Egin bat Euskaltel-Euskadi taldearekin 2026ko Itzulian: apirilaren 6etik 11ra. Euskal txirrindularitzaren historiaren orrialde berri bat idatziko dugu aurten, eta txoko bakoitza kolore laranjaz beteko, gure taldekoak animatzeko. Egin bat Marea Laranjarekin. Itzulia Basque Country 2026ren etapa eta ibilbide guztien berri emango dizugu, eta Euskaltel-Euskadiren 2026ko elastikoa nola lortu azalduko.

Eta hortik hasiko gara, 2026 Itzuliaren oroitzapenik bereziena eskuratu dezazun nahi baitugu: Euskaltel-Euskadiren elastiko esklusiboa; eta beste sorpresa asko ere badira, gainera.

Itzuliko etapak laranjak izango dira

camiseta marea naranja 2026

Izan ere, irudiko elastiko berezi hori banatzen arituko gara, 2026ko Itzuliko etapak laranjaz koloreztatzeko.

Etapa guztietan, elastikoak, txalo egitekoak, txanoak, Beelorzia ardia eta txikientzako globo pila izango ditugu.

Photocall bat ere izango dugu, gainera, eta Euskaltel-Euskadi taldearen 2026ko elastikoa oparituko dugu hor.

Egin bat Euskaltel-Euskadi taldearekin: anima itzazu taldekideak autobusean eta eman indarra helmugan, eta blaitu dena kolore laranjaz.

2026ko Itzuliaren ibilbidea

Itzulia 2026

Irudia: Itzulia Basque Country

6 etapa, 809,6 kilometro, 29 mendate eta 10 esprint. Osagai horiek izango ditu Itzuliaren 65. edizioak.

2026ko Itzuliaren ibilbidea Bilbon hasiko da, erlojupeko labur batekin, apirilaren 6an.

Sei egunez, zirkuituko txirrindulari onenek Iruñea, Basauri, Galdakao, Eibar eta Bergara zeharkatuko dituzte, besteak beste, eta Bergaran amaituko da, hain zuzen, 2026ko Itzulia, apirilaren 11n (larunbata).

Txirrindulariek 29 mendate igo beharko dituzte: lehenengo mailako lau, bigarren mailako zazpi, eta hirugarren mailako hemezortzi.

Jakin nahi al dituzu 2026ko Itzuliko etapen xehetasunak? Jarraitu irakurtzen, orduan.

2026ko Itzuliko etapak

Itzulia Euskaltel Euskadi

Presta zaitez amaiera epiko, esprint zirraragarri eta igoera ahaztezinetarako... Bizi ezazu, egunez egun, gure taldearen lasterketarik berezienaren zirrara guztia. Ikusi hemen 2026ko Itzuliko etapa guztiak:

1. etapa (apirilak 6, astelehena): Bilbo - Bilbo. 13,9 km

Bilbon izango da 2026ko Itzuliaren 1. etapa. 13,9 kilometroko erlojupeko azkarra izango da, Begoñako Basilikan hasi, Santo Domingoko mendatera igo eta Etxebarria parkean amaituko dena. Ibilbidea 2021eko etaparen antzekoa da; Primoz Roglicek irabazi zuen ordukoa.

Zatoz gure txirrindulariak animatzera Bilbon hasi eta bukatuko den erlojupekora.

2. etapa (apirilak 7, asteartea): Iruñea - Mendukilo leizea. 164,1 km

2026ko Itzuliaren 2. etapa gogorragoa izango da: Iruñean hasi eta Mendukilo leizean amaituko da. 3.300 metroko desnibel metatua, 4 mendate eta 2 esprint izango ditu etapak.

3. etapa (apirilak 8, asteazkena): Basauri - Basauri. 152,8 km

2026ko Itzuliaren 3. etapa Basaurin hasi eta amaituko da. Ibilbide zirkularra izango da, ia 2.900 metroko desnibelekoa, eta 3 mendate eta 2 esprint izango ditu.

4. etapa (apirilak 9, osteguna): Galdakao - Galdakao. 167,2 km

Euskal Itzuliak Galdakao izango dugu berriz agertoki, handik irten eta hara helduko baita 2026ko Itzuliaren 4. etapa. Itzuliko etapa luzeenen artean bigarrena, 167,2 kilometro eta 7 mendate zeharkatuko ditu, eta 2 esprint izango.

5. etapa (apirilak 10, ostirala): Eibar – Eibar. 176,2 km

Eibarren jokatuko da aurtengo Itzuliko etapa nagusia: 176,2 kilometro eta 3.841 metroko desnibela. 2026ko Itzuliaren 5. etapa izango da gogorrena: txirrindulariek 8 mendate igo beharko dituzte eta 2 esprint egin.

6. etapa (apirilak 11, larunbata): Goizper-Antzuola - Bergara. 135,4 km

2026ko Itzuliaren azken etapa Bergarara iritsiko da, Antzuolako Goizper enpresaren instalazioetatik abiatu eta 135,4 kilometro egin ondoren. Ia 3.000 metroko desnibela, 6 mendate eta 2 esprint ditu etapak.

Euskaltel-Euskadi 2026ko Itzulian

Itzulia 2024 Euskaltel Euskadi

Irudia: Euskadi Fundazioa

Euskaltel-Euskadi taldea Itzulian arrakasta izateko prestatzen ari da, denboraldiko lehen helburu nagusia izango baita.

Gureekin batera, denera 22 taldek hartuko dute parte 2026ko Itzulia Basque Countryn. Hona zerrenda osoa:

UCI World Teams taldeak

  • UAE Team Emirates
  • Movistar Team
  • Soudal Quick-Step
  • Red Bull-BORA-hansgrohe
  • Lidl-Trek
  • Decathlon CMA CGM Team
  • Lotto-Intermarché
  • Uno-X Mobility
  • Bahrain-Victorious
  • EF Education-EasyPost
  • Groupama-FDJ
  • XDS Astana Team
  • Ineos Grenadiers
  • Alpecin-Premier Tech
  • Team Picnic PostNL
  • Visma-Lease a Bike

UCI ProTeams taldeak

  • Euskaltel Euskadi
  • Caja Rural-Seguros RGA
  • Burgos Burpellet BH
  • Kern Pharma
  • Cofidis
  • Tudor Pro Cycling Team

102 urte lehen Itzulitik

102 urte bete dira jada lehen Itzulia egin zenetik, eta 2026koa 65. edizioa izango da.

1924an izan zen EAEko eta Nafarroako lurretan eginiko lehen txirrindularitza-lasterketa profesionala. Euskal Herriko Itzulia zen.

Hainbat hamarkadatan gorabeherak izan ondotik, 2005ean UCI World Tour programan parte hartzea lortu zuen, zeinak egutegi berean batzen baititu gizonezkoen maila goreneko txirrindularitzako errepideko lasterketa guztiak.

Gaur egun, Euskadiko Txirrindularitza Elkarteak arduratzen dira antolatzeaz, eta Itzuliak zirkuituko txirrindulari garrantzitsuenak biltzen ditu.

Itzuliaren irabazleak

2025ean, Joao Almeida portugaldarrak irabazi zuen Itzulia, eta bere lehen txapela eskuratu. Enric Mas eta Max Schachmann izan zituen kide podiumean, bigarren eta hirugarren gelditu baitziren, hurrenez hurren.

Itzulia lau aldiz irabazteko errekorra berdintzea da erronka nagusia: José Antonio González Linaresek eta Alberto Contadorrek dute errekor hori.

2026ko Itzuliak ekarriko digunaren zain, hona hemen 2025eko Itzuliaren laburpena:

Itzulia Basque Challenge 2026

2026ko Itzulia bukatu ondoren, Itzulia Basque Challenge hasiko da, apirilaren 12an (igandea). Txirrindulari profesional baten esperientzia bizi nahi baduzu, proba zikloturista honetan izena eman dezakezu.

Bi ibilbideren artean aukeratu dezakezu: World Tour ibilbidea, 133,8 kilometrokoa, edo ibilbide errazago bat, iraupen erdikoa, 70,3 kilometrokoa.

Ausartuko al zara?

Gozatu txirrindularitzaz eta Gora Marea Laranja!!

Elkarrekin historia egiten jarraituko dugu.