Azaroaren 30a San Andres eguna da. Azoka-eguna izaten da Euskadiko leku askotan; bereziki, Eibarren. Izan ere, baserriko produktuen eta aziendaren azoka egiteaz gain, herriko jaiak ere ospatzen dituzte Eibarren. 2024ko Eibarko sanandresei buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu: egitaraua, ordutegiak, ekitaldiak...


Zer egunetan ospatzen diren sanandresak 2024an Eibarren?

san andres eibar cartel 2024
Iturria: Eibarko Udala

Esan bezala, Eibarko jaien egun nagusia San Andres da, azaroaren 30a.

Txistularien kalejiraz, bertso-saioez eta beste hainbat jardueraz gozatzeko eguna da. Baina, zalantzarik gabe, protagonista nagusia nekazaritzako eta abeltzaintzako azoka da.

Azoka horixe da, hain zuzen, Eibarko 2024ko San Andres jaietako karteleko protagonista ere; “Collage Herrikoia” du izena kartelak, eta Amaia Baztarrika diseinatu du.

11 eta 14 urte bitarteko haurren kategorian, Lennon Franko Martínez izan da irabazlea, "San Blasitoak azokan" kartelarekin; 10 urte bitarteko haurren kategorian, berriz, Illari Aranzabal Castro izan da irabazlea, "jai alai" lanarekin.

Eibarko 2024ko sanandresen egitaraua

Beraz, dena prest dago Eibarko 2024ko sanandresez eta haren jarduera-egitarau zabalaz gozatzeko.

Azaroak 16

  • Errebal Plaza: Sanandresetako eskolarteko XX. bakailao-lehiaketa.

  • Bacalaos Alkorta VI. Pintxo Lehiaketa.

Azaroak 22

  • Coliseo antzokia: XXVIII. Bertso-jaialdia, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin.

Azaroak 23

  • Untzaga plaza: XX. Txistor Eguna.

  • Ustekabe txaranga.

Azaroak 24

  • Untzaga plaza: XXX. Bakailao-lehiaketa. San Andres Sari Nagusia.

Azaroak 29

  • Muxutruk erromeria.

Azaroak 30: San Andres eguna Eibarren

  • Sanandresetako XLV. Nekazaritza Azoka .

  • Usartza Txistulari Banda.

  • Toribio Etxeberria kalean: Aizkolarien binakako XX. txapelketa.

  • Bertsolariak eta trikitilariak Kezka Dantza Taldearekin.

  • Musika: Zatekeen Erromeria, Ganibet eta DJ Gorku eta Beato DJ eibartarrak.

Eibarko jaiak

Eibarko sanandresen egitarauko ekitaldi nagusiak eta nahitaez ikusi beharrekoak laburtzen saiatuko gara.

Bakailaoa da sanandresen hasieraren protagonista. Errebal Plaza Eibarko ikastetxeetako sukaldari txikiz betetzen da, eskolarteko bakailao-lehiaketan bakailaorik onena nork prestatuko. Helduek, berriz, Untzagan egiten dute beren lehiaketa.

Arrainaren ordez haragia nahiago baduzu, ez huts egin Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen Txistorraren Eguna. Adi! Kilometro bat txistorra prestatu eta salduko dute! Eta, digestioa egiten laguntzeko, kontzertuak, txaranga eta kirol-jarduerak Errebal plazan.

Zer beste osagai ditu jaiak? Bertso-jaialdia Coliseo antzokian zenbait bertsolarirekin, eta elektrotxaranga hiriko kaleetan.

San Andres eguna Eibarren

Jaietako ekitaldi nagusia azaroaren 30an egin ohi da Eibarren, San Andres egunean. Nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka goizean goiz hasten da, eta 9:30etik aurrera prest egoten dira postuak Untzaga plazan eta Txantxa Zelaiko karpetan.

Aukera paregabea da Debabarreneko produktuak probatu eta saskia betetzeko: jatorri-deituradun gaztak, eztia, barazkiak eta frutak, loreak...

Baita parte hartzen duten baserrietako azienda ikusteko ere.

Azoka-eguna girotzeko, ezin dira faltatu aizkolari-txapelketa, kalejirak, bertso-saioak, eta trikitilariak.

Ikusten duzunez, primerako ospakizun-eguna.

Eibarko sanandresak 2024 ez al dira azarorako plan ezin hobea Euskadin? Elkartu kuadrilla eta gozatu jaiaz.

Goiburuko irudiaren letra-mota: Eibarko Udala