Interneten Eguna ospatzen dugu gaur; asmakizun handi horrena. Wikipediaren arabera, 1969an sortu zen; eta www delakoa, berriz, 1990ean. Eta noiz sortu ziren sare sozialak? Bada, duela 20 urtetxo. Nola aldatu diren gauzak! Lehen, Messenger-etik txateatzen genuen, ez WhatsAppetik, eta gure argazki onenak Fotologera igotzen genituen, eta ez Instagramera. Zer oroitzapen dituzu lehen sare sozial haietatik? Haietako batzuk berreskuratuko ditugu guk. Zatoz gurekin iraganeko bidaia hau egitera!

Fotolog

2002an, euroen eta lehengo pezeten arteko baliokidetasunekin borrokan aritzen ginen garai hartan, Fotologeko kontu bat sortu zenuen zure gelan. Urte hartan, 569 milioi internauta zeuden, eta nabigatzaile nagusia Explorer zen.

Fotologen funtzionamendua sinplea zen: egunean argazki bat igo, eta iruzkinak jasotzen ziren. Ideia haren inguruan, taldea egiten zen, nolabait, eta horregatik jotzen da lehen sare sozialetako bat izan zela. Eta ilusioa egiten zuen zerbait esaten zizutenean!

Hemezortzi milioi kontu izatera iritsi zen, baina ahaztuta geratu zen 2016an, itxi zutenean. Baina ez guztiz; nostalgiak eraginda, Fotolog itzuli egin zen 2018an, aplikazio moduan.

Instagramen vintage bertsioa.

¿Te acuerdas de las primeras redes sociales? Fotolog

MySpace

Urtebete geroago, 2003an, MySpace jaio zen, eta harekin sendotu egin zen sare sozialen kontzeptua. Lagunak gehitzeko eta gustuko musika-taldeen nobedadeekin egunean egoteko aukera ematen zuen. 2005-2008 bitartean huraxe izan zen puntakoena, eta 230 milioi erabiltzaile baino gehiago izatera iritsi zen 2008an. Eta handik amildegira; izan ere, Facebookek jan zuen sare sozialen merkatu osoa. Baina funtzionatzen jarraitzen du MySpacek.

Gaur egun, hauek ere baditugu: Spotify, Youtube eta Soundcloud.

¿Te acuerdas de las primeras redes sociales? MySpace

Messenger

1999an, komunikazioak nahiko mugatuak izanik, Microsoft-en MSN Messenger mundura zabaltzeko leiho bihurtu zen askorentzat. Berehalako mezularitza hari esker, lagunekin hitz egin zitekeen, fitxategiak trukatu, jolastu eta ligatu. Zenbat bikotek ezagutu ote zuten elkar Messengerren bidez!

Zoro moduan txateatzeko, Hotmaileko posta-kontu bat eta nickname bat behar zen. Bai, orduan jaio zen kontzeptuari esker makina bat barre egin dugu harrezkero... Eta zenbat kostatzen zen orijinal bat topatzea, emotikono askokoa.

2007an, izena aldatu zuen, eta Windows Live Messenger zeritzon; 2009an, merkatu-kuota handiena lortu zuen —330 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago—; 2013an, azkenik, desagertu egin zen, eta Skypek ordeztu zuen.

Handik sortu ziren WhatsApp eta Skype.

Tuenti

Espainian jaio zen, 2006an, eta Facebook handiari ere egin zion itzala. 15 milioi erabiltzailetik gora izatera iritsi zen Tuenti. Nerabeei zuzendua zegoen, nahiago baitzuten Facebook baino, sare sozialetan gurasoekin batera ez egoteagatik.

Hasieran, sartzeko gonbita behar zen, baina, 2011tik aurrera, edonork erabil zezakeen argazkiak eta bideoak partekatzeko, txateatzeko eta abarretarako.

2010ean, puntaren puntan zegoela, husten hasi zen, eta sare sozial gisa desagertzen.

Facebooken bertsio espainiarra.

Vine

2013an sortu zen, eta Twitterrek erosi egin zuen gero. Asmoa zen bideo oso laburrak sortzea, 6 bat segundokoak, begiztan erreproduzituko zirenak. Desafio ikaragarria zen! Pieza oso biralak atera ziren handik, umore handikoak. 2015ean, hilean 200 milioi erabiltzaile aktibo zituen. 2016. urtean kendu egin zuen bideoak igotzeko aukera, baina deskargatzeko aukera ematen zuen, harik eta 2017an guztiz itxi zen arte. YouTubek, Instagramek, Snapchatek eta Periscopek eskuratu zuten pastelaren zati hura.

Lehen Periscopea izan zen.

Gu zuregatik gaude sare sozialetan, istorio hau eta beste batzuk kontatzeko. Konta iezaguzu: Tuentikoa zinen, edo Fotologeko kontu bat izan zenuen? Garai hartako zure pasadizoak entzuteko irrikaz gaude.