Badakigu noiz estreinatuko den Go!azenen denboraldi berria. Gazteen gustuko fenomenoa berriro dator pantailetara azaroaren 20an, ostirala, kantua eta dantza eragiteko; baina guk gehiago jakin nahi izan dugu. Ikusi kapitulu berrietan zer egosten den.

Gaur egungo egoera dela eta, bertan behera utzi behar izan dugu Kursaaleko aurrestreinaldia, baina neska-mutilek gauza asko kontatu dizkigute, eta aurreratzen ahal dizkizuegu, spoilerrik gabe ?.

Aurpegi berriak

Go!azeneko familia hazi egin da, kide hauekin: Aitziber Errazkin zarauztarrak Enara pertsonaia interpretatuko du; Nerea Elizalde bilbotarrak, Garazi; eta Ander Lacalle donostiarrak, Luken. Hain zuzen ere Anderrek uda honetan Euskadin zeharreko ibilaldirik gogokoenak gomendatu zizkigun.

Basakabi udalekuei beste hiru langile gehitu zaizkie: ingeleseko andereñoa Maria Cruickshank aktorea izango da; egoitzaren mantentze-lana Aitorren esku egongo da, eta Endika Zamalloa interpreteak egingo du haren rola; eta Markel Aranburu, Asier Burguete aktorea, Basakabira itzuliko da, orain bekadun gisa.

COVIDaren garaian grabatzen

Aurten, taldeak erronka handi bati egin behar izan dio aurre. Aurtengo udako 13 kapituluak pandemiaren erdian grabatzea. Hamar aste ilusioz, urduritasunez, beldurrez eta maskaraz beterik. Aitortu dute musu eta besarkaden falta asko nabaritu dutela, baina irailaren hasieran grabazioa garaiz amaitzea lortu zuten.

Bidean, berrogeialdiren bat edo beste eta segurtasun-neurri asko. Aktoreek filmatzeko bakarrik kentzen zuten maskara. Erronka garrantzitsua zen, eta nota onarekin gainditu dute. Orain, kapitulu berriak ikusi nahi ditugu.

Kalera irten gara

Urtero, udan, Go!azeneko mutilek dantza eta kanta eragiten digute beren doinuekin, eta aurten ere ez dute huts egin. Emaitza Kalera irten gara izan zen. Bafada bat haize fresko, konfinamenduaren ondoren; ikusi ahal izan genuen aktoreek nola eraman zuten konfinamendua Go!azen Etxean programan.

Denboraldi berria estreinatu zain zauden bitartean (gogoratu: ostiralean, hilak 20, 21:00etan, eitbn), deskargatu aplikazioa (Android eta iOS) zure Euskaltel mugikorrean. Jakinarazten dizugu interaktibitatea dela aurtengo berrikuntzetako bat. Denbora errealean jasoko dituzu pertsonaien argazkiak eta bideoak, abestien letrak eta askoz gehiago.

Go!azenerako gogorik bai? Konta iezaguzu.