Martxoan, ez zara gelditu ere egingo! Jarduera-zerrenda bete-betea prestatu dizugu. Berdin dio jokalari, korrikalari, zinemazale edo futbolzale izan: prestatu egin beharrekoak antolatzeko aplikazioa, eta apuntatu egutegian hitzordu guztiak. Udaberria ezin hobeto hasiko duzu!

Teknologia

Badakizu oso gustuko ditugula kirol elektronikoak eta jokoak, eta kirol elektronikoen ekitaldi onenak antolatzen ditugula: Gamegune eta Euskal Encounter.

Bada, apuntatu gorriz zure egutegian 9tik 11rako asteburura, Tolosan: Gipuzkoa Encounter ospatuko dugu, denak emanda goza dezazun. Kirol elektronikoen lehiaketak ez ezik, Arte Digitala, zure hardwarearentzako modding tailerrak, software libre onena eta askoz gauza gehiago egongo dira: hitzaldiak, tailerrak eta mundu birtualarekin eta kirol birtualarekin zerikusia duen guzti-guztia.  Beraz… GL&HF!

Kultura

Hilaren 3an amaituko da Zinegoak, Bilboko Nazioarteko Zinema eta Arte Eszeniko Gay-Lesbo-Trans Jaialdia, zeina erreferentzia bihurtu baita aniztasun sexualari, identitateari eta generoari loturiko sentsibilizazioan. Eta guk ere ipini nahi dugu gure hondar-aletxoa gai afektibo-sexualek eta identitateak eragindako diskriminazioarekin amaitzeko. Dagoeneko badakigu zein diren jaialdiaren amaierako galara joateko zozketaren irabazleak, eta, orain, jaialdiko film laburrak zure Euskaltel telebistan ikusteko aukera emango dizugu. Eroso-eroso, zeure etxean. Plan lasaiak ere eskaintzen ditugu eta.

Eta zinemaz gain futbola ere gustuko baduzu, hauxe da zure hilabetea: hilaren 5etik aurrera, Thinking Football Film Festival jaialdiko futbol-film onenetako batzuk eskainiko dizkizugu, Athletic Club Fundazioak antolatuta. Hamar film eta bi labur dira guztira, futbolari buruzkoak denak, eta Bilboko  BBK Aretoan ikusi ahal izango dituzu, hilaren 20a bitartean. Ideia bat egin dezazun: eskainiko duten lehen filma Kenny da, Kenny Dalglish Liverpooleko jokalari eta entrenatzaile mitikoari buruzkoa. Futbol-betekada mundiala!

Kirola

Bizikletaz ibiltzea gustuko baduzu, plan biribila dugu zuretzat: gonbidatu lagun bat eta eman izena Bilbao-Bilbao lasterketan; hilaren 11n da, eta Bizkaiko txokorik ederrenetako batzuk ikusteko aukera izango duzu. Bai, badakigu negu gogorra izan dela eta ezin izan duzula nahi adina entrenatu, baina ez kezkatu: hiru ibilbide daude, 85, 115 eta 125 kilometrokoa; hautatu gehien komeni zaizuna eta helmugara arnasa hartzeko moduan iristeko aukera emango dizuna. Ekin, beraz, bizikletari!

Eta nahiago baduzu korrika egin, proba berezi bat prestatu dizugu aurten, bakarra, ikusgarria, desberdina… Under Run Metro Bilbao. Ezetz asmatu nondik doan ibilbidea! Bai, lur azpitik, Bilboko Metroaren tuneletatik, Moyua eta Ansio artean. Goizaldean egingo da, ikusgarriagoa izateko eta metro-zerbitzua ez oztopatzeko. Ia 8 kilometroko gaueko lasterketa honetan, 200 korrikalarik hartu ahal izango dute parte.  Mundiala, ezta? Bada, apuntatu: hilaren 25etik 26rako gauean izango da, 1:00etan.

Futbola

Oraindik gehiago nahi duzu? Hona hemen azkenburukoa: gure taldeen eskutik futbolik onena ikustera gonbidatzen zaitugu. Anoetan derbia jokatuko da Realaren eta Alavesen artean hilaren 4an, eta hilaren 18an, berriz, Camp Noun, Barça eta Athleticen arteko partida. Dagoeneko baditugu Donostiako partida palkotik ikusteko hiru sarrera bikoitzen irabazleak. Athleticen jarraitzailea bazara, berriz, kontuan izan: martxan jarri berri dugu partida ikusteko gonbidapenak eta hotela barne dituen bidaiaren zozketa. Eman izena lehenbailehen eta zorte on!

Osatu dizugu hil honetako agenda. Zuk aprobetxatu, eta gero kontatu guri gure sare sozialetan. Zure zain egongo gara