Osteguna ospatzen da IKTetako Nesken Eguna, neska gazteak STEMen munduan karrera egitera bultzatzeko: zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika. Euskaltelen bat egiten dugu deialdi horrekin, #NoMoreMatildas mugimendua zabalduz. Ekimen horrek emakumezko zientzialarien protagonismoa berreskuratu nahi du, inoiz ez baitzuten ikusezin bihurtuak izan behar. Nahi dituzu ezagutu gure Matildak?

Es hora de que nuestras científicas ocupen el lugar que les corresponde en la historia

Zer da Matilda Efektua?

Eta Einstein emakume jaio izan balitz? Seguru asko, haren abizena ez genuen entzuna ere izango. Haren aurkikuntzen merezimenduak kideren batek edo senarrak bereganatuko zituen. Hori da Matilda Efektua; Matilda Joslyn Gageren omenez jarria da izena, hura izan baitzen salatu zuen lehen ekintzailea.

Zeren eta pentsarazi digute zientzia gizonen kontua dela. Eta errealitate horrek amaitu egin behar du.

Horrela sortu da#NoMoreMatildas mugimendua, AMIT Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak bultzatua, Europako Parlamentuaren Espainiako Bulegoaren laguntzarekin. Haren mezua argia da: “Uste dugu STEM ikasketetako geletan emakume gutxi izatearen arrazoia, hein batean, nesketan eta nerabeetan bokazio zientifikoa sustatuko duten erreferenterik ez izatea dela”.

Eta erreferente horiek berreskuratzeko, eskolako testuliburuetan emakumezko zientzialarien presentzia handiagoa izatea nahi du AMITek. Hemen deskargatu ditzakezu liburuak.

Euskal Herriko Matildak

Euskal Herrian emakumezko zientzialarien maila handia da, eta ispilu bat dira guretzat.

Emakume horietako bat da Marta Macho. Euskal Herriko Unibertsitateko Geometria eta Topologiako irakaslea da, eta funtsezko dibulgazio-lana egiten du, Mujeres con Cienciaekimenaren bidez. Lan handi horrengatik, hainbat sari jaso ditu; besteak beste, Berdintasunerako Emakunde Saria.

Beste adibide bat Felisa Martín Bravo izan zen (1898-1979), donostiarra bera. Fisikako lehen doktore emakumezkoa izan zen Espainian. Artikulu honetan irakur dezakezu haren historia interesgarria.

Eta ezin dugu ahaztu Maria Josefa Molera, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zientzialari eta ikerketa-irakaslea, Espainian beharbada lehena izan zen gas-kromatografoa eraiki zuena. Hemen duzu zientzialari nafar horri buruzko informazio gehiago.

Eskerrik asko guztiei, Euskal Herriko neska guztientzako inspirazio-iturri eta erreferentzia direlako.