapelketan. Nahi duzu gurekin partekatu zure akrobaziarik onenen argazki bat? Facebook eta Twitterreko gure orrien bidez bidal dezakezu. Zain gauzkazu!