1 FORMULAren zirrarak zurekin jarraitzen du DAZNen. Albert Park zirkuitu australiarra eta Imola italiarra izango dira apirileko bi hitzorduak.
Leclercek irabazi zuen lehen lasterketa, FORMULA 1 GULF AIR BAHRAIN GRAND PRIX 2022, eta txapelketako liderra izaten jarraitzen du, Carlos Sainz Jr. espainiarra eta Verstappen, aurreko denboraldiko irabazlea, atzetik dituela.
Taldeka, Ferrari da sailkapenaren buru, alde handiz. Atzean, Mercedes eta Red Bull ditu, puntutan oso parekatuak.
Pilotuek eta taldeek denboraldi honetako hurrengo hitzordua dute dagoeneko buruan: 1 FORMULAKO AUSTRALIAKO 2022KO HEINEKEN SARI NAGUSIA. Apirilaren 10ean, igandean, izango da.
Albert Park zirkuituak asfaltatze berria eta trazadura hobea izango ditu aurten; besteak beste, zenbait bihurgune handitu dira, aurreratzeak eta abiadura handiagoak errazteko.
Eta, Australiatik, Italiara egingo du salto 1 Formularen emozioak. Apirilaren 24an (igandea), 1 FORMULAKO ITALIAKO ETA EMILIA-ROMAGNAKO 2022ko ROLEX SARI NAGUSIAren txanda izango da.
Ikusi egin beharko dugu Imolako hitzordurako zer nobedade dakartzaten taldeek eserleku bakarreko autoetarako, baina zirkuitu zailik ez da faltako: 63 bira eta 4.909 kilometro dituzte aurretik.
Prest zaude 1 FORMULAren zirraraz gozatzeko?
Eta, gainera, DAZNen, saskibaloirik, boxeorik eta futbolik onena ere badaukagu.
Kirolei eskainitako streaming zerbitzu honi esker, zuzenean eta nahierara ikus daitezke emanaldiak.
Euskaltelen bidez kontratatzen baduzu, sustapen berezi bat izango duzu, eta hiru hilabetez opari izango duzu zerbitzua. Irauteko konpromisorik gabe eta Euskaltelen fakturan sartuz ordainduta.
Kontratu DAZN azkar eta erraz, Bezeroaren Gunearen edo bezeroaren aplikazioaren bidez, eta gozatu topera 1 FORMULArekin.