Zugaztieta natura- eta aisia-eremu bilakatu den XIX. mendeko meatze-auzo ohi bat da, eta, hara iristeko, Larreinetako funikularra har daiteke. Non dagoen, nola iritsi eta zer ikusi kontatuko dizugu post honetan; gainera, bertako babarrun ezagunak jatera animatzen zaitugu.
Arabako herri txiki batean, eliza erromaniko batek babesten ditu Gazeoko margolanak, Erdi Aroko horma-pinturen multzorik harrigarrienetariko bat Euskadi guztian. Non dauden eta nola bisitatu ditzakezun esango dizugu. Gainera, non jan dezakezun ere proposatuko dizugu, bai eta Arabako Lautadan ikus ditzakezun beste txoko batzuk ere.
Abenduko zubirako guztiok itxaroten dugun plana: 2026ko Durangoko Azoka, 2026ko abenduaren 4tik 8ra. Euskal kulturako hitzordu nagusietako bat da. Disko- eta liburu-azoka baino askoz gehiago, euskaldunen eta euskal kulturaren zaleen topagune bilakatzen baita Durango. Eta, xehetasunik gal ez dezazun, Durangoko Azokaren 2026ko programa osoaren berri emango dizugu: datak, ordutegia, kontzertuak, non egiten den azoka eta nola iritsi.
Haurrekin egiteko planik onenaren bila zabiltza Gabonetarako? Zatoz Bilboko 2026 - 2027ko Umeen Gabonetako Parkera, Barakaldoko BECen, 2026ko abenduaren 12tik 20267o urtarrilaren 5era. Jakin ezazu noiz irekiko den, zenbat balio duen sarrerak, zer ordutegi eta jarduera dituen eta askoz gehiago.
Eguberriak tradizioz beteta daude, eta Baionan bada bat guztien gainetik nabarmentzen zena: faroltxoak askatzea. Hamarkada batetik hona, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan, paperezko faroltxoekin argitzen zen urtero Iparraldeko hiria, 2023ra arte. Urte hartatik aurrera, segurtasun arrazoiak tarteko, ohitura etetea erabaki zuten. Beraz, 2026an ez da izango faroltxorik Baionan. Debeku honen xehetasun guztiak azalduko dizkizugu hemen.
Azaroaren 26an piztuko dituzte Gasteizen 2026ko Gabonetako argiak, eta jaien hasiera markatuko du ekitaldiak. Gasteizko 2026 - 2027ko Gabonetako egitarauan nabarmentzekoak dira, besteak beste, azokak, noria erraldoia, izotz-pista eta Gabonetako Haur Parkea (PIN), Florida parkeko jaiotza, eta Olentzeroren eta Mari Domingiren eta Errege Magoen desfileak. Guztiaren berri emango dizugu hemen.
Gasteizko Floridako jaiotza Gabonetako gune erakargarri nagusietako bat bihurtu da Arabako hiriburuan. Gasteizko jaiotza monumental horrekin batera, beste hogei baino gehiago ere izaten dira, guztiak ere txikienen gozagarri; besteak beste, Karmengo elizako jaiotzak. Gasteizko 2026-2027ko jaiotza nagusien ibilbidea egingo dugu hemen, eta ordutegien berri ere emango dizugu, ikustera joan zaitezen.
Donostiako 2026-2027ko Gabonak argiak piztearekin eta Kontxako droneen ikuskizunarekin hasiko dira. Familian gozatzeko jarduera pila bat izango dira, hala nola Donostiako Gabonetako azoka, izotz-pista, jaiotza, Olentzero eta Erregeak... Eta, jakina, ezin ahaztu Alderdi Ederreko noria. Ikusi hemen Donostiako 2026-2027ko Gabonetako programa osoa, guztiaren berri izateko.
Bilboko 2026-2027ko Gabonetako argiak piztearekin batera, jarduera-programa mardul bat hasiko da, hain jai bereziak goza ditzazun. Areatzako Baso Magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak eta beste zenbait klasikoz gain, ikusgai izango dituzu zuhaitzak, azoka, jaiotzak, Olentzero eta Mari Domingi, Erregeen desfilea, haurrentzako jarduerak eta, oro har, Bilboko 2026–2027ko Gabonetako ikuskizunak. Argiak noiz pizten diren kontatzeaz gainera, programa osoa emango dizugu, Bilbon Eguberrietan zer egin dezakezun jakin dezazun.