Basakabiko neska-mutilen abentura berriak ezagutzen lehena izan nahi duzu? Hiru lagunentzako sarrera bat zozkatuko dugu, azaroaren 13an, larunbatean, Baluarten lehen kapitulua familiarekin ikus dezazun.

'Go!azen'-en denboraldi berria ikusten lehena izango zara. Eta aktoreekin selfie bat egin ahal izango duzu photocallean. A ze luxua!!

Eta, zeremonia-maisu gisa, aurten ere Jon Gómez izango dugu gurekin.

Bazatoz?

Nola parte hartu zozketan

Zozketatzen dugun sarrera hirukoitza eskuratzeko, nahikoa duzu Euskaltelen jarraitzaile izatea Facebook, Twitter edo Instagramen, eta zozketa zoragarri hau norekin partekatu nahi duzun aipatzea iruzkinetan.

Ezin errazagoa.

Azaroaren 8ko 11:00etatik (astelehena) 10eko 24:00ak arte (asteazkena) har dezakezu parte.

Zorte on!