Oso gutxi falta da ikasturtea hasteko, eta, une honetan, inoiz baino pisu handiagoa du onlineko prestakuntzak presentzialaren aldean. Egoera berri honetan, inoizko Interneteko konexiorik onena beharko dute zure seme-alabek beren pisuan.
200 mega, iraupen-konpromisorik gabe
Erraz asko denetan 10 atera dezaten lagundu nahi dizugu Euskalteletik. Ikasleentzako sustapenarekin, 200 mega izango dituzte klaseei online jarraitzeko, irakaskuntzako plataformetara sartzeko, apunteak trukatzeko eta, lagunekin ikasten dutenean, wifia partekatzeko.
Eta abiadura handiagoa behar badute, jar iezazkiezu 500 mega. Nahikoa eta gehiegi da pertsona bat baino gehiago bai mugikorrarekin bai ordenagailu eramangarriarekin konektatzeko.
Gainera, ez dago iraupen-konpromisorik. Izan ere, badakigu gauzak etengabe aldatzen ari direla, eta, une honetan, ez duzu loturarik nahi.
Ezta udan pisua uzten dutenean ere. Oporren aurretik, deitu, eta baja eman zerbitzuari, itzuli behar duten arte.
Etxetik ikasteko aholkuak
Euskaltelen ikasleentzako sustapenari esker, errazagoa izango dute bizitza, baina ez du miraririk egiten ?, gogotik egin beharko dute lana. Etxean ikastean larritu eta nekatu egiten badira, trikimailu txiki hauek primeran etorriko zaizkie antolatzeko.
- errutina batzuk mantendu: pijama kendu eta dutxa bat hartzeak esnatzen laguntzen dute, nahiz eta etxean egon
- egin ordutegiak: ondo antolatzen bazara eta diziplinaz jokatzen baduzu, denetarako denbora izango dugu, baita aisiarako ere
- jarri xedeak: erraz betetzeko moduko helburu batzuk jarri, azterketak hurbiltzean betekadak hartu beharrean egon ez zaitezen
- itzuri egin distrakzioei: WhatsApp eta sare sozialak denbora-irensle izugarriak dira; saiatu mugikorretik deskonektatzen
- saiatu aski lo egiten: badakigu gustatzen zaizula pisukideekin ordu txikietara arte berriketan aritzea, baina atsedena ondo hartzeak pilak kargatuta ibiltzen lagunduko dizu
Euskaltelen ikasleentzako sustapenari eta aholku horiekin, oso erraz gaindituko duzu ikasturtea.
Zalantzarik baduzu, altxatu eskua, eta pozarren lagunduko dizugu.